Gaia: aek

Api
11
20:11

Deustualdea (Bilbo): KORRIKA 17 BADATOR!

"KORRIKA NABARRIKA"

Aurreko barikuan, 5 berbaizukide Nafarrorantz abiatu ginen, KORRIKAren berotasuna gertutik ederto bizitzeko. Ederra eta oso hunkigarria izan da esperientzia. Sekulakoa!!!!!
                                                                                                    IMG_7386

Arrastiz Iruñara jun ginen, Euskal Herriko hiriburura. 11ak aldera, Alde Zaharretik Korrikak ustekabean hartu gintuen (tragua atera berri eskuetan) eta entzierroa bailitzan egin genuen korrika. Erorketa bat eta guzti egon arren, Korrika arina eta garbia izan zen hura. Ondoren, poztasunez pote batzuk hartu genituen, eta oraingoan gorputza musikaren erritmoz mugitu genuen.

Bertan lo egin eta hurrengo egunean, altxatu eta eguerdiz Los Arcos herrian hasi ginen txirrindulaz. Hasi eta ezin amaitu! 4-5 ordu ibili ginen bizikletaz, bero handia egiten bazuen ere, jarraitu eta jarraitu egin genuen Sartagudaraino.

IMG_7372

Aurretik: Lodosa, Mendabia, Lazagurria herriak zeharkatu genituen. Errepidetako eta herrietako giroa bikaina zen! Lekukoa hartzen zuten adin guztietako pertsonen aurpegien argazkia behin eta berriro errepikatzen zen: poztasuna, alaitasuna eta harrotasuna.

5603532950_4f92e18246_z
     5602575763_16e124526c_z

"Gora Nafarroa euskaldun!!!" Halako giroa egonda nola geldi genezakeen gure martxa?

IMG_7369

IMG_7361
6ak aldera, Sartagudatik bueltan utzi genuen Korrika penatuta, baina agur polita egin ziguten furgonetatik: "Aupa Berbaizuko lagunak, agur!" Lodosan igerilekura jun ginen, gorputza ondo erlaxatu eta ederto afaldu ostean (gure buruei omenalditsua eman genien), gaueko 11:30etan prest geunden berriz martxa hartzeko. Txalekoak jarri, argiak piztu eta "Pausoz Pausu gelditu barik..." musikaren atzetik, Cadreita herritik, abiatu ginen txirrindulariok. Gauez ere giro ederra. Errepide bazterrik jendea saltoka zain, eta holan berriro lekukoa esku batetik bestera pasatzen ikusi genuen. Castejonera heldu orduko talde txikia talde handia bihurtu zen. Herriko giro apartak ongi etorria eman zion Korrikari. Handik aurrera, gaua pixka bat konplikatu zen. Pikoloek ez zuten giroa alaituko: Korrika gelditu, txalekoa ez zeramatenei isuna jarri, bide bazterrean geldiarazi... Hala ere, argi dago Korrikak ederto ekin ziola berriz ere! Batzutan euskalakari taldetsugaz, beste batzutan txirrindulari bikoteak eraman zuen lekukoa. Zeharkatu zituzten hurrengo herriak: Cintruenigo eta Tutera (Erriberaren bihotza). Horietan ere jende andana zain zegoen. Goizeko 4ak pasata ziren eta hortxe bukatu zen berbaizukideon lasterketa. Batzuk furgonetan lotan geunden jada, bikote ausartak ederto hartu zuen loa orduan.
 
Bueltan, buruan mezu hau ondo grabatua ekarri dugu, ordea: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari!!!!
 
Laster Korrika 17.na gurean izango da, beraz, ondo berotu gorputzak!

   Bilbokartela

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aek, berbaizu, bilbo, deustua, korrika, korrika_17 | ( Komentarioak )


Eka
16
17:28

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN UNIBERTSOAren ikasturte agurra!

Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak...
Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...

Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan jartzeko gogoak omen daude.

Hamar lagun elkartzen gara urtean zehar (Deustualdeko zentroak) egitasmo hau aurrera eraman ahal izateko, eta beste berriren bat etorri nahi izanez gero aski lasai ongi etorria izango da.

Besterik gabe, egitasmoan parte hartzen dugun teknikarien agurra (egun euritsua dela eta, gaurko bileran gutxi ibili gara):

"agur, agur, agur ta ondo pasa oporrak!"

EUSKARAREN UNIBERTSOA: Intxixu Ikastola, La Salle, Ibarrekolanda Institutua, Deusto Eskola, San Inazio BHI,
Deustuko Ikastola, San Inazio Eskola, Berritzegunea , Matxintxu Euskaltegia eta Berbaizu


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aek, berbaizu, deusto, deustu, deustuko, eskola, eskolak, euskara, ibarrekolanda, ikastetxeak, ikastola, intxixu, la_salle, san_inazio_bhi, unibertsoa | ( Komentarioak )