Gaia: albisteak - bestelakoak

Ots
03
9:46

Soraluze: Ibilgailuak erdialdean ibili ahalko dira denboralea pasa artean

Domekara arte behinik behin, autoak erdialdetik ibili ahal izango dira, errepideetan egon daitezkeen arazoak sahieste aldera. Elurrak horrelako postal politak laga dizkigu.

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
26
19:10

Soraluze: Javier Elorza ekarrizketatu dugu azken alean. Irakurri osorik sarean!

Open publication (http://issuu.com/plaentxia.com/docs/pil-pilean_258_2011_01_27?mode=window backgroundColor=%23222222) - Free publishing (http://issuu.com) - More pil-pilean (http://issuu.com/search?q=pil-pilean)

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
23
14:16

Soraluze: R.I.P. arrasatearrak Soraluzeko Gaztetxean 80. hamarkadan

Arrasateko R.I.P taldeak Soraluzeko gaztetxean emandako kontzertuetako hainbat bideo topatu ditugu interneten, bertan gaztetxea toperaino beteta ageri da. Guk bideoetako hiru bildu ditugu, tartean, Antimilitar kantu mitiko hau. Publikoaren artean inor ezagutu al duzu?

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
17
10:17

Soraluze: Udalaren eta ekologisten eskaerei erantzunez, egurgileek Karakateko mendigaina ...

Soraluzeko Udalak agindu bezala, egurgileek Karakateko mendigaina lehengoratzeko lanak egin dituzte asteburuan, Elgoibarko Okil Beltzak eta Morkaikok egindako salaketari erantzunez. Ikusi salaketaren albistea (content/view/1896/1/)

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
13
11:00

Soraluze: Hamabostaldiaren balorazio-batzar irekia egingo dute gaztetxean gaur

Ia hilabete irauten duten gaztetxeko kultura-jardunaldiak iritsi dira amaierara. Kontzertuak, bideo proiekzioak, hitzaldiak eta erakusketak hartu ditu besteak beste asteotan gaztetxeak. Ekitaldien gaineko balorazioa egiteko batzar irekia antolatu dute domeka arratsalderako.

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
13
10:38

Soraluze: 257. alea sarean dago, irakurtzeko prest!

Open publication (http://issuu.com/plaentxia.com/docs/pil-pilean_257_2012_01_13?mode=window backgroundColor=%23222222) - Free publishing (http://issuu.com) - More pil-pilean (http://issuu.com/search?q=pil-pilean)

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
12
16:14

Soraluze: Karakateko laua konpontzen hasiko dira

Elgoibarko Morkaiko mendizale elkarteak egindako salaketari erantzunez, Soraluzeko Udalak adierazi du ezin dela esan pinudien jabeak baldintzak bete ez dituenik. Karakatetik Atxolinera bidean kamioien gurpilek arrasto sakonak laga dituztela salatu dute eta natur ondarearen aurkako sarraski” gisa definitu dute gertatutakoa.

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Urt
05
12:12

Soraluze: Soraluze eta Bergara arteko autobus zerbitzu berezia gau osoan zehar

Bergarara joan-etorria egiteko autobus zerbitzua ipini du Pesak. Gaueko 12.15etik orduoro egongo da autobusa; itzulerarako 11.25etik aurrera, orduoro 6.00ak arte. Ikusi ordutegi zehatza: Soraluze-Bergara Bergara-Soraluze 00.15 11.25 01.15 00.25 02.15 01.25 03.15 02.25 04.15 03.25 05.15 04.25 06.15 05.25

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
22
18:28

Soraluze: 2011. urteari begiratua eman diogu Pil-Pileanen azken alean. Irakurtzazu sarean!

Open publication (http://issuu.com/plaentxia.com/docs/pil-pilean_256_2011_12_23?mode=window backgroundColor=%23222222) - Free publishing (http://issuu.com) - More 2011 (http://issuu.com/search?q=2011)

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
15
14:14

Soraluze: Gotzon Elizbururi babesa adieraziko die herritarrek domekan

Elizburuk, azaroaren 24an salatu zuen, beste hiru gazterekin batera poliziaren aldetik jasaten ari zen jazarpena. Domekako prentsaurrekoa babesa adierazteko modua izango da, eta herritar ororo bertaratzeko deia egin dute. Eguerdiko ordubatean hasiko da, Zinean.

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
14
10:52

Soraluze: Bigarren aldiz egin dute lapurretan Ezoziko futbol zelaian

Joan den azaroaren 28an bigarren aldiz sartu ziren Ezoziko futbol zelaiko tabernan eta musika eta irrati aprailuez gain, hainbat jaki eta edari ebatsi zituzten. Soraluze Futbol Kluba zein udala saminduta daude eta espero dute berriro ez errepikatzea .

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
12
15:34

Soraluze: Atxolin gainean jaiotza ipini dute

Gabonen atarian egin ohi duten moduan, herritar talde honek gabonetako jaiotza ipini du Atxolinen. Eskerrik asko argazkia bidaltzearren! Argazkia Mikel Valerorena da.

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
12
10:00

Soraluze: Mumia Abu Jamalen gaineko dokumentala eskainiko dute Gaztetxean

Gaztetxeko Hamabostaldi Kulturala gaur abiatuko da arratsaldeko 19.00etan dokumental honen proiekzioarekin. Abu Jamal ekintzaile afroamerikarraren bizitzaren gainean da filma, kazetaria eta Black Panther Partyko (Pantera Beltzen Alderdia) kidea da. Espetxean dago 1981etik, Pensilvanian, Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita. Berak beti gezurtatu du halakorik egin duenik. Heriotz zigorra ezarri bazioten ere, 2011ko apirilean Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Hurrengo urtarrilaren 15a bitartean hainbat tertulia, tailer, kontzertu... antolatu dituzte gaztetxean.

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
08
8:29

Soraluze: Irakurri 255. alea sarean!

Open publication (http://issuu.com/plaentxia.com/docs/pil-pilean_255_2011_12_09?mode=window backgroundColor=%23222222) - Free publishing (http://issuu.com) - More berbalagun (http://issuu.com/search?q=berbalagun) Berbalagunekin izan gara eta euren esperientzia gertutik ezagutu dugu. Gora euskalakariak!!!

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Abe
07
12:04

Soraluze: Josefa Bastarrikak 100 urte bete ditu. Gertukoek omenaldia egin diote

1911ko abenduaren 7an jaio zen eta mende oso bateko bizitza ospatu legez omenaldia jaso du herritarren eskutik. Han izan ditu bere senideak, erresidentziako eta Itxaropena Jubilatu Etxeko lagunak eta lore sorta bana jaso du bakoitzarengandik. Josefak berba egiteko zailtasunak ditu baina irrintziak botatzea gustuko du, eta gaur ere halaxe egin du, irrintzi ederra eskaini die bertaratutakoei. Zorionak Josefa!!!

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Aza
28
11:02

Soraluze: Soraluzeko saritutako "Ausartu" lanak aipamen berezia jaso du lehiaketa nagusian

Zapatuan Beldur Barik lehiaketa ofizialeko sari banaketa egin zen. Soraluzeko sariketan bigarren kategoriako irabazleari aipamen berezia egin diote. Soraluze eta Tolosako emakume talde honek Ausartu izeneko bideoa aurkeztu zuen lehiaketara. Pil-Pileanen azken alean elkarrizketatu ditugu, irakurri euren esanak:

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Aza
25
12:21

Soraluze: Gotzon Elizburu: "Etxe kanpuan kotxe bat aparkauta eukitzia, kamara batekin, oso gogorra ...

Elizburu eta beste hiru gazte independentista prentsa aurrean azaldu ziren atzo azken hilabeteetan, poliziaren aldetik mehatxuak, jipoiak eta jarraipenak jasan dituztela salatzeko. Gernikako Akordioko sinatzaileen babesa izan zuten agerraldian. Elibuzburuk kamaradun auto bat izan du iraunkorki peora kanpoan eta autoa hartzean atzetik jarraika izan ditu auto bat baino gehiago. Irakurri elkarrizketa:

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak


Aza
25
12:21

Soraluze: Gotzon Elizburu: "Etxe kanpuan egunero kotxe bat aparkauta eukitzia kamara batekin, oso ...

Elizburu eta beste hiru gazte independentista prentsa aurrean azaldu ziren atzo azken hilabeteetan, poliziaren aldetik mehatxuak, jipoiak eta jarraipenak jasan dituztela salatzeko. Gernikako Akordioko sinatzaileen babesa izan zuten agerraldian. Elizburuk kamaradun auto bat izan du iraunkorki peora kanpoan eta autoa hartzean atzetik jarraika izan ditu auto bat baino gehiago. Irakurri elkarrizketa:

plaentxia.com | albisteak - bestelakoak