Gaia: arrauna

Eka
17
11:10

Zumaia: Gizonezkoak hamaikagarren Bartzelonak eta emakumezkoak garaile Ondarroan

Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlariek lana izan dute asteburu honetan. Gizonezko ontziak San Miguel ligako estropada izan zuen Bartzelonan eta 11. izan zen; emakumezkoak, aldiz, garaile izan ziren Ondarroan. Jubenilek ere izan zuten estropada, Hernanin.

Estropada hauei buruzko informazio zabala duzue arraun elkartearen blogean.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Eka
14
10:24

Zumaia: Zumaia Salegi Jatetxea Ondarroan izango da igandean, lehiaketa ofizialetatik kanpoko estropadan

Zumaia Salegi Jatetxeak lanean segitzen du traineruetako denboraldi ofiziala prestatzen. Neguan oso lan ona egin eta gero, ate joka ditu Euskotren liga (sailkatuta dago, iazko garaile izateagatik) eta Gipuzkoako liga. Aurretik, ordea, prestakuntza doitzeko estropadak jokatzeko aukera izaten ari da, eta igandean Ondarroan izango da.

Hango Arraun Astearen baitan, estropada antolatu dute, eta 11:30ean jokatuko da emakumezkoena. Zarautz, Bizkaia, Hibaika eta Orio izango ditu aurkari Zumaia Salegi Jatetxeak.

Joan zen igandean, Lekeition, bandera irabazi zuen, prestakuntzako beste estropada batean.

Baleike | arrauna, osagarria | ( Komentarioak )


Eka
14
6:12

Zumaia: Zumaiak igandean ekingo dio San Miguel ligari

 

Zumaiari heldu zaio lehian sartzeko ordua. Igandean hasiko da San Miguel liga, Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Eguerdiko 12:00etan jokatuko da estropada, eta puntuagarria izango da.

Zumaia Salegi Jatetxea Ondarroan izango da igandean, lehiaketa ofizialetatik kanpoko estropadan

Txandak zozkatu dituzte asteon, eta honela geratu dira:

1. txanda: Castro, San Pedro Ecolmare, Orio Babyauto eta Kaiku Ambilamp

2. txanda: Portugalete Eulen, Hondarribia Orsa, Pedreña eta Astillero

3. txanda: Zumaia, San Juan Iberdrola, Tirán Pereira eta Urdaibai Umpro Avia

Arraun kontuei buruzko informazio zabalagoa duzue Zumaiako Arraun Elkartearen blogean.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Eka
10
10:53

Zumaia: Lekeitioko ikurrina ekarri du etxera emakumezkoen traineruak

Argazkia: Bermeoko Arraun Elkartea

Traineru denboraldia hasteko gutxi falta da. Gizonezkoen kasuan igandean emango zaio hasiera Bartzelonan TKE ligari. Emakumezkoek pixka bat gehiago itxaron beharko dute; uztailaren lehenengo asteburuan ekingo diote. Lehendabizi Gipuzkoako liga hasiko dute eta hurrengo asteburuan Euskotren liga.

Baina martxan jartzeko atzo Lekeition estropada izan zuten. Estropada hau ligaren nondik norakoak zeintzuk izango diren jakiteko oso baliagarria da. Test moduko bat, alegia. Itsaso traketsa izan zuten baina Zumaia-Salegi jatetxeko neskak erraz gailendu ziren. Bigarrenari, Oriori, 01:39ko aldea atera zioten. Hirugarren eta laugarren postuan, Bizkaia eta Hibaika sartu ziren. Beste behin ere erakutsi zuten baldintza txarretan ere ongi moldatzen direla.

Gizonezkoen kasuan, Urdaibaik irabazi zuen Orio eta Hondarribiaren aurretik. Zumaiarrak ez ziren bertan izan.

Harrobi onena

Larunbat arratsaldean, urtero ospatzen den Arraun festa egin zen Donostiako Kursaalean. Zumaiarrek bi sari jaso zituzten. Alde batetik emakumezkoek iazko Euskotren ligako txapeldunak izateagatik, eta beste aldetik gizonezkoek, harrobi onena edukitzeagatik. Iaz, batez beste 12 etxeko arraunlariekin lehiatu ziren.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Eka
03
14:28

Zumaia: Lehiatzeko prest dira Zumaiako Arraun Elkarteko bi traineruak


Igande goizean egin zuten 2013 denboraldiko traineruen aurkezpena Zumaiako Arraun Elkarteko kideek. Traineru nagusiek hartzen badute ere udaran zehar garrantzia, harrobiko taldeek ere orain arte egindako lana erakutsi zuten herritarren aurrean. 

Etxekoekin lan egiten duen elkartea dugu Zumaiakoa. Ikusi besterik ez dago maila gazteenetan burutzen duten lana. Negu gogorrean, kondizio onenak ez izanik ere, hor ibili dira estropadaz estropada beheko mailetako arraunlariei kirolaren esentzia erakusten eta etorkizunerako gogoa pizten. Hala, infantil-kadete mailako neskak eta infantil, kadete eta jubenil mailako mutilek beraien denboraldia amaitu dute. Lan polita eta emaitza onak lortu dituzte, eta orain atsedena hartzeko aukera izango dute.

Erreleboa talde nagusiek hartuko dute; emakumezkoek nahiz gizonezkoek. Iaz Euskotren ligako txapeldun izan ziren Zumaiako neskak. Hori dela eta, aurten ligan parte hartzeko txartela ziurtaturik dute. Uztailaren 13an izango dute lehenengo estropada Pedreñan. Asteburu bat lehenago aldiz, Gipuzkoako traineru ligari ekingo diote.

Kike Manterola dute berriro ere entrenatzaile eta bere hitzetan, “nahiz eta Galiziarrak eta Getaria-Tolosako taldeak aurten ez parte hartu, kontuz ibili beharra daukagu. Beste aurkariak ere gogorrak dira eta ezin gara konfiantzarekin atera”.

Gizonezkoen kasuan, iaz play-off-ak jokatu ostean, beste urtebetez TKE ligan parte hartzeko aukera ziurtatu zuten. Aurten, berrikuntza gisa, “platanitoa” deitzen duten trainerua ekarri dute hainbat herritar, elkarte, denda eta babesleri esker. Xanti Zabaletak, gizonezkoen entrenatzaileak, aipatu zuen itsasontzi berriarekin hobekuntza nabaritu dutela, “batez ere ziabogak ematerako garaian”. Aurtengo helburua azken postua atzean utzi eta play off-ak ekiditen saiatzea izango dute.

Hemendik bi astera hasiko dira. Lehenengo estropada eremua berezia izango da; Bartzelona.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mai
29
8:32

Zumaia: Zumaiako Arraun Elkarteak platanitoa eta arraunlari koadrila aurkeztuko ditu igandean

Igandean, ekainaren 2an, urteroko ekitaldia egingo du Zumaiako Arraun Elkarteak: traineruko arraunlarien aurkezpena. 11.30ak aldera izango da Arranplan. Emakumezkoak eta gizonezkoak izango dira bertan: Zumaia Salegi Jatetxea eta Zumaia, hurrenez hurren. Traineru berria ere hantxe izango da, berrikuntza bezala.

Egun berean ekainaren 2an, 08.30ean, arraunlari beteranoek aurreneko entrenamendua egingo dute. Osatu berria da taldea. Deialdia irekita dago oraindik, eta arraunlari ohi izan edo arraunean ibiltzeko gogoa berandu samar piztu zaiona izan, bertara azaltzeko aukeran dago.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mai
22
7:38

Zumaia: Zumaiak zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratu ditu Gipuzkoako trainerilla txapelketan

Gipuzkoako trainerilla txapelketak jokatu ziren pasa den larunbatean Mutrikun. Zumaiako ontziek ez zuten txapelketarik irabazi, baina domina banakin itzuli ziren herrira.

Emakumezkoetan, senior mailan, bigarren izan zen Zumaia, txapelketa irabazi zuen San Juanekiko 3 segundora. Jubeniletan, gizonezkoetan, hirugarren izan ziren zumaiarrak, estropada irabazi zuen San Pedrorekiko 38 segundora. Gizonezkoetan baita ere, senior mailan, baina Federazio Sarian, bigarren izan zen Zumaia.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mai
16
10:28

Zumaia: Arraun elkarteko beteranoen taldea eratu nahi da

Zumaiako Arraun Elkarteak beteranoen taldea sortu nahi du, eta bilera antolatu du larunbat honetarako, 17:00etan, arraun elkartean, klubean. Arraunlari ohiei eta arraunean inoiz egin gabekoei zuzenduta dago deialdia.

Baleike | arrauna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Mai
13
10:45

Zumaia: Zumaiako trainerilek emaitza onak lortu dituzte asteburuan

Gipuzkoako Trainerilla Ligan bi estropada jokatu dituzte asteburuan, eta zumaiarren emaitzak onak izan dira: garaipen bat (emakumezko seniorrak), bigarren postu bat (jubenil gizonezkoak) eta laugarren postuak (3; emakumezko seniorrak, jubenil gizonezkoak eta senior gizonezkoak) eskuratu dituzte.

Arraun elkartearen blogean duzue informazio gehiago.

Baleike | arrauna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Mai
06
7:59

Zumaia: Emakumezkoen trainerillak estropada irabazi du Getarian

Gipuzkoakoko trainerilla ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburu honetan: larunbatean Pasai Donibanen eta igandean Getarian. Aipagarria da Zumaiaren emakumezkoen ontziak Getariako uretan lortutako garaipen polita.

Pasai Donibanen jokatutako estropadan jubenilen ontzia laugarren izan zen. Seniorretan, aldiz, gizonezkoen bi ontziak hirugarren izan ziren euren estropadetan: Zumaia B Federazio Sarian eta Zumaia A Ligan.

Getarian hobeto aritu ziren jubenilak eta hirugarren egin zuten. Gizonezkoen seniorrek ez zuten estropada honetan parte hartu. Bai, ordea, emakumezkoek, eta garaipen ederra lortu zuten. Bigarren sailkatu zen San Juan A-ri zazpi segundoko aldea atera zion. Zumaiaren B ontzia azkena izan zen.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mar
18
14:38

Zumaia: Bigarren postua izan da bateletako posturik onena

Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan, igandekoa Zumaian bertan. Herriko taldeen artetik gaztetxoenek lortu dituzte emaitza onenak, mutilak zein neskak bigarren izan baitira.

Atzo Zumaian  mutilek ehunekoengatik ez zuten estropada irabazi. Neskak bosgarren izan ziren; kadete mutilak 10. eta 16.; eta jubenil mutilak seigarren.

Arraun elkarteko blogean dauzkazue emaitza zehatzak.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mar
12
10:22

Zumaia: Presidente berria dauka arraun elkarteak

Bukatu da hauteskunde prozesua Zumaiako Arraun Elkartean, eta zuzendaritza berria dauka klubak. Baita presidente berria ere: Luis Mari Osa Barrena. 1982tik presidente izan den Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ beste zeregin batzuetan ariko da aurrerantzean klubaren barruan. “Aurrentzean ere behar denerako laguntzeko prest nago ni. Printzipioz, estropadetan ordezkari lanak egingo ditut, baina zuzendaritza berriak behar nauenerako hemen izango naiz”. Elkarteak Goikoren lana goraipatu du, zabaldu duen oharrean: “Lan handia eta ederra egin du, eta beragatik ez balitz, nekez egongo litzateke orain arrauna Zumaian. Elkarteak, zuzendaritza berriaren izenean, esker handi bat adierazi nahi dio Goikori, egindako lan guztiagatik”.

Zuzendaritza berria kide hauek osatzen dute:

Luis Mari Osa (presidentea)

Anjel Etxaniz (presidenteordea)

Luix Unanue (diruzaina)

Aitor Manterola (idazkaria)

Jokin Urkidi (bokala)

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mar
09
8:46

Zumaia: Iritsi da traineru berria, ‘platanito’ gorria

Arraun elkarteak traineru berria ekarri du, estropadetan lehiakorrago izateko esperantzarekin. Amilibiaren azken belaunaldiko trainerua da, ‘platanito’ ezizenarekin ezaguna, daukan forma biribilagoagatik.

Igandean batelak Zumaian (11:00etan)

Trainerua ordaindu ahal izateko (36.000 euro) herritarrei zuzendutako kanpaina jarri zuen martxan arraun elkarteak. Edonork bere izena jar dezake traineruan 50 euroren truke. Kanpainarekin oso gustura daude klubean, eta laster amaitzear dagoela jakinarazi dute, baina oraindik badaukazue zuen izena jartzeko aukera (Euskadiko Kutxan).

Traineru berriaren abantailarik nabarmenena ziabogetan sumatzen da. Ordainetan, ezegonkorragoa da eta teknikoki ahalegin handiagoa eskatzen du. Estropada bakoitzeko 10-15 segungo irabaz daitezkeela kalkulatzen da, eta hori erabakigarria izan daiteke mailari eusteko.

Joan den urtean San Juanek utzita probatu ahal izan zuten traineru modelo berria mailari eusteko kanporaketan. Emaitzarekin pozik, Zumaiara bat ekartzea erabaki zuten. Dagoeneko klubean dago, zure izena noiz emango diozun zain.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Mar
04
16:09

Zumaia: Traineru jaitsierako eta bateletako emaitzak

Larunbatean Orion jokatutako traineru jaitsieran zortzigarren izan ziren Telmo Deuneko mutilak. Neskak onenak izan ziren berriro. Igandean, Getariako batel estropadetan, infantilek lortu zuten posturik onena, bigarren amaituta.

Arraun elkarteko blogean dauzkazue xehetasunak.

Baleike | arrauna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Mar
02
9:43

Zumaia: Traineru jaitsiera Orion eta batelak Getarian

Gaur, larunbata, traineru jaitsiera egingo da Orion (17:30ean). Guztira, 62 traineruk hartuko dute parte. Bestalde, bihar Gipuzkoako Batel Ligako estropada jokatuko da Getarian, 11:00etan hasita.

Arraun elkartearen blogean daukazue informazio zehatza

Baleike | arrauna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ots
26
14:46

Zumaia: Xanti Zabaleta: “Traineru berria martxo erdialderako izango dugu klubean”

Telmo Deuneko entrenatzaile Xanti Zabaleta elkarrizketatu du Hamaika Telebistak. Aurtengo helburuak “maila eustea eta gozatzea” dira, baina horretarako “gogor” egin beharko da lan bere iritziz. Traineru berria martxo erdialderako klubean izango dela aurreratu du eta eskerrak eman nahi izan dizkie zumaiarrei ematen ari diren diru laguntzagatik eta babesagatik.

Koadrilan sei baja izan dituzte eta jubeniletatik igotako hiru arraunlarirekin eta iaz taldetik kanpo gelditutako beste hirurekin ordezkatu dituzte. “Baja kualitatibo garrantzitsuak dira eta orain lana gogor egin beharko dugu”.

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Ots
18
10:42

Zumaia: Arrauna: Hondarribiko Jaitsiera eta Batel Ligako emaitzak

Larunbatean jokatu zen traineruen Hondarribiko Jaitsiera. Gizonezkoetan, Telmo Deun hamalaugarren izan zen. Zumaia Salegiko emakumeak berriz, azkarrenak izan ziren. Igandean berriz, Gipuzkoako Batel Ligako estropada jokatu zen Pasai Donibanen. Jubenil gizonezkoek lortu zuten emaitzarik onena, seigarren amaituta .

Arraunak asteburuan eman duenaren berri zehatza daukazue arraun elkartearen blogean.

 

Baleike | arrauna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Aza
19
10:29

Zumaia: Arrauna: emakumeak gaur hasiko dira entrenatzen

Zumaiako Arraun Elkarteko emakume seniorren taldeagaur hasiko da entrenatzen. 19:00etan dute hitzordua, Itsas Kiroldegian. Deialdia irekia da, edonor azal daiteke taldearekin bat egitera. Aukera ona da arraun munduan murgiltzeko, eta talde honen baitan gozatzeko.Informazio zehatzagoa, arraun elkartearen blogean.

Baleike | arrauna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Aza
09
13:48

Zumaia: Gari Fullaondo prestatzaile fisikoa fitxatu du arraun elkarteak

Aurretik Urdaibain eta Kaikun ibilia da Fullaondo lan horietan. Esperientzia handiko prestatatzailea da, besteak beste, Athleticen metodologiako zuzendaria izan zen Lezaman zenbait urtez. Arraunlariak astelehenean hasiko dira berriro entrenatzen, hirugarren urtez Santi Zabaletaren aginduetara. Bestalde, martxan da traineru berria erosteko kanpaina.

Informazio zehatzagoa: arraun elkartearen bloga

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )


Urr
15
16:02

Zumaia: Jarri zure izena traineru berrian

Zumaiako Arraun Elkarteak ekimen berezia jarri du abian. Traineru berria izango du datorren denboraldian, uda honetan hain ezagun egin den platanitoa. Horrekin lotuta dator albistea: nahi duenak aukera izango du bere izena, ezizena, kuadrilarena edo enpresarena traineruan jartzeko. Horretarako, bi modulo berezi ipiniko dituzte, ontzi berriaren albo bakoitzean bana. Kanpaina jarri du klubak martxan Jarri zure izena platanito gorrian, ni ere Telmo Deunekin izenburupean.

Informazio guztia, arraun elkartearen blogean

Baleike | arrauna | ( Komentarioak )