Gaia: albisteak - udala

Urt
27
15:21

Elgoibar, Mendaro: 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak, aurrekoa baino %5 txikiagoa

Elgoibarko Udalak, atzo egin zen Osoko Bilkuran, 12.714.216 euroko aurrekontua onartu zuen 2012rako, aurreko urtekoa baino %5 txikiagoa den aurrekontua, alegia. Hortaz, laugarren urtez jarraian, behera egin du Udalak kudeatu ahal izango duen diru kopuruak. EAJ (7), PSE-EE (2) eta PP (1) alderdien aldeko botoekin onartu zituen Osoko Bilkurak aurrekontuak. Bilduko zazpi zinegotziek kontra bozkatu zuten.

elgoibarren.net | albisteak - udala


Urt
24
10:51

Soraluze: Auzoz-auzoko bilerak gaur hasiko dira Loralde, Arraikua eta Etxaburuetarekin

Udal Gobernu Taldeak gaur hasiko ditu auzoz-auzoko bilerak, Loralde, Arraikua eta Etxaburueta kaleetako bizilagunekin. Urtarrilean hasi eta azarora bitartean, zortzi bilera egingo dituzte. Horietan auzo guztiekin batzeko asmoa du Gobernu Taldeak.

plaentxia.com | albisteak - udala


Urt
19
10:37

Soraluze: Zinegotzien irabaziak %25ean murriztea eta langileenak izoztea adostu dute

Zinegotzien irabaziak %25ean murriztea aho batez onartu zuten atzoko Udalbatzarrean. Udaletxeko langileenak bere horretan uztearen alde bozkatu zuen Gobernu Taldeak eta oposizioa abstenitu egin zen. Irakurri albistea: (content/view/1902/1/) (content/view/1902/1/)

plaentxia.com | albisteak - udala


Urt
18
8:00

Soraluze: Gobernu Taldeak zinegotzien irabaziak %25 murrizteko proposamena eramango du gaurko plenora

Gaur arratsaldeko 19.00etan, behar zuena baino astebete beranduago, Udalbatzarra egingo dute zinegotziek. Aurrekontu proposamenarekin bueltaka dabil Gobernu taldea, oposizioarekin adostasunak eskuratzeko ahaleginetan. Batetik, 2012 ikasturtean zinegotzien irabaziak %25ean murriztea bozkatuko dute. Bestetik, udaletxeko langileen soldatak bere horretan uztea eta lanpostuen balorazioaren gaineko konpromisoa ez ezartzea 2012. urtean.

plaentxia.com | albisteak - udala


Urt
18
8:00

Soraluze: Zinegotzien irabaziak %25 murrizteko proposamena bozkatuko dute gaurko plenoan

Gaur arratsaldeko 19.00etan, behar zuena baino astebete beranduago, Udalbatzarra egingo dute zinegotziek. Aurrekontu proposamenarekin bueltaka dabil Gobernu taldea, oposizioarekin adostasunak eskuratzeko ahaleginetan. Batetik, 2012 ikasturtean zinegotzien irabaziak %25ean murriztea bozkatuko dute. Bestetik, udaletxeko langileen soldatak bere horretan uztea eta lanpostuen balorazioaren gaineko konpromisoa ez ezartzea 2012. urtean.

plaentxia.com | albisteak - udala


Urt
17
12:36

Soraluze: Herrian antolatzen diren ekintzekin eskuorria argitaratuko du Udalak, hilero

Hiart Arluziaga alkateak jakinarazi du, hilero-hilero etxe guztietara zabalduko duten eskuorri edo diptiko bat argitaratuko dutela Udalean. Herrian egingo diren ekintza guztiak jasoko ditu eskuorriak eta asmoa herritar guztien etxeetara zabaltzea da, buzoi guztietan banatzea alegia. Ekintza guztiak jasotzeko, herritarren partaidetza eskatu dute. Horrela, edozein eragilek, elkartek, ekintzen egutegia prest izanez gero, euskara@soraluze.net helbidera bidali dezakete. Bestela 943751304 zenbakira deitu eta Mikel Leundagatik galdetu.

plaentxia.com | albisteak - udala


Urt
10
10:36

Soraluze: Udalbatzarra astebete atzeratuko da aurrekontuetan adostasunak lortze aldera

Udal Gobernu Taldeko ordezkariek ohiko saioa urtarrilaren 18ra atzeratzea erabaki dute. Azaldutakoaren arabera, 2012ko aurrekontuetan ez dute erabateko adostasunik lortu eta horregatik atzeratuko dute hauek onartzeko saioa. Aurreratu dute datorren Udalbatzarrean orain arte dauden adostasunak lotzen ahaleginduko direla eta horiek puntu moduan eramango dituztela.

plaentxia.com | albisteak - udala


Urt
03
9:00

Soraluze: Udalak 2012ko aurrekontu proposamena aurkeztu du herritarren aurrean

Egoera ekonomiko konplikatua -ri aurre egiteko erronka berriak aurkeztu ditu Udalak herri batzarretan. Bertan, aurrekontu proposamena aurkeztu du eta arloz-arlo egin nahi direnak aurreratu.

plaentxia.com | albisteak - udala


Abe
26
9:00

Soraluze: Udal Gobernu Taldea herritarrekin batzartuko da 2012ko udal aurrekontuak aurkezteko

Udal Gobernu Taldeak prest dauka 2012ko udal aurrekontuen zirriborroa. Bere asmoa aurrekontu proposamena herritarren aurrean aurkeztea da. Bi batzar egingo dituzte. Bihar lehenengoa, abenduaren 27an herriko eragileen aurrean. Abenduaren 29an berriz, herritarrekin batzartuko da. Arratsaldeko 18:30ean izango dira batzarrak, kiroldegian.

plaentxia.com | albisteak - udala


Abe
20
14:19

Elgoibar, Mendaro: Aurrekontuak herritarrei aurkeztuko dizkie Bilduk, gaur eta bihar

Elgoibarko Bildu koalizioak Elgoibarko Udal Gobernuak aurkeztu dien 2012ko Udal aurrekontuen proposamena herritarrei jakitera emateko asmoa duela jakinarazi du. Altzolan egingo dute lehen herri bilera, gaur (abenduak 19) arratsaldean. Bihar, berriz, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

elgoibarren.net | albisteak - udala


Abe
20
13:42

Elgoibar, Mendaro: Aurtengoa baino %6,4 txikiagoa den aurrekontua 2012rako

2012 urterako Udal aurrekontuen proposamenaren berri eman du Udal Gobernuak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearen bitartez. Urtarrilean egingo den Udalbatzarrean aurkeztuko duten proposamenaren arabera, 12.662.516 eurokoa izango da Elgoibarko Udalaren aurrekontua 2012an, hau da, aurtengo aurrekontua baino %6,4 txikiagoa. Inbertsioetarako aurreikusitako partida 780.000 eurokoa da.

elgoibarren.net | albisteak - udala


Abe
16
10:56

Soraluze: Maisuen Etxeetan izen ematea zabalik urtarrilaren 2ra arte

Gaur hasi eta 2012ko urtarrilaren 2a bitartean, maisuen etxeetako sei udal etxebizitzetan izena emateko aukera egongo da. Etxebizitzak elkarbizitza-unitateentzat izango dira. Eskatzaileak Soraluzen erroldatuta egon behar dute eta kontratuak urtebetekoak izango dira, 5 urtez luzatu ahalko direnak gehienez.

plaentxia.com | albisteak - udala


Abe
16
10:56

Soraluze: Maisuen Etxeetan izena eman daiteke urtarrilaren 2ra arte

Gaur hasi eta 2012ko urtarrilaren 2a bitartean, maisuen etxeetako sei udal etxebizitzetan izena emateko aukera egongo da. Etxebizitzak elkarbizitza-unitateentzat izango dira. Eskatzaileak Soraluzen erroldatuta egon behar dute eta kontratuak urtebetekoak izango dira, 5 urtez luzatu ahalko direnak gehienez. Ikusi baldintzak: (content/view/1867/1/)

plaentxia.com | albisteak - udala


Aza
10
11:36

Soraluze: 2012ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten atzo

KPIaren %3ko igoera orokorra ezarri du Udal Gobernu Taldeak. Sozialistek bi puntuko emendakina aurkeztu zuten eta aho batez onartu zen. Ordenantzak berriz, aldeko bost botu eta oposizioaren abstentzioaz onartu zituzten.

plaentxia.com | albisteak - udala


Urr
06
13:09

Soraluze: Errauste plantaren moratoria hizpide atzoko plenoan

Merkatuko ordenantza berriak eta etxebizitza sozialen oinarriak onartu zituzten.(+gehiago) (content/view/1756/1/)

plaentxia.com | albisteak - udala


Ira
30
15:55

Elgoibar, Mendaro: Bateragune: Bilduren mozioa baztertu eta EAJrena onartu du Osoko Bilkurak

Bildu Elgoibarrek aurkeztutako bi moziok –Justo Arriolari egin beharreko epaiketaren ingurukoa bata, eta Bateragune auziaren ingurukoa bestea- izan ziren atzoko Osoko Bilkuran eztabaida gehien sortu zutenak. Biak atzera bota zituen Udalbatzarrak, eta EAJ alderdiak Bateragune auziari buruz aurkeztu zuen beste mozio bat onartu zen azkenean. Bestalde, Iñigo Cearsolok (Bildu) uko egin zion zinegotzi karguari eta Nerea Alustizak beteko du, Ovidio Campello PSE-EEko zinegotziaren heriotza tarteko berak lagatako hutsunea.

elgoibarren.net | albisteak - udala


Ira
28
9:36

Elgoibar, Mendaro: Iñigo Cearsolok zinegotzi izateari lagako dio

Arrazoi pertsonalak direla-eta lagako du kargua Iñigo Cearsolok, Bilduko zinegotziak. Elgoibarko Bilduk jakinarazi duenez, Miren Arrate Arrietak ordezkatuko du Cearsolo.

elgoibarren.net | albisteak - udala


Ira
15
12:31

Soraluze: Bake epaile berria aukeratuko da hurrengo plenoan

Datorren urriko ohiko saioan legealdi berriko bake epailea aukeratuko da. Kargua hartzen interesa duenak instantzia bat edo eskaria aurkeztu behar du erregistroan. Eskariarekin batera kargu-hartzea defenditzeko arrazoiak edo argumentuak aurkez ditzake. Lan honetarako ez da titulaziorik eskatzen, lana betetzeko beharrezko gaitasunak edukitzea baino ez.

plaentxia.com | albisteak - udala


Ira
05
14:54

Soraluze: Bilduk dio oposizioak udal gobernuaren lana oztopatzen diharduela

Soraluzeko Bilduko zinegotziek komunikatua helarazi dute Legegintzaldi berria ere, zoritxarrez, aurrekoaren bidetik izenburupean. Debabarreneko mankomunitateko Soraluzeko ordezkaritzaren izendapenaren harira argitaratua. (+gehiago) (content/view/1714/1/)

plaentxia.com | albisteak - udala