Gaia: albisteak - besterik

Ots
06
15:05

Elgoibar, Mendaro: Bazterrak zuri baina eztarriak bero santa eskean

Hotzari eta elurrari aurre eginez kale eta baserriak kantuz bete zituzten Elgoibar eta Mendaroko koplariek (content/view/3331/1/) Santa Ageda bezpera egunean. (argazkiak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Ots
03
14:10

Elgoibar, Mendaro: Maria Anjeles Zabalak irabazi du Soraluzeko San Blas opilen lehiaketa

Behin baino gehiagotan irabazi du Maria Anjeles Zabalak Soraluzeko San Blas opilen lehiaketa, eta aurten ere berak aurkeztutako opilak jaso du lehen saria.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Ots
02
8:16

Elgoibar, Mendaro: Udalaren egutegirako argazki lehiaketan berrikuntzak iragarri dituzte

Datorren urtera begira, Udalak eta Ongarri argazkilari elkarteak aldaketa batzuk egitea erabaki dute egutegirako argazki lehiaketan. Besteak beste, aurrerantzean Elgoibarko gizarte bizitza irudikatzen duten argazkiak izan beharko dira: jaiak, tradizioa, kultura, ohiturak, lanbideak… Bestalde, Udalak argitaratu duen 2012ko egutegiak (content/view/3262/11/) arrakasta handia izan duela jakinarazi dute, baina oraindik ere, ale gutxi batzuk herritarren eskura daude Kultur Etxean.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urt
13
13:23

Elgoibar, Mendaro: ‘Animarbolak’, argiarekin eta irudimenarekin jolasean

Animalien forma bitxiak bilatzen ditu Vicente Guinea argazkilariak zuhaitzetan. Pago artean barneratu, eta denbora luzez galtzen da bertan, argitasunarekin jolastuz, animalien forma bitxiak bilatzeko. ‘Animarbolak’ izena jarri dio era horretako argazkiekin osatu duen bildumari. (argazkiak eta bideoa dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urt
11
10:32

Elgoibar, Mendaro: Akei baserriko Mina eta Pako, astorik ederrenak

Gipuzkoa osoko astorik ederrenak aukeratzeko lehiaketa egin dute Lazkaon, Astotxo Egunean. Eta, beste behin, aurreko urteetan sari ugari jaso dituen Txomin Arriola elgoibartarrak lortu ditu aurten bi arloetako sariak. Ar onena Pako astoa izendatu zuten, eme onena Mina, Idotorbe bailarako Akei baserriko larretan hasitako astoak biak.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urt
03
11:55

Elgoibar, Mendaro: Herriko produktuak nagusi Gabon Zahar Feriako lehiaketetan

Eguraldia lagun, azken urteotako Gabon Zahar Feriarik jendetsuena izan zen joan den zapatukoa. Egun berezi honetan antolatzen diren lehiaketei dagokienez, sari nagusienak etxean geratu ziren. Hala, Mausitxa baserriko gaztak irabazi zuen 2011ko Gazta Txapelduna aukeratzeko lehiaketa. Txillarre baserriko Peioa Rubiok, berriz, Barazkien lehiaketa irabazi zuen. (bideoa eta argazkiak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Abe
21
10:31

Elgoibar, Mendaro: Julen Zabaletak jarri du martxan aurtengo jaiotza mekanikoa

Atzo (abenduak 20) ireki zituen ateak aurtengo jaiotza mekanikoak. Julen Zabaletak jarri zuen martxan jaiotza, Elgojaiotzako kideek elgoibartar honek eginiko lana omendu nahi izan dute-eta. Bestalde, oliba biltzaileak, zubi esekia eta errementaria (ondoko argazkian) dira jaiotza mekanikoaren aurtengo berritasunetako batzuk.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Abe
14
14:24

Elgoibar, Mendaro: Bihar eta etzirako haizete handiak espero direla-eta neurriak hartzeko eskatu du Herrizaingo Sailak

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko Meteorologia Zuzendaritzak alerta laranja ezarriko du gaur eguerdian, EAEn kostaldean eman daitezkeen olatu handiak eta haize-bolada gogorrak (http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/793504/7-metro-arteko-olatuak-eta-120-kmh-arteko-haizeteak-eaen/) direla eta. Hori dela eta, Herrizaingo Sailak Euskadiko Babes Zibileko aurre larrialdiko Plana abian jarri du. Udaltzaingotik ere hainbat gomendio eta segurtasun neurri hartzeko eskatu nahi diete herritarrei.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Abe
14
8:48

Elgoibar, Mendaro: 2012ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak 2012 urterako argitaratu duen egutegia aurkeztu zuen atzo, laugarren aldiz antolatu duen argazki lehiaketako irabazleak (content/view/3217/11/) saritzeko antolatu zuen ekitaldian. Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (2.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, 2012 urteko egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura. (argazkiak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Abe
01
13:08

Elgoibar, Mendaro: Euskal Herriko urteko gazta txapelduna aukeratuko dute Gabon Zahar Ferian

QQmcPqH4vTM feature=player_embeddedUrtean zehar jokatutako gazta txapelketa desberdinetako irabazleak batuko dira Elgoibarren abenduaren 31n egingo den Gabon Zahar ferian, eta bertan erabakiko da Euskal Herriko urteko gaztarik onena zein izan den. Zortzi gaztagile txapeldunek parte hartuko dute aurtengoan, tartean Mausitxa baserriak. Txapelketa honen lehen bi edizioak Ricardo Remirok, Eulateko artzainak, irabazi zituen. Iaz, berriz, J. Aranburu elkarteak aurkeztutako gaztak (content/view/2748/11/) eraman zuen saria etxera. Sari banaketa ekitaldian, Aranburu anaietako bik (images/stories/2010/10_abendua/gazta-txapelduna-2010.jpg), pozaren pozez, Xalbadorren heriotza abesteari ekin zioteneko unea jasotzen du goiko bideoak.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Aza
23
14:06

Elgoibar, Mendaro: Udalak 262.000 euroko kalteak zenbatu ditu azken euriteen ondoren

Joan den azaroaren 5eko eta 6ko euriteek (content/view/3226/11/) kalte handiak eragin zituzten Elgoibarren, herri-lurretan eta, batez ere, baserri-bideetan. Elgoibarko Udalak dagoeneko zenbatu ditu jabetza publikoko kalteak eta guztiak konpontzeko 262.000 euro inguru beharko dituela jakinarazi du.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Aza
15
14:16

Elgoibar, Mendaro: Hondakinez beteriko 150 poltsa atera zituzten Deba ibaia garbitzen jardun zuten lagunek

Debegesak antolatuta, Deba ibaiko bazterrak garbitzen jardun zuten joan den domekan 60 boluntariok Elgoibarren, Mendaron eta Deban. Hondakinez beteriko 150 poltsa atera zituzten guztien artean.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Aza
10
16:21

Elgoibar, Mendaro: 1983ko eta 1988ko ufaletan baino euri gehiago egin du asteburuan Elgoibarren

1983ko eta 1988ko ufaletan baino euri gehiago egin zuen joan den asteburuan (content/view/3215/1/) Elgoibarren, baina ibaian eginiko lanei esker, kalteak ez dira ordukoak izan. Bestalde, Elgoibarko alkatea Aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariekin bildu da euriteek sorturiko kalteei nola aurre egin aztertzeko. Kaltetuek eman beharreko pausoak ere azaldu ditu.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Aza
10
13:32

Elgoibar, Mendaro: Magosto Eguna bertan behera geratu da

Zapatu honetarako (azaroak 12) iragarrita zeukan Galiza Etxeak urteroko Magosto eguna, baina krisi ekonomikoa dela-eta, bertan behera geratu dela ekitaldia jakinarazi dute.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Aza
07
17:50

Elgoibar, Mendaro: 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan sarituak izan direnen berri eman du. 2012ko egutegia, iazkoa bezala, hainbat herritarrek egindako argazkiez hornituko da.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Aza
07
14:11

Elgoibar, Mendaro: Asteburuko euriteak 212 litro ur eta kalte ugari laga ditu Elgoibarren eta Mendaron

Joan den asteburuko euritea baretzen hasi bada ere, hainbat kalte eta buruhauste sortu ditu Elgoibarren eta Mendaron. Altzolan dagoen estazioak metro koadroko 212,9 litro ur jaso ditu zapatuan eta domekan. (Argazkiak eta bideoa dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urr
24
19:16

Elgoibar, Mendaro: Urak gainezka egin du Madala inguruan

GM8xhl1rOSUGaur arratsaldean bota duen ekaitz bortitzaren ondorioz, estoldek ezin izan dute ur guztia xurgatu eta urak gainezka egin du Madalako parkean eta inguruetan. (bideoa eta argazkiak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urr
14
9:10

Elgoibar, Mendaro: 2012ko egutegirako argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 17a da

2012ko Egutegirako Argazki Lehiaketan argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 17a da, astelehena. Aukeratutako argazki bakoitzeko 65 euroko saria emango du Udalak. (oinarriak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urr
06
15:36

Elgoibar, Mendaro: Justo Arriolaren aurkako epaiketak datorren astean izango du segida

Fiskalak hurrengo asteko barixakuan (urriak 14) jakinaraziko ditu, ofizialki, Urbinako protestagatik auzipetutako Justo Arriola eta beste bost lagunen aurkako eskaerak. Orain arte, bi urte eta lau urte arteko kartzela zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzat; besteak beste, desobedientzia eta agintarien aurkako atentatua leporatuta (bideoa dauka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Urr
06
11:30

Elgoibar, Mendaro: Auto bat eta furgoneta bat kiskali dira goizaldean Plaza Txikian

Plaza Txikian aparkatuta zegoen auto batek su hartu du gaur (urriak 6) goizaldean, 04:00ak inguruan, eta erabat kiskali da. Ondoan aparkatuta zegoen furgonetak ere kalte handiak izan ditu. Suhiltzaileek itzali behar izan dute sua. (Argazkiak eta bideoa dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - besterik