Gaia: ‘barrura begiratzeko leihoak’

Aza
06
12:19

Mahatserria (Bilbo): ‘Barrura begiratzeko leihoak’ filma ikusgai gaur Kafe Antzokian

‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmaren emanaldi bikoitza izango da gaur (azarok 6) Bilboko Kafe Antzokian 19:00etan eta 21:30ean 5 euroren truke.

Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi zuzendarien Barrura begiratzeko leihoak dokumentala aurkeztu zuten urriaren 27an Bilbon. Lanak jendearen arreta deitu du eta Abando Ibarrako Bizkaia aretoa txiki geratu zen filma ikustera gerturatu ziren lagun guztientzat. Gaur, Bilboko Kafe Antzokian izango da filma ikusteko aukera bikoitza.

Film dokumetalak bost euskal preso politikoren errealitateak kontatzen ditu, bizipen bakoitza zuzendari batek landuz. Lana ekainean bukatu zuten eta Donostiako zinemaldian aurkeztea izan zen euren hasierako asmoa. Egitasmoaren antolatzaileek ukatu egin zieten eskakizuna eta aurre-estreinaldia Zinemaldiaren data berdinean egin zuten Viktoria Eugenia antzokian, egitarau ofizialetik at.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendariak: Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Eneko Olasagasti

Argazkia: Juantxo Sardon

Soinua: Beñat Gantxegi

Musika: Pascal Gaigne

Muntaia: Maialen Sarasua

Iraupena: 1h 30 min

Hizkuntza: Euskara (azpitituluak gazteleraz, inglesez, frantsesez)

Ekoizpena: Zinez

INFO + ZINEZ


BERTON | berriak, kafe antzokia, zinez, ‘barrura begiratzeko leihoak’ | ( Komentarioak )


Uzt
09
10:34

Mahatserria (Bilbo): Josu Martinez zinegilearen eskaera

‘Barrura begiratzeko leihoak’ filma presio politiko eta mediatikoaren biktima izan da estreinatu baino lehen. Filmeko bost zuzendarietako bi mahatsorriak dira Txaber Larreategi eta Josu Martinez. Azken honek eskaera mezua helarazi dio BERTON aldizkariari. Pelikula bukatu ahal izateko laguntza eskatzen du Josuk. Hona bere eskutitza.

Bost zuzendariren artean presoei buruz egiten ari garen filmaren harira, komunikabideetan muntatu den zirkoarengatik idazten dizuet.

Labur eta zuzen esateko: zuen laguntza eskatzera nator.

Askok jakingo duzuenez, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi eta bostok, bost euskal presori buruzko dokumental kolektiboa egin dugu. ‘Barrura begiratzeko leihoak’ . Humanotasunetik hurbildu gatzaizkio gaiari. Politikatik at. Politikaren gainetik.

Baina Espainiako Barne Ministroari, dirudienez, ez zaio gustatu gure ideia. Donostiako Udalak 9.000 euroko diru-laguntza agindua zigun, eta ministroak Bildu legez kanporatzeko mehatxua egin zuen horregatik.

Abokatuek diru laguntza horri eta beste guztiei uko egiteko eskatu ziguten urgentziaz; Sortu-ren sententzia berriak ministroaren mehatxuak egi bihurtzeko interpretazioa onartzen duelako. Ez ziren txantxetan ari, iduriz.

Hala, ostegunean uko egin genien instituzioen laguntzei, eta modu horretan, espero genituen 40.000 euro gabe gelditu gara gauetik goizera.

Gure ustez, gertatu dena oso larria da. Gure filmaz harago doa. Sorkuntza askatasuna da jokoan dagoena. Ezin da barne ministro espainola izan erabakitzen duena ze kultur adierazpen den onargarria… eta zein baztertu behar den ostrazismora. Hori aurre-zentsura da. Eta gure kasuak aurrekari oso arriskutsua ezartzen du.

Guk, filma berdin berdin aterako dugu aurrera, bukatuta baitago. Baina 40.000 euroko zuloa eginda; gizarteari laguntza ekonomikoa eskatu beharrean aurkitzen gara orain. Horregatik idazten dizuegu. Zuen laguntza eskatzeko.

Honekin batera, gure kontu korrontearen zenbakia igortzen dizuegu (3035 0134 46 1340044563). Edozein kantitateko aportazioak ongi etorriak izango dira!!!

Bukatzeko, mezu hau zuen kontaktuen artean zabaldu ahal bazenute… Bikain!

Aldez aurretik mila mila esker guztiei, bihotzez.

Josu Martinez

‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmeko kordinatzailea

INFO + Zinez


BERTON | berriak, josu martinez, ‘barrura begiratzeko leihoak’ | ( Komentarioak )


Eka
28
16:45

Mahatserria (Bilbo): Babesa eskatu du Zinez ekoiztetxeak ‘Barrura begiratzeko leihoak’ filma bukatzeko

Muzin egin dio Zinez ekoiztetxeak Donostiako Udalaren diru-laguntzari. ‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmeko produkzio laguntzaile Haizea Belzak babesa eskatu die kulturzaleei: Babes ekonomikoa behar dugu, zeinahi dela beren ideologia politikoa, artisten sormen-askatasuna, argi emaile izan dadin orain eta beti”. Gogoratu filmeko zuzendarietako bat Josu Martinez mahatsorria dela.

INFO + Zinez


BERTON | berriak, donostiako udala, zinez, ‘barrura begiratzeko leihoak’ | ( Komentarioak )