Gaia: albisteak - kirolak

Ira
02
11:00

Soraluze: Aitor Atxotegi azpitxapeldun Dinastia Etxabe Torneoan

Partidu ona jokatu arren, ezin izan zuten txapela eskuratu Zestoan.

plaentxia.com | albisteak - kirolak


Uzt
30
12:59

Elgoibar, Mendaro: Aukeratu dituzte kirol argazki onenak

Kirol Argazkien V. Lehiaketako irabazleen izenak jakitera eman dituzte. Aurtengoan aurkeztu diren 75 argazkiak abuztuaren 22tik abuztuaren 30era egongo dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Sari banaketa ere abuztuaren 22an izango da, 19:00etan. Igerilaria izeneko Aitor Rementeriaren ondoko argazkiak Herriko Saria eskuratu du.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
27
11:48

Elgoibar, Mendaro: Txurruka anaiek irabazi dute Sigmako pilota txapelketa

Uztailaren 25ean, Santiago Egunean, jokatu zuten Sigmako pilota txapelketako finala, eta seniorretako lehenengo mailan Txurruka anaiak izan ziren txapeldunak. Gaizkak eta Basuetak osatutako bikotea izan zuten aurrez-aurrez, eta 22-19 irabazi zieten txurrukatarrek; Ikerrek eta Igorrek.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
27
11:01

Elgoibar, Mendaro: Kirol Udalekuen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Amaitu dira Kirol Udalekuak, eta Kirol Patronatuak balorazio positiboa egin du. Aurten 201 umek hartu dute parte.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
26
9:40

Elgoibar, Mendaro: Haundi eta Realaren partida dela-eta, 17:00etan itxiko dituzte Mintxetako instalazioak barixakuan

Haundik Realaren kontra jokatuko du datorren barixakuan Mintxetan, eta horren ondorioz, 17:00etan itxiko dituzte muskulazio gela, eta tenis eta padel pistak. Era berean, spinning, pilates edo aerobikeko ikastarorik ere ez da egongo ordu horretatik aurrera, eta aire libreko igerilekuetara sartzeko futbol zelaiko markagailuaren ondoan dagoen atea erabili beharko da.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
21
16:09

Elgoibar, Mendaro: “Orain dela 20 egun aita izateak eman dit Ehun Milak bukatzeko indarra”

Jose Luis Diaz (content/view/2519/1/) izan zen Ehun Milak proba gogorra amaitu zuen elgoibartar bakarra; 96. postuan sailkatu zen 45 ordu eta sei minutuko denbora eginez. Une txarrak asko izan zirela-eta bakarra aukeratzea zaila dela aitortu du: “Aralarretik pasa ginenean zaila zen uztailean geundela sinestea, neguko egun bat zirudien-eta gehiago; haiek ziren hotza, haizea eta behe lainoa… eta Txindoki igo eta jaisten, berriz, arrisku handiak hartu genituen”.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
20
13:36

Elgoibar, Mendaro: 14 elgoibartarrek parte hartu dute inoizko Getaria-Zarautz jendetsuenean

1.256 igerilarik parte hartu zuten, domekan, Getaria-Zarautz igeriketa proban, eta, urtero legez, elgoibartarren ordezkaritza zabal batek (14 lagunek) parte hartu zuen bertan. Elgoibartarren artean, Ibon Gabilondok egin zuen denborarik onena.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
20
11:10

Soraluze: Artifices eta Guri Guri-k jokatuko dute futbitoko finala

Barixakuan jaien txupinazoaren ostean Futbito Txapelketako finala jokatuko dute Artifices eta Guri Guri-k Arane kiroldegian, 20.30ean.

plaentxia.com | albisteak - kirolak


Uzt
20
10:28

Soraluze: Victor Cabedok irabazi du XXXIII. Soraluze Saria

Juan Mari Oregiri eskertza txiki bat egin zioten antolakuntzako kideek. Irudian Cabedo helmugara heltzen.

plaentxia.com | albisteak - kirolak


Uzt
19
14:16

Elgoibar, Mendaro: Jose Luis Diezek 45 ordutan amaitu zuen Ehun Milak proba

Ehun Milak ultratrailean parte hartu zuten hiru elgoibartarretatik bakarrak, Jose Luis Diezek amaitu zuen 167 kilometrotako ultratraila. Diezek 45 ordu, sei minutu eta hamalau segundo behar izan zituen.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
16
13:48

Elgoibar, Mendaro: Elgoibartik pasatuko da Ehun Milak ultratraila

22:00ak aldera iritsiko dira, gaur (uztailak 16), Ehun Milak ultratraileko parte hartzaileak otsaurtiara.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
15
11:54

Soraluze: Futbito txapelketa final laurdenetan dago

Herriko futbolarien txapelketa bere amaierara heltzen ari da pixkanaka. Final laurdenak jokatuta bihar erabakiko da zein taldek egingo duen jauzi finalera.

plaentxia.com | albisteak - kirolak


Uzt
15
11:54

Soraluze: Bihar jokatuko dituzte futbito txapelketako finalaurreko partiduak

Herriko futbolarien txapelketa bere amaierara heltzen ari da pixkanaka. Final laurdenak jokatuta bihar erabakiko da zein taldek egingo duen jauzi finalera. (+gehiago) (content/view/1237/1/)

plaentxia.com | albisteak - kirolak


Uzt
14
13:52

Elgoibar, Mendaro: Markel Bergarak Gaztelekuko gazte tertulietan parte hartuko du

Gaur: Markel Bergara Realeko jokalariak Gaztelekuek antolatzen dituen gazte tertulietako batean parte hartuko du gaur (uztailak 14).

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
14
13:52

Elgoibar, Mendaro: Markel Bergarak Gaztelekuko gazte tertulietan parte hartu du

Markel Bergara, Realeko jokalari elgoibartarra izan da Gazte Tertulietan parte hartu duen azken gonbidatua. Gaztelekuak eta Gazte Informazio Guneak antolatuta, hogei gazte bildu ziren solasaldian eta ia ordubetez aritu ziren hizketan; bere esperientzia, futbola nola bizi duen eta beste hainbat bizipen ezagutzeko abagunea izan zuten futbolariaren berbak adi-adi entzun zituzten gazteek. Saio polita eta atsegina izan zen, eta Markel oso jator eta gertu azaldu zen , antolatzaileen esanetan.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
13
12:39

Elgoibar, Mendaro: Zumaiako Flysch Mendi Lasterketa irabazi du Gotzon Zulaikak 23 urtez azpikoetan

Zumaia Flysch Trail lasterketako lehenengo postua, 23 urtez azpikoetan, eta Euskal Herriko kopako lehena ere Mendarora ekarri ditu Gotzon Zulaikak. Maila berean, laugarren postuan sailkatu zen Mikel Arosa elgoibartarra. Senior mailan, berriz, zortzi elgoibartarrek parte hartu zuten Zumaian hasi eta Flysch-aren ibilbidea moduan ezagutzen den paraje ikusgarrietan egin zen lasterketan. (argazkiak eta sailkapena dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
12
13:39

Elgoibar, Mendaro: Imanol Arguesok irabazi du Tenis Txapelketa

Imanol Arguesok irabazi du 40+15 Tenis eta Padel Elkarteak antolatu duen bigarren tenis txapelketa. Eibartarrak Markel Aranberri, hamabost urteko Debako jokalaria, hartu zuen mendean zapatuan, Mintxetako tenis pistan jokatu zen final ikusgarrian. Padel Txapelketan, bestalde, Juan Luis Etxanizek eta Patxi Vallejosek osatutako bikoteak jantzi du txapela.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
12
12:34

Soraluze: Amaia Ariznabarreta eta Irati Iñurrieta, V. Emakumeen Pala Txapelketako irabazleak

San Andresko frontoian jokatu zen finala. Argazkian txapelketako finalistak.

plaentxia.com | albisteak - kirolak


Uzt
12
10:33

Elgoibar, Mendaro: Elgoibarko biztanleen %41,60 Kirol Patronatuko bazkide dira

Udal Kirol Patronatuak 4.452 bazkide ditu une honetan, hau da, Elgoibarko biztanleen %41,60 Kirol Patronatuko bazkide dira. Patronatuko arduradunen esanetan, kopuru hori “krisi garaiotarako, batez ere” oso altua da, eta, gainera, Gipuzkoako beste kiroldegien batez besteko bazkide portzentajea (%27) nabarmen hobetzen du.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
08
13:00

Elgoibar, Mendaro: Padel txapelketako finala gaur jokatuko da, eta zapatuan tenisekoa

Gaur (uztailak 8) jokatuko dute padel txapelketako finala eta datorren zapatuan (uztailak 10), berriz, tenis txapelketaren finala, biak ala biak 40 + 15 Tenis eta Padel Elkarteak antolatutakoak.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak