Aiaraldea: Topaguneak eta euskara elkarteek Hizkuntza Politika aldaketa eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan
Arabako herri eta koadrilatako euskara elkarteetako eta Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek Hizkuntza Politikaren aldaketa eskatu zuten maiatzaren 24an Batzar Nagusietako Euskara, Kultura eta Kirola batzordearen aurrean egindako agerraldian.
Arabako Euskaltzaleen Topagunea, Aiarako Hogeitalau elkartea, Gasteizeko Geu elkartea, Laudioko Basalarrina, Baranbioko Belaiki, Aramaioko Txirritola, Zuiako Bidabarri, Arabar Errioxako Ttiki Ttaka eta Airaldea Komunikazio Elkartea biltzen dira ekimenean.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, arabako batzar nagusiak, arabako foru aldundia, euskalgintza, topagunea | ( Komentarioak )







