Gaia: albisteak - jaiak

Ots
06
10:24

Soraluze: Hotzaren aurkako koplak

Goizeko 8.30ean irten ziren herritik hogei lagun inguru Santa Eskean. Aspaldiko talderik gazte eta anitzena izan da aurtengoa, emakumeak presente. Bertsotan berriz, Unai Gaztelumendi, Eneko Beretxinaga eta Egoitz Unamuno aritu ziren. Ezoziko lehen baserrietan ETB1eko Hitzetik eta Hortzera saiokoak izan zituzten horren berri jasotzen. Baserriz-baserri ibili eta gaueko 22.00etan amaitu zuten kopletan, Ozuma Gain baserrian, nahi beste jan eta edanda eta hainbat baserri bisitatzeke. Bideoan ikusten da zelako giro ederrean ibili ziren. Enbidiagarria benetan!!!

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Ots
06
10:24

Soraluze: Hotzaren aurka kopla beroak

Goizeko 8.30ean irten ziren herritik hogei lagun inguru Santa Eskean. Aspaldiko talderik gazte eta anitzena izan da aurtengoa, emakumeak presente. Bertsotan berriz, Unai Gaztelumendi, Eneko Beretxinaga eta Egoitz Unamuno aritu ziren. Ezoziko lehen baserrietan ETB1eko Hitzetik eta Hortzera saiokoek grabatu zituzten. Gaueko 22.00etan amaitu zuten jarduna, Ozuma Gain baserrian, nahi beste jan eta edanda baina hainbat baserri bisitatzeke. Bideoan ikusten da zelako giro ederrean ibili ziren, elurrari ere aurre eginez. Enbidiagarria benetan!!! Santa Eskean 2012 (2. zatia) (http://vimeo.com/36272982) from PlaentxiaTB (http://vimeo.com/user2247839) on Vimeo (http://vimeo.com).

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Ots
03
12:23

Soraluze: Mª Angeles Zabalak irabazi du IV. San Blas opilen lehiaketa

Bederatzi partehartzaile izan dira aurten. Epaimahaikideek teknika, zaporea eta aurkezpena hartu dituzte kontuan.

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Urt
13
12:23

Elgoibar, Mendaro: Hemen dira San Anton jaiak

San Anton Eguna (urtarrilak 17) martitzenean egokitu bada ere, gaurtik aurrera hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgoibarko patroiaren omenez. Iluntzean, 22:00etatik aurrera, San Anton pilota txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira Ikastolako frontoian, bi pilotari elgoibartarren parte hartzearekin. Bihar, bestalde, Elgoibar Ikastolaren 50. urteurrenari eskainita egongo da San Anton jaietako zigilu erakusketa. (egitaraua dauka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Urt
10
16:52

Elgoibar, Mendaro: Gabonei errepasoa, irudietan

34830128Errege magoen kabalgata (https://picasaweb.google.com/115930932749754791694/ErregeMagoenKabalgata?authuser=0 feat=directlink) (goiko bideoan) amaitzearekin batera amaitu ziren, nolabait, aurtengo Gabon jaiak Elgobarren eta Mendaron. 2010-2011ko Gabonek gurean laga dituzten argazki eta bideo esanguratsuenak batu ditugu hemen. (argazkiak eta bideoak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Urt
06
9:00

Soraluze: Gabonak joan dira Errege Magoekin batera

Errege Magoen kabalgata arratsaldeko 19.00tan iritsi zen Soraluzera Txurrukendik. Lehenengo geldialdia Mesedeetako Amaren egoitzan egin eta eliza atarian umeen eskutitzak jaso zituzten. Ikusi kabalgatako argazkiak:

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Urt
05
11:58

Soraluze: Errege Magoak arratsaldeko 19.00etan iritsiko dira

Errege Magoen kabalgata arratsaldeko 19.00tan iritsiko da Soraluzera Txurrukendik. Lehenengo geldialdia Mesedeetako Amaren egoitzan egingo dute, txokolatada eta guzti. Handik, Atxuri kalera irten eta herrira sartuko dira, eliza atariraino. Bertan umeen eskutitzak jasoko dituzte.

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Urt
04
14:20

Elgoibar, Mendaro: Oparien zakua ondo beteta ailegatuko dira errege magoak

Ohi duten legez, ekialdetik etorriko dira Meltxor Gastar eta Baltasar errege magoak eta Txankakuako zubitik sartuko dira, 18:00etan, Elgoibarko herri erdira. San Bartolome parrokiako arkupeetan jarriko duten jaiotza biziduna bisitatu ostean herriko kaleak zeharkatuko dituzte.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Urt
04
13:04

Soraluze: Haur Parkean jostatuko dira herriko umeak goiz eta arratsalde

Gabonetako Haur Parkea ipini dute kiroldegian. Lau puztarriak umeen gozagarri egon dira gaur goizez eta arratsaldeko 16.30etik aurrera ere. Sartu eta ikusi argazkiak:

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Urt
04
13:04

Soraluze: Haur Parkean jostatuko dira herriko umeak goiz eta arratsaldez

Gabonetako Haur Parkea ipini dute kiroldegian. Lau puztarriak umeen gozagarri egon dira goizez eta baita arratsaldeko 16.30etik aurrera ere. Sartu eta ikusi argazkiak:

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Abe
24
12:37

Soraluze: Euripean egin dute Olentzero eta Mari Domingik kalejira. Umeek gabonetako eskutitzak eman dizkie.

Goizeko 11.15 aldean iritsi dira Soraluzera Olentzero eta Mari Domingi, galtzagorriekin batera, euripean. Kontzejupean Urrats Dantza Taldeak bien aurrean dantza egin du, eta txalaparta eta adar soinuen atzetik joan dira, kalez-kale, musika eskolako trikitixa eta panderoaren erritmora, kiroldegirarte. Kalejiran zehar. gabon kantak abestu dituzte. Kiroldegian, umeek gabonetako eskutitzak eman dizkie bi pertsonaiei. Barrua berotzeko berriz, salda bero eta txorizoa egon da. Sartu albistera argazkiak ikusteko! (content/view/1882/1/) (content/view/1882/1/) (content/view/1882/1/)

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Aza
23
11:00

Soraluze: Ezoziko Ama abesbatzak ere ospatu zuen Sta Zezilia eguna

Herrian zehar aritu ziren kantuan eta besteak beste, Jacinto chiclana , Buen menu , Mahatsaren orpotik , Gaur akelarre gorbeian , Gracias a la vida , edota Duerme negrito abestu zituzten. Txoko tabernan ere abestu zuten.

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Urr
11
13:59

Soraluze: Galtzagorrixak Gaztañerreko prestakuntzekin hasiko dira

Barixaku honetan egingo dute batzarra kiroldegi gaineko lokalean, 21.00etan. Soraluzeko gazteriari bertaratzeko deia egin diete.

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Urr
07
13:08

Elgoibar, Mendaro: Errosarioko amabirjinaren omenezko salbea abestuko dute iluntzean

Errosarioko Amabirjinaren Eguna da gaur, urriak 7, eta iluntzeko 20:00etan Errosario kaleko jaietako ekintzarik hunkigarriena ailegatuko da: Amabirjinari salbea abestea. Aurrez, baina, 19:30ean, munduko igel-toka jaurtilaririk onenak batuko dira Errosario kalean.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Ira
27
12:57

Elgoibar, Mendaro: San Migel jaiek eguenean izango dute segida

Joan den asteburuan hasi zituzten sanmigeldarrek San Migel jaiak (content/view/3150/1/). Artzain txakur txapelketa, Haritz dantza taldearen dantzaldia, erromeria, Bolo txapelketa, idi demak… denetarik izan dute orain arte. Atseden egun batzuen ostean, San Migel Egunean (irailak 29), izango dute segida jaiek. (argazkiak eta asteburuko demen emaitzak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Ira
22
15:32

Elgoibar, Mendaro: Asteburu honetan hasiko dira San Migel jaiak

Aurten bi asteburutan ospatuko dituzte aiastiarrek San Migel jaiak. Datorren zapatuan (irailak 24) hasiko dira ekitaldiak, eta hurrengo asteburuan amaituko dira. (egitaraua dauka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Ira
16
12:36

Soraluze: Urrats Dantza taldeak Oñatiko Euskal Jaian parte hartuko du

Urratseko 30 bat gaztetxok ere dantzatuko dute Oñatiko jaialdian. Urriaren 9an berriz, Antzuolan izango dute zita.

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Ira
15
10:00

Soraluze: Mesedeetako Amaren jaiak asteburuan ospatuko dituzte

Bihar hasi eta domekara bitartean ospatuko dira Errekalde auzoko jaiak. Umeentzako jolasak eta txokolatadarekin hasiko dura. Gauean, mus txapelketa jokatuko da. Hurrengo egunetan erraldoi eta buruhaundiek kaleak animatuko dituzte, herri bazkaria egongo da eta 20 saskiren zozketatuko dira.

plaentxia.com | albisteak - jaiak


Ira
08
15:26

Elgoibar, Mendaro: Herritarren inplikazioak ‘kalitatezko jaiak’ ospatzen lagundu duela adierazi du Udalak

287574282011ko San Bartolome jaiak (content/view/3120/1/) amaitu ostean balorazioa egiteko ordua iritsi da, eta Udalak balorazio positiboa egin du. Alfredo Etxeberria alkateak esandakoaren arabera, herritarren inplikazioari eta konpromisoari esker kalitatezko jaiak izan dira aurtengoak, eta Elgoibar bizi-bizixa egiten lagundu dute. Bestalde, krisiaren eraginez herritarren presentzia eta kontsumoa gutxitu dela diote ostalariek. Goiko bideoan San Bartolome jaien errepasoa, egunez egun, ikus dezakezue. (bideoak eta argazkiak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak