Aiaraldea: Ekaina ekintzaz lepo Orozkon
Ekainean zehar Orozkon hainbat ekintza kultural egingo dira, herriko hainbat elkartek antolaturik. Adibidez, ekainaren 9an, gaueko 21:00etan, Agate Deuna abesbatzaren hogeigarren urteurrena ospatzeko kontzertua izango da.
Hurrengo egunean, Itxinape Mendi taldeak Aiako Harrira txangoa antolatu du herriko mendizale guztientzat. Baina hau ez da izango egun horretan orozkoarrek egin ahal izango duten txango bakarra, izan ere, Matxintxu Emakume Elkarteak Tolosara irtenaldia antolatu du ekainaren 10ean, txotxongiloen museoa eta txokolate fabrika bisitatzeko asmoz.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, agenda kulturala, orozko | ( Komentarioak )







