Gaia: aisia

Ira
02
11:53

Orio - Aia: Stock azokaren arrakasta azpimarratu dute merkatariek

Azokaren inguruan antolatutako ekimenen harira jende asko gerturatu da

Askorentzat oporren amaiera izan den asteburuan jai giroa sumatu da Orion. Izan ere, Arkupe Merkatarien Elkarteak Udalaren babespean antolatutako Stock azoka arrakastatsua izan dela jakinarazi du Iñaki Garcia Orioko Udaleko Merkataritza batzordeko buruak. Arrakasta jendearen partaidetzari ez ezik azokaren harira antolatu diren gainontzeko ekimenei zor zaiela gaineratu du. Eguraldi onak eta arratsaldean jokatutako estropadak herritarrak ez ezik bisitariak ere erakarri ditu asteburuan Oriora eta azokara.

Stock azoka 1Iazko bideari jarraituz, bigarren urtez antolatu dute azoka eta asteburu honetan pixkanaka errotuz doan ekimena dela igarri dute merkatariek. Horren erakusgarri da aurten iaz baino jende gehiago izan dela eta ondorioz, salmenta kopurua igo egin dela. Egunik jendetsuena larunbata izan zen eta igandean, egun lasaiagoa izan arren, jendea etengabe ibili zen.

Guztira 18 dendek hartu dute parte aurtengoan: Anarri etxerako tresnak; ArdatzaStock azoka 5 emakume arropak; Argiñe arropa denda; Berezi emakume arropak; Dakota artisau denda; Eki Lorea belar denda; Il Gelato izozkiak; Itziar kirolak; Izarra gizonezko arropak; Lore Burdindegia; Lua emakume arropak; Luis Padrones iturgintza; Nahikari ume arropak eta oinetakoak; Orio optika; Orio´s Shop emakume arropak; Ramiro argazkiak; Roxa arropa denda; eta Uranga burdindegia. Orioko Herri Ikastola ere azokan izan zen.

Stock azoka 3

Erosketak egiteko baliatu du azoka jendeak, baina Arkupek, salmenta postuak ez ezikStock azoka 6 bestelako ekimenak ere antolatu ditu. Larunbatean, jendea goizean goiz erosketak egiten hasi arren, eguerdi partean ibili zen jende gehien eta txarangak ere girotu zituen herriko kaleak. Arratsaldean giroa animatu zuena Azkaiter Pelox Banden kontzertua izan zen.

Stock azoka 4Igandean ere, umeentzat gaztelu puzgarriak izan ziren eta horrek ere erakarri zituen umeak jolasera eta gurasoak erosketak egitera. Gainera parrillan erretako 400  sardina eta piper plater banatu zituzten.

Azokan parte hartu duten merkatariak, beraz, gustura eta pozik dira jendearen erantzunarekin eta datorren urtean errepikatzeko asmoa azaldu dute.

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Ira
02
10:13

Orio - Aia: Sendatze energetikoari buruzko hitzaldia izango da bihar

19:00etan hasita, Pilar M. Burgoak emango du hitzaldia Orioko kultur etxean

Sendatze energetikoari buruzko hitzaldia antolatu du Mandalara taldeak bihar –irailaren 3a– arratsalderako. Sendatze Energetiko Holistikoan –Barbara Brennan doktorearen modeloan– Graduatua,  Garapen Pertsonaleko Hezitzailea –Deepra Chopraren filosofiakoa da eta Ayurveda eskolakoa– eta Gestalt Psikoterapian aditua den Pilar M. Burgoak emango du hitzaldia, Orioko kultur etxean. 19:00etan hasiko da saioa eta doakoa izango da.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Abu
18
11:14

Orio - Aia: Udako Azoka izango dugu asteburuan

Hondartza inguruan izango da eta ekitaldiz josita dator

Gazteok Management S.L. enpresa bizkaitarrak –Babelmusik diskoetxetik eratorria, eta besteak beste Gozategi taldearen managerra dena– antolatu du Orioko Udako Azoka, abuztuaren 20, 21 eta 22rako.

Hondartza inguruan egingo da azoka, eta 100 inguru postuz osatuta egongo da, bertan otarrak egiteko tailerrak eta saregileak ere izango direlarik. Postu gehienak artisauek beteko dituzte, eta honako gauzak izango dira bertan: Aloe Vera, artisautza beirarekin, zurezko kaxak, galdaragileak, karameluak, zeramika, artisau-kontserbak, larrua, esentzien destilazioa, hestebeteak, garai bateko farmazia, egurrezko loreak, garrapiñatuak, infusioak dituen denda, sendabelarrak, ogi-labea, xaboi eta belakiak, Kebaba –ekialde hurbileko janaria–, eztia, urregilea, patata erreak, planeta miragarriak, landare sendagarri freskoak, olagarro postua, gazta, altzairua bozeltzea, gozogintza tradizionala, marinel-jatetxea, bainu-gatzak eta esentziak, alpargatak, zakutxoak, sagardotegia, beira puztea, taberna, tarota, zurezko tornua, opil zeltak eta kandelak.

Azokari bizitasuna emate aldera, larunbat eta iganderako hainbat ekitaldi izango dira hondartza inguruan. Aipatu beharra dago Orioko Udalak ez duela dirurik xahutu ekimen honetan, Gazteok Management S.L.ren ekimen pribatu bat da, eta Udalak baimena ematea, informazioa herritarrengana helaraztea eta kartelak ipintzea baino ez du egin.

Hauek izango dira bi egunetan egongo diren ikuskizunak:

Abuztuak 21, larunbata

 11:30 Inaugurazio ekitaldia: zangaluzeak eta musikariak kalejiran, eta pregoia.

12:30 Musika tradizionala.

13:30 Kale animazioa “los bañistas”

17:00 Ipuin kontalaria (Kontukantoi): “bazen noizbait, nonbait, norbait…zerbait egiten”.

18:00 Musika tradizionala.

19:00 Ikuskizun komikoa “el hijo marinero”

19:30 Ipuin kontalariak eta txotxongiloak “Babayaguita la bruja del mar”

20:30 Zangaluzeen kalejira “Las criaturas de Argan”


Abuztuak 22, igandea

11:30 Inaugurazio ekitaldia: zangaluzeak eta musikariak kalejiran, eta pregoia.

12:30 Musika tradizionala.

13:00 Ipuin kontalaria (Huntz gorapilo iratxoa): “Tximeletak udaberrian” eta “basok epaiketa”.

14:00 Kale animazioa “Los bañistas”.

18:00 Musika tradizionala.

19:00 Ikuskizun komikoa “el hijo marinero”.

19:30 Ipuin kontalaria (Huntz gorapilo iratxoa): “Tximeletak udaberrian” eta “basok epaiketa”.

20:30 Zangaluzeen kalejira “Las criaturas de Argan”.

21:30 Kale animazioa “Inocencia y Beodo perdidos en el puerto...”

22:00 Gaueko ikuskizuna “Murcio y Bercio, vendedores de pescado..”.

Eskaintza zabala izango da hortaz Hondartza inguruan. Baina, iluntzeko 19:30ean, larunbatero bezala, Zakilaeneko aldapan, Pietatearen azpian, Arkupek antolatutako kontzertua izango da. Aspertzeko aitzakiarik ez da izango Orion asteburu honetan.

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia, azoka


Abu
17
9:05

Orio - Aia: Giro aparta Gaztetxeak antolatutako Jolas Egunean

40 bat lagun ibili ziren altxorraren bila eta twisterrean

Egun pasa ederra izan zuten jolasean aritu ziren gazteek Orioko gaztetxearen eskutik. Goizean goiz bildu ziren altxorraren bila aritzeko, eta taldeak osatuta lehen proba taldekide guztiak kolore bereko arropaz janztea izan zen. Ondoren abesti bat osatzeko pistak lortu behar zituzten eta hori lotzeko hainbat proba gainditu.

Proben artean, zubitik salto egitea, autobus geltokian kotxe bat geratu eta berau garbitzea eta Zakilaeneko aldapatik Antilla tabernara lau hanketan joan eta ur basokada bat eskatzea zeuden. Barre-algarak ez ziren faltatu goiz osoan eta jokoa bukatzeko, talde bakoitzak tokatu zitzaion abestiaren interpretazioa egin zuen plazan.

Jokoa amaitu eta gero, guztiak Etxeluzera joan ziren bazkaltzera. Entsalada, makarroiek eta txerri saiheskiak osatu zuten menua, postre bezala izozkia izan zutelarik. Eta bazkaltzen ari zirela gertatu zen eguneko bitxikeria. Bartzelonan bizi den artista hirukote bat –frantziar bat, italiar bat eta txiletar bat– gerturatu ziren gaztetxera eta herritarrekin bazkaldu zuten.

Esker ona adierazteko, espektakulua eskaini zuten: akrobaziak eta musika uztartzen zuen inprobisazioko kale-antzerkia. Bertan zirenak aho zabalik geratu ziren egiten zituzten mugimendu askorekin. Amaitzeko, akrobaziekin jarraituz, herriko gazteek twister jokoan jolastu ziren, eta baita gozatu ere. 

Aurrera begira horrelako ekimen gehiago antolatzekotan dira Orioko Gaztetxekoak.

2010 Twisterrean gaztetxean

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Abu
13
9:11

Orio - Aia: Jolas eguna antolatu du Orioko gaztetxeak

Goizean goiz hasita hainbat jolasetan arituko dira

Bihar, larunbata, abuztuak 14, jolas eguna antolatu du Orioko gaztetxeak. Goizean hasita, 10etan hain zuzen ere, altxorraren bila jolastuko dira bazkalordura arte. Jolastu nahi duen edozeinek, 10ak baino lehen gaztetxera hurbiltzearekin nahikoa du.

Ondoren, bazkaria egingo da Etxeluzen bertan. 14:00etan bazkalduko dute goizean galdutako indarrak berreskuratzeko, arratsaldean ere jolas gehiago izango dituzte-eta. Bazkariaren prezioa zehazteke dago oraindik, baina gastuen araberakoa izango da eta merkea ondorioz.

Arratsalde parterako, plazan Twister eta Oka joko erraldoiak antolatu dituzte gazteek. Larunbaterako proposamen berria, beraz, Orioko gaztetxearen eskutik.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Uzt
27
7:34

Orio - Aia: Harri-orri-ar eta poker txapeltak antolatu ditu Unar tabernak

Esku jokoa izango da gaur, 22:00etan; pokerra, berriz, bihar gauean

Harri-orri-ar (piedra-papel-tijera) esku joko txapelketa antolatu du, aurreneko aldiz, Unar tabernak gaur gauerako. Aspaldiko joko honen arabera, bi jokalari bata bestearen aurrean jarriko dira, batek eskua zabalik duela eta besteak itxita, aurkariaren gainean. Epaileak hasteko agintzean, hiru kolpe eman beharko dituzte eskuarekin, 1 ... 2 ... 3 ... Harri, orri, ar! esanez, eta, biek batera, aukeratutako elementua (harria: ukabila; papera: eskua zabalduta; edo artazia: behatzak V forman jarriz) erakutsiko dute: harriak artaziak hausten ditu eta hortaz, harriak irabazten du; artaziek papera mozten dute –artaziek irabazi–; paperak harria tapatzen du –paperak irabazi–; eta bi jokalariek elementu bera aukeratuz gero, berriz jokatzen da. Set bat irabazi eta txapelketan aurrera segitzeko, bi puntu –joko bakoitzeko puntu bat– lortu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Hurrengo kanporaketara pasatzeko, berriz, bi setetan gailendu beharko du jokalariak.

Gaueko 22:00etan hasiko da txapelketa eta interesa dutenek, jokoan hasi aurretik Unarren bertan eman beharko dute izena, euro bat ordainduta. 50 euro irabaziko ditu garaileak.

Tabernako arduradun Joseba Unanuek esan digunez, telebista bidez jakin zuten harri-orri-ar txapelketak egiten direla eta ikusitakoa praktikan jartzera animatu ziren. Internetean aurkitu zituzten jokoaren arauak eta federazioak eta liga profesionalak ere badirela jakin zuten.

Pokerra

Bihar, berriz, poker gaua izango da Unar tabernan. Texas Hold'em modalitatean arituko dira, 22:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duen lagun bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu eta bildutako guztia eramango du etxera, txapelketako irabazleak.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Eka
08
8:07

Orio - Aia: Bihar bukatzen da udako Aiako ikastaroetan izena emateko epea

Kirola egiteko, ingelesa ikasteko edota udaleku irekietan eman daiteke izena

Bihar bertan, ekainaren 9an, bukatuko da udako Aiako ikastaroetan izena emateko epea. Hiru motatako eskaintza egin du Udalak haurrentzat: kirol jardueretan, lau aukera izango dituzte: igeriketa, patinajea, tenisa eta hipika, laurak ere uztailean; ingeles ikastaroak ekainean hasi eta uztaila arte izango dira; eta udalekuak, berriz, uztailean. Jarraian dituzue ikastaro bakoitzaren ezaugarriak:

Kirolak:

1. Igeriketa: 4 urtetik gorakoentzat, 20 orduko ikastaroa, uztailean zehar, arratsaldez. Astelehenetik ostiralera, ordubetez. 25 euro balioko du.

2. Patinajea: 7 urtetik gorakoentzat, 10 orduko ikastaroa, uztaileko lehen hamabostaldian, arratsaldez. Helduentzat talde berezia izango da. 15 euro balioko du.

3. Tenisa: 7 urtetik gorakoentzat, 10 orduko ikastaroa, uztaileko lehen hamabostaldian. Astelehenetik ostiralera, egunean ordubete, arratsaldez. 15 euro balioko du.

4. Hipika: 8 urtetik gorakoentzat, 10 orduko ikastaroa, uztailean, arratsaldez, 2 orduz. 60 euro balioko du.

Kirol ikastaro bat baino gehiago hartuz gero, prezioak aldatu egingo dira. Modu horretara, tenisa eta patinaketa egin nahi dituenak 20 euro ordaindu beharko ditu; hipika eta igeriketa egin nahi dituenak, berriz, 85 euro; igeriketa, tenisa eta patinaketa egiteak 45 euro balioko du; eta hipikak, tenisak eta patinaketak, 95 euro.

Ingeles ikastaroak:

12-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago ikastaro hau. Egunero izango dira saioak, bi ordu eta erdiz (goizeko 10:00etan hasi eta 12:30ak arte) eta idazkera eta ahoskera landuko dira jokoen bidez. Bi talde osatuko dira: ekainaren 29an hasiko dira biak eta bata uztailaren 10ean bukatuko da eta bigarrena, uztailaren 24an. 68 euro kostako da ikastaro motza eta 145 euro luzea. 

Udalekuak:

Uztailaren 1etik 30era izango dira 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzako udalekuak. Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira, astelehenetik ostiralera. 7 urtetik gorako umeek, gainera, lehen hamabostaldian ingelesez aritzeko aukera izango dute, 68 euro ordainduta. Hilabete osoa, aurrena ingelesez eta gero euskaraz, egiten duenak 93 euro ordaindu beharko ditu Aiakoa bada; 100 euro gainerakoak.

Gainerakoan, Aiako eskolakoek 50 euro ordaindu beharko dituzte udalekuetan parte hartzeko eta gainontzekoek, 65 euro. Familia bereko hirugarren kideak erdia bakarrik ordaindu beharko du.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Api
23
12:19

Orio - Aia: Karta jokoetako sariak banatu zituzten larunbatean

Aurten ere arrakasta handia izan du Zaharren Babes Lekuko txapelketak

Apirilaren 17an, larunbatarekin, Zaharren Babes Lekukoek Mus, Tute eta Punttu txapelketako arrakastatsuko sariak banatu zituzten irabazleen artean. 

Hauek dira aurtengo irabazleak:

Musean: Juan Jose Urretabizkaia eta Guillermo Iradi, irabazleak; Jose Ignacio Azkonobieta eta Miguel Mari Aramendi, bigarrenak; eta Jose Ignacio Erkizia eta Xanti Manterola hirugarrenak.

Tutean: Juan Manzisidor eta Aniceto Cumbres aurrenak izan ziren; Julian Blazquez eta Guillermo Iradi izan ziren beste finalistak; eta Juan Urkizu eta Bibiano Velez hirugarren.

Punttuan: Javier Arruti eta Antonio Solaberrieta izan ziren garaile; Jose Maria Gurrutxaga eta Juan Jose Agirre, bigarren; eta Sebastian Iribar eta Antonio Zumeta, hirugarren.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Mar
30
12:42

Orio - Aia: Zaharren Babes Lekukoak Kantabriara

Apirileko azken asteburuan egingo dute hiru eguneko bidaia

Orioko Zaharren Babes Lekuak bidaia antolatu du Kantabriara. Apirilaren 23an, ostiralarekin, goizean goiz autobusa hartu eta  Santander izango da lehen geldiunea. Iritsi eta denbora librea izango dute Santanderko jatetxe batean bazkaldu bitartean. 15:00etan, bisita gidatua egingo dute eta, gero, Liencresera joko dute, afaldu eta ostatu hartzeko. Hurrengo egunean, 24an, gosaldu eta San Vicente de la Barquera eta Comillas bisitatuko dituzte. Comillasko jatetxe batean bazkaldu ondoren, Santillana del Mar bisitatuko dute. Arratsaldeko azken orduan itzuliko dira hotelera, afaldu eta lo egitera. 25ean, igandean, gosaldu ondoren, Cabarcenoko natur parkean izango dira, bertako jatetxe batean bazkaldu eta, arratsaldean, etxera itzultzeko. Oriora bidean, Laredo eta Castro Urdiales ere bisitatuko dituzte.

Birentzako gelan lo egin nahi dutenek 138 euro ordaindu beharko dute pertsonako eta banakako gela nahi dutenek, berriz, 171 euro. Gela bat edo bestea aukeratu, prezioaren barruan sartzen dira autobusa, gidak, mantenu osoko hotela, jatetxeetako bazkariak, Cabarcenorako sarrera eta bidaia asegurua.

Izena emateko eguna apirilaren 12a, 16:00etatik 18:00etara eta ordainketa egitekoa, berriz, apirilaren 17a, diru-sarrera Euskadiko Kutxan egin behar delarik.

Autobusa apirilaren 23ko 8:30ean irtengo da, Bikamiotako errotondatik, eta ordu laurden lehenago bertan egotea nahi dute antolatzaileek.

Txartela erosteko, Babes Lekuko bazkide karneta erakutsi behar da eta, behin bidaia kontratatuta, baten batek uko egin nahi badu, pisuzko arrazoiren bat izan behar du; bestela, ez zaio-eta dirurik itzuliko.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Mar
17
8:04

Orio - Aia: Eskiatzera Ametsarekin

Martxoaren 22a baino lehen eman beharko da izena

Eskiatzera joateko irteera antolatu du Ametsa gaztelekuak martxoaren 27rako. DBHko ikaslea den edonork joan ahal izango du, 50 euro ordainduta. Aurtengo elurteek zuri-zuri utzi dituzte bazterrak eta aukera aparta dute herriko gazteek.

Interesatuek martxoaren 22a baino lehen eman beharko dute izena, Ametsa gaztelekuan bertan.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Ots
08
11:37

Orio - Aia: Salatxo "Oh Happy Day"tik kanpo gera daiteke hilaren 12an

Oriotarrek ez zituzten hiru epaimahaikideak gustura utzi

Maria la portuguesa abestia kantatu zuen Salatxo abesbatzak otsailaren 6an Euskal Telebistan emandako Oh Happy Day programan. Izendapen gaua zen, gainera, eta datorren astean kalera joan daitezkeen hiru abesbatzak eman ziren ezagutzera. Oriotarrek ez zituzten hiru epaimahaikideak gustura utzi, eta saioa otsailaren 13an utz dezakeen taldeetako bat da, Irungo eta Donibane Lohizuneko koruekin batera.

Eskaparate bateko manikiak ikusi zituela esan zuen Iñigo Arbiza epaimahaikideak, mugimendu aldetik ez dutela arrankatzen. Deskoordinatuta ibili zirela ere gehitu zuen; taldeak ez duela borobiltasunik eta bakarkako ahots asko entzuten zituela. Miren Fernandez epaileak, berriz, tenoreen lana goraipatu zuen aurrena. Afrikar doinuak edo kubatar konga prestatzeko eskatu zien hurrengo saiorako, oriotarrak jo eta fuego ikusi nahi dituela eta. Umore onez hartu zuten oriotarrek izendapena.

Otsailaren 13an jakingo dugu Salatxok aurrera jarraituko duen ala ez. Telebista emanaldia 22:00etan hasiko da.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Urr
28
9:40

Orio - Aia: Poker txapelketa antolatu du Unarrek

Azaroan jokatuko dira partidak

Pokerra modan jartzen ari da azkenaldian inguru hauetan eta Unar tabernak, horretaz baliatuz, txapelketa antolatu du azarorako. Texas hold'em modalitatean jokatuko dira partidak, telebistan jokatzen diren bezala, alegia. Gehienez ere 49 jokalarik parte hartu ahal izango dute eta 7 partidatan banatuko dira.

Azaroaren 2, 3, 4, 5, 16, 17 eta 18an jokatuko dira partidak, guztiak iluntzeko 20:30ean, eta finalera partida bakoitzetik bat pasako da. Finaleko diru-sariak hauek izango dira: 1.ak 150 €, 2.ak 100 €, 3. sailkatuak 80 €, 4. geratzen denak 70 €, 5.ak 40 €, 6.ak 30 € eta 7.ak 20 €.

 
 
 

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Uzt
08
12:56

Orio - Aia: Uztaileko ekintzen egitaraua kalean da

Turismo bulegoan daude, hartu nahi duenarentzat eskura

Uztailerako antolatu diren ekintza guztien egitaraua argitaratu du Orioko Udalak. Egitarau jaso nahi izanez gero, turismo bulegoan egin daiteke.

Hementxe ere baduzue:

Uztailak 4, larunbata Bisita gidatua: Ibaia eta sagardotegia 16:00etatik 19:30era

Uztailak 5, igandea Barkuan irteera ORIO – DONOSTIA - ORIO Kirol Portuan 17:00etan

Uztailak 11, larunbata Bisita gidatua: Kayak ibaian 17:00etan Zinea Kalean: Noche en el museo 1 Zine emanaldia hondartzan 22:30ean

Uztailak 16, osteguna Bisiguaren Festa Afaria plazan. Egunsenti otxotearen emanaldia

Uztailak 17, ostirala Bisiguaren Festa. Afaria plazan. Egunsenti otxotearen emanaldia

Uztailak 18, larunbata Bisiguaren Festa. Hamaiketakoa plazan: marmitakoa eta sagardo eta txakolina dastatzea. Bazkaria plazan. KAE ligako estropada 16:30ean. Afaria plazan. Gauean, 22:30ean, Benito Lertxundiren kantaldia Karela kiroldegian, ikastolak antolatuta. Sarreraren prezioa: 15 euro (13 euro, sarrera aldez aurretik erosiz gero)

Uztailak 19, igandea Bisiguaren Festa. Hamaiketakoa plazan: hegaluzea parrillan. Bazkaria plazan. Egunean zehar: Orio –Donostia – Orio irteerak barkuan

Uztailak 19, igandea Barkuan irteera ORIO – DONOSTIA - ORIO Kirol Portuan 17:00etan

Uztailak 22, asteazkena Bisita gidatua: Ibaia eta sagardotegia 16:00etatik 19:30era

Uztailak 25, larunbata Zinea Kalean: Irabazle & Galtzaile Zine emanaldia hondartzan 22:30ean

Uztailak 26, igandea Barkuan irteera ORIO – DONOSTIA - ORIO Kirol Portuan 17:00etan

Uztailak 29, asteazkena Bisita gidatua: Ibaia eta sagardotegia 09:30etik 13:00era

Uztailak 31, ostirala Bisita gidatua: Kayak ibaian 10:00etan.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Eka
30
19:18

Orio - Aia: Hondartzako haur-parkea berrituko dute uztailean

Jolastokia osorik itxura aldatuko da ia, metalezko elementuak ez ezik beste guztia ordezkatuko baita

Urte batzuk joan dira hondartzako zelaian haur-parkea jarri zela eta, zaharkitua eta egoera txarrean dagoenez, uztailean aldatuko du Udalak. Jolastokia osorik itxura aldatuko da ia, metalezko elementuak ez ezik beste guztia ordezkatuko baita. Itsasontzi formako egitura forma bereko beste batengatik aldatuko dute, baina dezente modernoagoa. Kulunkak ere ezberdinak izango dira eta elementu berri bat ere gehituko zaio parkeari, barruan sokazko sarea duen metalezko esfera bat.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Api
29
8:55

Orio - Aia: Herriko parkeetako akatsen berri eman daiteke

Internet bidez, Udalari eta parkeen kudeatzaile den Lurkoi enpresari jakinaraziko zaie akatsa

Lurkoi enpresak sortutako Orioko sei parkeetan —Anibarko portuan, arranpla ondoan, Baxoalden, Bikamiotan, Goiko Kalen eta hondartzan daudenetan— akatsen bat edo hautsitako zerbait ikusiz gero, Udalari eta jolas tokien kudeatzaileari abisua emateko aukera izango du edozein herritarrek, internet bidez. www. oriora.com web orrian eskura egongo den www.kudepark.com helbidean sartu beharko da horretarako.

Zerbitzu berri honekin, urte osoan herriko parkeak txukun eta erabilgarri egotea lortu nahi du Udalak.

Nola bidali inprimakia

www. kudepark.com web orrian sartu eta azalean agertzen den intzidentziak online jakinarazi ataleko imprimakirako sarrera klikatu beharko da, akatsen berri emateko. Bertan agertuko den orrian probintzia, herria eta jolas-parkearen izena aukeratu beharko dira. Parkearen kokapena azalduko da lehendabizi, eta jolas tokiak dituen atalak erakutsiko ditu gero, konpontzeko dagoena irudia ikusiz aukera dezazun.

Azkenik, norberaren datuak eskatuko ditu orrialdeak eta inprimakia bidaltzea besterik ez da geratzen.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Mar
31
16:56

Orio - Aia: Giro aparta jubilatu eta pentsionisten egunean

Zaharren Babes Lekuak ondorengo oharra kaleratu du

Martxoaren 25ean primerako egualdiarekin ospatu zuen Orioko Zaharren Babes Lekuak bere urteroko jaia: jubilatu eta pentsionisten eguna.

Ospakizunak 12:00etan hasi zituzten, San Nikolas elizan egindako mezarekin. 14:00etan, berriz, Aginaga sagardotegian bildu ziren bazkaritara. Bazkide eta gonbidatuen artean 331 lagun bildu ziren, inoiz baino gehiago.

Gonbidatuen artean zeuden: Jon Redondo alkatea, Noemi Ostolaza Gizarte Ongizateko batzordeko burua, Unai Manterola apaiza, Orioko laCaixako sukurtsaleko zuzendari Aitor Hoyos, Jabier Zabaleta euskara teknikaria, Xanti Zaldua eta Maria Luisa Urbieta gizarte laguntzaileak, herriko hainbat elkarte gastronomikotako ordezkariak, laguntzaileak eta Egunsenti abesbatzako kideak.

Bertaratu ziren guztiek jaso zituzten laCaixak eta Kutxak emandako opariak.

Bazkaritan hasi aurretik, Zaharren Babes Lekuko presidenteak, Txomin Iribarrek, hitza hartu zuen denei ongietorria emateko eta laCaixari eta Kutxari eskerrak eman zizkien opariengatik eta laguntzagatik. Bere hitzaldian esker oneko hitzak izan zituen, baita ere, Egunsenti abesbatzarientzat, Udalarentzat eta gainontzeko laguntzaileentzat. Bazkaria giro jatorrean egin zen. Egunsenti abesbatzakoek hainbat kantu abestu zituzten, primeran entzun zirenak Imanol Urkizuk jarritako megafoniari esker. Bazkalondo luzeari 18:30ean eman zioten bukaera jubilatuek, herrira autobusean bueltatzeko.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Mar
13
10:03

Orio - Aia: Bi film emango dituzte Aian igandean

"Piratas de Caribe" eta "Che. El Argentino" pelikulak izango dira ikusgai

Martxoaren 15ean, igandean, bi pelikula izango dira Aiako kultur etxean ikusgai, Josemari Gonzalez de Txabarrik antolatuta: Piratas del Caribe, 17:00etan eta Che. El argentino, 19:00etan. Gaztelaniaz izango dira biak.

Piratas del Caribe Piratas del Caribe

    Zuzendaria: Gore Verbinski

    Urtea: 2003

    Aktoreak: Johnny Deep (Jack Sparrow), Keira Knightley (Elizabeth Swann), Orlando Bloom (Will Turner), Geoffrey Rush (el pirata Barbossa), Jonathan Pryce (el gobernador Weatherby Swann), Jack Davenport (el comodoro Norrington), Lee Arenberg (Pintel), Mackenzie Crook (Ragetti), Damian O'Hare (Teniente Gillette).

    Generoa: Abentura

Che. El argentino

    Zuzendaria: Steven Soderbergh

    Urtea: 2008

    Aktoreak: Benicio Del Toro, Franka Potente, Santiago Cabrera, Demian Bichir, Rodrigo Santoro 

    Generoa: Drama

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Ots
15
18:23

Orio - Aia: Talo Egun eguzkitsua Aian

Haur eta senideak hurbildu dira arratsalde polit bat pasa asmoz

Egun eguzkitsua nahi zuten Talo Egunaren antolatzaileek, eta horrela izan da, baina haize hotz fin-fina ibili da plaza inguruan arratsalde osoan. Gelditu gabe aritu dira guraso elkartekoak eta eskolako umeen amon batzuk taloak prestatzen eta zain zeudenei arreta egiten. Jendeak oso gustura jan du, giro hotza baitzegoen. Hogeita bost kilo txistorra eta hogeita hamar kilo irin zuten eskura eskaera erantzuteko, eta ardoa eta Eizmendiko sagardoa laguntzeko. Haurrentzat, berriz, 30 barra txokolate zituzten talo gozoak egiteko eta, gaztetxoak egarriz ez egoteko, freskagarriak.

Jendea multzo txikietan etorri da plazara eta iluntzean batzuk hurbiltzen ari ziren oraindik. Arrats-pasa polita izan da askorentzat, hainbat egun busti eta ilun etxean pasa behar izan ondoren.

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Ots
14
10:51

Orio - Aia: Talo Eguna igandean Aian

Arratsaldean, erromeria Aristerrazun

Ohitura bihurtu den Talo Eguna antolatu du Lardizabal eskolako Guraso Elkarteak igande honetarako eta herritar guztiei zabaldu zaie gonbitea plazara hurbiltzeko arratsaldeko 17:30ean. Nahi adina janari eta edari eskura izango dute bertan: taloa txorizo eta txokolatearekin, ardoa, sagardoa eta freskagarriak. Festa giroa sortzeko helburuarekin antolatzen dute egun hau eta aurten, badirudi, hainbeste euri jasan ondoren, egun eguzkitsu eta argia izango dutela ondo eta gustura disfrutatzeko.

Aristerrazun ere giro alaia izango da igandean 18:30etik aurrera. Izer, Imanol Astiazaran eta Luxurdio jardungo dira jotzen Andatza auzora hurbiltzen diren guztiak dantzan jartzeko. 21:30 aldera bukatuko da erromeria.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia


Urt
05
11:11

Orio - Aia: Kalez kale dabil Erregeen karteroa

12:00etan plazan egingo du Orioko azken geldialdia

Bizarzuri Orioko kaleetan barna dabil herriko haurrek Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoentzako egin dituzten kartak jasotzen. Ume asko hurbildu da orain arte egindako atsedenaldietara. Haurrek beren eskariak biltzen dituen gutuna eman die Erregeen karteroari eta ordainetan, urte osoan zehar zintzoak izan badira, eskukada bat goxoki jaso dute. Erregeei jasotako gutunak eman aurretik, bizarzurik eta bere laguntzaileek herriko plazan egingo dute azken geldialdia.

Bizar Zuriren laguntzaileak

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia