Gaia: argazkigintza

Mai
22
7:49

Zumaia: Udaberriko argazki rallya antolatu du Distira taldeak

Distira argazki taldeak antolatuta, Udaberriko argazki rallya egingo da Zumaian, ekainaren 1ean, Urola ibaiaren inguruan.

Jarraian dituzue lehiaketako oinarriak:

1. Data: 2013ko ekainak 1ean.

2. Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.

3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.

4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.

5. Eremua: Urola ibaia izango da.

6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, ekainaren 1ean,

8:00etik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu

izena ematean.

7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu

beharko dira 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean. Lehen 50

argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dira zenbaki

korrelatiboak izan beharrik.

8. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik

osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango

baina nahitaezkoak izango dira). Ekainaren 9a baino lehen argazkilari

bakoitzak mezu bat bidaliko du udaberrirallya2013@gmail.com

helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakiak

zehaztuz, parte-hartzaile zenbakiarekin eta bakoitza zein gaiari

dagokion adieraziz.

9. Oinarriak: Parte-hartzaileak argazki aukeraketa egiten dutenenan

posta elektronikoz erantzungo zaie argazkiak ondo jaso direla

ziurtarazteko. Argazki sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko

dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere

egilearen izena aipatuta. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak

erabat onartzea dakar.

10. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

- Bilduma oneneari 250 euro eta garaikurra.

- Bigarren saria: 150 euro.

- Hirugarren saria: 100 euro.

- Argazki onenari: 100 euro.

Baleike | argazkigintza | ( Komentarioak )


Mai
13
10:42

Zumaia: Jakintza Berriren argazki lehiaketako sariak banatu dira

Argazkia: Mikel Castellano

Jakintza Berri elkarteak santelmotan antolatutako argazki lehiaketako sariak banatu ziren ostiral arratsaldean. Haurren danborrada aitzakia hartuta 109 argazki aurkeztu ziren lehiaketara eta hauetatik 56 hautatu zituen Alberto J. Gorritibereak, Bego Blancok eta Xirula dendako kide batek osatutako epaimahaiak. Helduen lehen saria Olaya Diazeko jaso zuen ‘Confeti!’ argazkiagatik. Haurren lehen saria Iñaki Agirrezabalagarentzat izan zen ‘Agintaria’ argazkiagatik eta bigarren saria Andoni Ruedarentzat ‘La banda también sale’ argazkiarengatik.

Baleike | argazkigintza, jaiak, nabarmenak | ( Komentarioak )


Api
25
17:46

Deustualdea (Bilbo): Iñaki San Martinen Deustuko argazkiak GaudiRfoto 2013n zilarrezko domina irabazi du

Iñaki San Martin irabazlea

GaudiRfoto 2013 argazki lehiaketan saritu dute Iñaki San Martinen lan bat. Deustun gauean ateratako argazki bat saritu dute Hiriko Paisaiak kategorian.

 Nazioarteko lehiaketa de Reuseko (Katalunia) Fotoartreus elkarteak antolatzen duena eta aurtegoan 60 herrialadeko 604 argazkialari hartu dute parte. Epaimahaikideek 5.299 argazkien artean aukeratu dituzte onenak.

INFO + Iñaki San Martinen www.fotografiasoarte.com webgunean


PREST! aldizkaria | argazkigintza, gaudirfoto, iñaki san martin, uncategorized | ( Komentarioak )


Api
25
17:03

Mahatserria (Bilbo): GaudiRfoto 2013n zilarrezko domina irabazi duen Iñaki San Martinen argazkia

Iñaki San Martin irabazlea

GaudiRfoto 2013 argazki lehiaketan saritu dute Iñaki San Martinen lan bat. Bilbon gauean ateratako argazki bat saritu dute Hiriko Paisaiak kategorian.

 Nazioarteko lehiaketa de Reuseko (Katalunia) Fotoartreus elkarteak antolatzen duena eta aurtegoan 60 herrialadeko 604 argazkialari hartu dute parte. Epaimahaikideek 5.299 argazkien artean aukeratu dituzte onenak.

INFO + Iñaki San Martinen www.fotografiasoarte.com webgunean


BERTON | argazkigintza, berriak, gaudirfoto, iñaki san martin | ( Komentarioak )


Api
23
18:07

Mahatserria (Bilbo): Iñaki San Martin argazkilariak zilarrezko domina irabazi du GaudiRfoto 2013n

Iñaki San Martin

GaudiRfoto 2013 argazki lehiaketan saritu dute Iñaki San Martinen lan bat. Bilbon gauean ateratako argazki bat saritu dute Hiriko Paisaiak kategorian.

Nazioarteko lehiaketa de Reuseko (Katalunia) Fotoartreus elkarteak antolatzen duena eta aurtegoan 60 herrialadeko 604 argazkialari hartu dute parte. Epaimahaikideek 5.299 argazkien artean aukeratu dituzte onenak.

Apirilaren 30ean jarriko dituzte ikusgai www.fotoartreus.cat/gaudiRfoto webgunean eta egun batzuetara Iñaki San Martinen www.fotografiasoarte.com webgunean.


BERTON | argazkigintza, berriak, gaudirfoto, iñaki san martin | ( Komentarioak )


Api
10
11:25

Mahatserria (Bilbo): Irudi Albuma – Humberto Bilbao: Kirolaren epika eta tradizioa

HUMBERTO BILBAO_traineraenvio_16

Naturarekiko zaletasunak, irteera eta bidaietan argazki-makina geroz eta gehiago erabiltzera bultzatu zuen Humberto Bilbao. Eta horrela “gaurdaino”, dio.

 

Pertsonak erretratatzen hasi zen, paisaiak eta fauna gero, berriro ere pertsonengana itzultzeko. Nikon kamera digitala darabil eta unean-unean erabakitzen du bakoitzari zein trataera eman. Esaterako, BERTON aldizkarian erakusteko aukeratu dituen argazkietan “kirolaren epika eta tradizioa nabarmentzea” izan du xede.

Humberto Bilbaoren argazkiek bide ugari jorratu dituzte; hainbat egunkari, astekari zein hilabetekaritan argitaratuak izan dira. Hamaika lanen artean bat azpimarratzekotan muturren aurrean dugun hau du berezitzat. Estropadetako une ikusgarriak biltzen dituena.

 

 

humbertobilbao.blogspot.com.es

www.humbertobilbao.net

vimeo.com/54100496

 

 


BERTON | argazkiak, argazkigintza, berriak, humberto bilbao, irudi albuma | ( Komentarioak )


Mar
05
11:30

Aiaraldea: "Jende oro da argazkilaria eta badirudi profesionala lapurra dela"

RAFA RIVAS (Laudio, 1970) eta GAIZKA BILBAO (Orozko, 1977) argazkilari profesionalak dira. Ibilbidea luzea egin dute esparru horretan. Duela gutxi proiektu berri bat jarri dute abian: "Fotografías de papel" . Bilboko Maiatzak 2 kalean egiten den azokan saltzen dituzte beraien argazkiak.

Zein da zuen ibilbide profesionala?

Irudiak: 
Gaizka Bibao irudian eskuinean agertzen da eta Rafa Rivas ezkerrean./ fotografíasdepapel

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiaraldea, argazkigintza, elkarrizketa, erakusketa, hedabideak | ( Komentarioak )


Urt
17
9:13

Zumaia: Argazkiak editatzeko ikastaroak antolatu ditu Distirak

Argazkiak modu digitalean editatzeko ikastaroak antolatu ditu Distira Argazki Elkarteak, hasi berrientzat alde batetik, eta gaian sakondu nahi dutenentzat bestetik.

Argazki edizioaren hastapenak: (40 ordu) Hasiera urtarrilak 30, asteazkena. Astelehen eta asteazkenetan. Bazkideek 50€ eta gainontzekoek 75€.

Argazki edizio aurreratua: (40 ordu) Hasiera Urtarrilak 31, osteguna. Astearte eta ostegunetan. Bazkideek 50€ eta gainontzekoek 75€.

Elkarteak Foronda kultur etxean daukan egoitzan izango dira ikastaroak. Ordutegia, 19:00-21:00.

Ikastaroan izena emateko, edo informazioa eskuratzeko: distira-zu@hotmail.com edo kulturetxea@zumaiakoudala.net . Eta bestela kultur etxeko telefonoan: 943-861056 (goizetan 9:00-14:30 bitartean).

Baleike | argazkigintza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urt
14
4:02

Aiaraldea: Multimedia rallyak

Bideo: 
http://www.vimeo.com/57359435

Gazteengan euskara eta ikusentzunezkoak sustatzeko multimedia rallyak antolatu ditu Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Aiaraldeko hezigune ezberdinetan hiru ordutako saioak egin dituzte.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiaraldea, aiaraldeakomunikazioleihoa, argazkigintza, hezkuntza, laudiobhi, vimeo, zaraobebhi, zinema | ( Komentarioak )


Urr
22
9:53

Zumaia: Carlos de Cosek irabazi du Olarro Eguneko argazki rallya

Ostiralean banatu ziren aurtengo Olarro Eguneko argazki rallyko sariak. Carlos de Cosek lortu du lehen saria, Leire Zearreta izan da bigarren eta Juan Ramon Llavori hirugarren. Zumaiar onenaren saria Javier Carballok eskuratu du. Haurren artean, Silvia Loscosena izan da bilduma onena. Guztira, 40 lagunek hartu zuten parte rallyan. Bestalde, Distira Argazki Elkarteak antolatutako erakusketa solidarioan 1.300 euro bildu dira Kongolagun elkartearen alde.

 

Baleike | argazkigintza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urr
15
16:08

Zumaia: Argazkilaritza ikastaroak antolatu ditu Distirak

Hiru ikastaro antolatu ditu Distira Argazki Elkarteak: argazkilaritza digitalaren hastapenak, argiztatzea argazkilaritzan, eta zuri-beltzeko argazkilaritza.

Ikastaroak

Argazkilaritza Digitalaren Hastapenak —Reflex kamera— (40 ordu): Hasiera, azaroak 5. Astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik-21:00etara. Bazkideentzat 50€. Gainontzekoentzat 75€.

Argiztatzea argazkilaritzan monografikoa (20 ordu). Hasiera, azaroak 6. Astearte eta ostegunetan 19:00etatik-21:00etara. Bazkideentzat 50€. Gainontzekoentzat 75€.

Zuri-beltzeko argazkilaritza monografikoa (20 ordu): Hasiera, abenduak 13. Astearte eta ostegunetan 19:00etatik-21:00etara. Bazkideentzat 50€. Gainontzekoentzat 75€.

Izen ematea

distira-zu@hotmail.com; edo kultur etxean, bulegoko orduetan (9:00-14:00) 943861056 / kulturetxea@zumaiakoudala.net.

Baleike | argazkigintza | ( Komentarioak )


Ira
27
10:08

Zumaia: Argazkiak hiru dimentsiotan

Gaur arratsaldean (18:00) argazki erakusketa berezia zabalduko da Alondegiako Oxford aretoan: Alex Martinen hiru dimentsioetako argazkiak. Argazkiak ikusteko erakusketan bertan egongo dira betaurrekoak. Aipatzekoa da argazkiak hiru dimentsiotan ateratzeko aparailuak eta sistema osoa egileak berak sortutakoa dela. Argazkietan denetarik ikus daiteke: paisaiak, erretratuak, intsektuak, animaliak…

 

Baleike | argazkigintza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ira
07
8:36

Zumaia: Kongolagunen aldeko erakusketa solidarioa antolatu du Distirak

Munduan zehar zumaiarrek bultzatzen dituzten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko helburuarekin sortu zuen Distirak iaz argazki erakusketa solidarioa. Elkarteko kideek emandako argazkien salmentan oinarritzen da ekimena. Iaz Nava Jeevanentzat izan zen bildutako dirua, eta aurten Kongolagun lagunduko dute. Erakusketa atzo zabaldu zen eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik, Oxford aretoan. Internet bidez ere enkarga daitezke argazkiak. Hemen daukazue bilduma osoa: egin argazkian eta behar diren erreferentziak agertuko dira (argazkiaren zenbakia, titulua, egilea eta tamaina):

Distira Argazki Elkarteko kideek emandako 31 argazkik osatzen dute erakusketa. Zumaiako paisaia ederrak dira asko. Argazki gehienak 60×40 zentimetroko neurria dute, baina bada bestelako proportzioa duenik: panoramikoak, karratua… Aurten, erosleak etxera eramango duen produktuaren kalitatea hobetzearren, egurrean inprimatu dituzte. Argazkiak 100 euroan jarri dituzte salgai, eta dena izango da Kongolagunentzat, Zumaiako Udalak babestu baititu produkzio kostuak.

Internet bidez enkargatzeko aukera

Argazkiren bat erosi nahi izanez gero, aretoan bertan egin behar da ordainketa, eta erakusketa amaitzean jaso ahal izango dira. Gainera, internet bidez ere egin daiteke eskaera, distira elkartera idatziz: distira-zu@hotmail.com

II. erakusketa solidarioa

Non: Alondegiako Oxford aretoan (Zumaia=.
Noiz: irailaren 6tik 23ra.
Zer: Kongolagunen aldeko argazki erakusketa.
Salmenta prezioa: ehun euro argazkiko.

Baleike | argazkigintza, lankidetza | ( Komentarioak )


Uzt
12
9:32

Zumaia: Imanol Manterola irabazle Zarautzen eta Urnietan

primavera_385 libre_386 kultur etxea zooming2_387 arquitectura_390 foto familiar_388 deporte_389

Azken aldian bi sari irabazi ditu Distira Argazki Elkarteko kide Imanol Manterolak: Urnietako argazki rallyan, argazki onenaren saria eta bilduma onenaren bigarren saria eskuratu zituen; eta Zarautzen, Euskal Eskola Publikoaren jaian antolatutako rallyan irabazle izan zen. Hemen ikus ditzakezue Urnietako argazkiak –Zarautzen ez bezala, Urnietako lehiaketan postprodukziorako aukera ematen zen–.

Baleike | argazkigintza, orokorra, osagarria | ( Komentarioak )


Uzt
12
9:11

Zumaia: ARGAZKIA: Kioskoa, bere bakardadean

Rafael Herrero Burguik irabazi du aurtengo Zumaiako zuri-beltzezko argazki lehiaketa, Kioskoa argazkiarekin. Abandonua izan da aurten lehiakideei jarritako gaia. Lehiaketan parte hartu duten argazki onenak ikusgai daude Alondegian, uztailaren 20ra arte –ordutegia: 18:00-20:00).

Imanol Manterola irabazle Zarautzen eta Urnietan

Lan sarituak:

Lehen saria
Egilea: Rafa Herrero Burgui
Izenburua: “Kiosko”

Bigarren saria
Egilea: Andrés Indurain Gutierrez
Izenburua: “Perdido”

Hirugarren saria
Egilea: Benito Cantero Capez
Izenburua: “Yesa”

Zumaiar onena
Egilea: Peio Romatet
Izenburua: “Rosa”

Baleike | argazkigintza | ( Komentarioak )


Mai
10
9:57

Zumaia: Maiatzaren 19an egingo da Aste Berdeko rallya

Maiatzaren 19an haur zein helduei zuzendutako Aste Berdeko argazki rallyak ospatuko dira, edozein zaletuk parte hartzeko aukera izanik. Helduen izen-ematea Forondan egingo da, egunean bertan, goizeko 8:00etatik 9:00etara. Haurrak, berriz, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuko dira, eta han eman beharko dute izena, aurreko egunetan edo egun berean (10:00etatik 11:00etara). Hemen dauzkazue bi rallyetako oinarriak:Helduen argazki rallya

1. Data: 2012ko maiatzaren 19an.

2. Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.

3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatuan.

4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.

5. Eremua: Mendi ibilbidea izango da, eta izen ematean adieraziko da mapa baten bitartez.

6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, maiatzaren 19an, 8:00etatik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordainduko ditu izena ematean.

7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu beharko dira 13:30etik 14:30era, Foronda eraikinean. Lehen 50 argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dira zenbaki korrelatiboak izan beharrik.

8. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango baina nahitatezkoak izango dira). Maiatzaren 23a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du asteberdea2012@gmail.com helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakiak zehaztuz, eta bakoitza zein gairi dagokion adieraziz.

9. Epaimahaia: Ingurumen Batzordeak izendatuko du. Argazkigintzan adituak izango dira, eta haien erabakia apelaezina izango da.

10. Sari-banaketa: Ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Zumaiako Alondegian, hautatutako lanen proiekzioaren ondoren.

11. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

• Bilduma onenari: 250 euro eta garaikurra.

• Bigarren saria: 150 euro.

• Hirugarren saria: 100 euro.

• Argazki onenari: 100 euro.

 

Haurren argazki rallya

1. Data: 2012ko maiatzaren 19an.

2. Parte-hartzaileak: 8-16 urteko zumaiarrak.

3. Gaiak:

- Zumaiako animaliak.

- Zumaiako landareak.

4. Eremua: Zumaiako herrigunea.

5. Sariak: Gai bakoitzeko bilduma onenari, argazki kamara digitala.

6. Izen ematea: Maiatzaren 19ra arte, 943143100 telefonora deituz eta maiatzaren 19an bertan, 10:00etatik 11:00etara, Algorri Interpretazio Zentroan.

7. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.

8. Argazki txartelaren deskarga: Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu nahi dituen 6 argazkiak aukeratuko ditu eta Algorri Interpretazio Zentroan deskargatuko ditu 12:30tatik 13:30tara.

9. Epaimahaia: Zumaiako Udalaren Ingurumen Departamentuak izendatuko du.

10. Sari-banaketa: Ekainaren 7an izango da, 19:00etan, Zumaiako Alondegian, hautatutako argazkien proiekzioaren ondoren. Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

 

Baleike | argazkigintza, aste berdea, kultura, nabarmenak | ( Komentarioak )


Api
25
9:20

Zumaia: Argazki erakusketa: Kostaldeari begirada kuttun bat

Patxi Badiolak euskal kostaldean egindako argazki ederrez osatutako erakusketa dago ikusgai Alondegian. Igandera arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Baleike | argazkigintza, kultura | ( Komentarioak )


Api
11
11:36

Zumaia: Argazki erakusketa: Kostaldeari begirada kuttun bat

Patxi Badiolak euskal kostaldean egindako argazki ederrez osatutako erakusketa zabalduko da bihar Alondegian. Hilaren 29ra arte egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Baleike | argazkigintza, kultura | ( Komentarioak )