Aiaraldea: Aurrekontuetan onartutako hainbat obra hasiko dira berehala
Laudioko Udalak iragarri du hainbat obra egingo direla laster auzo guztietan. Udalaren asmoa da 2013an bukatzea obra guztiak, edo behintzat bideratuta egotea.
Koldo Zabala zinegotziak adierazi du hastear daudela Aretako Bitorika kalean irisgarritasun arazoak konponduko dituzten obrak. Horretarako 4 eta 6 zenbakien artean konponketak egingo dira, eta inguruak urbanizatu. Zehazki, bi metroko espaloia ezarriko da eta bus geltokia jarriko dute.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, areta, arraño, auzoak, ermu, landa eremua, landaluze, laudio, obrak | ( Komentarioak )







