Gaia: arkupeak

Ots
01
4:52

Aiaraldea: Urduñako arkupeetako margolanak ikusgai dira

Bideo: 
http://www.vimeo.com/58700979

Larunbatean inauguratu ziren Urduñako Foru plazaren inguruko arkupeetako sabaiak apaintzen dituzten margolanak; orotara tamaina handiko 13 muralek osatzen dute proiektua eta zabalerari dagokionez mota honetako lanen artean Euskal Herriko handiena dugu Urduñan egindakoa.

Margolan figuratibo zein abstraktoak ikus daitezke, pintore bakoitzak bere estilo, teknika eta inspirazioak erabili ditu, askatasun osoz jokatu dute, ormairudi eskaintza anitza osatuz.

Azken hibalateetan lan eskerga egin eta gero inaugurazioan artistek euren obrak erakutsi eta azaldu zituzten Foru plazan pilatutako jendetzare

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | arkupeak, foruplaza, margolanak, sabaiak, urduña, vimeo | ( Komentarioak )


Uzt
09
9:16

Aiaraldea: Hainbat artistek Foru Plazako arkupeetako sabaiak margotuko dituzte

Urduñako udalak ezagutzera eman duenez berriki hainbat artistek Foru Plazako arkupeetako sabaietan margoketa lanak egiteko egitasmoa abiatuko dute. Ekimen honek, plaza europako lekurik bitxienetarikoa bilakatuko du, izan ere, lanek izango duten azaleragatik obra artistiko handia osatuko dute; gogora ekarri behar da 4.900 metro karratu dituela Foru Plazak eta 1997 urtetik Alde Zaharra Ondare Kultural izendatutako Multzo Historiko-Monumental izendapena duela.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, arkupeak, artea, foru plaza, luis encinar, margotzea, porrillo, urduña | ( Komentarioak )