Gaia: artea

Api
29
13:20

Aiaraldea: "Tako proiektua modu erakargarria da jendea artearekin harremanean jartzeko"

TXEMI LLANO (Barakaldo, 1963) argazkilaria da eta Amurrion bizi da. 1987an hasi zuen bere ibilbidea eta hainbat argitarapen, erakusketa zein poiektutan parte hartu du. Orain dela gutxi Tako proiektua aurkeztu du.

Zer da Tako proiektua?

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | amurrio, argazkiak, argazkilaritza, artea, elkarrizketa, tako | ( Komentarioak )


Api
28
23:56

Aiaraldea: Foru plazako margolanak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu turismo bulegoak

Apirila eta maitzan zehar Urduñako Foru plazako arkupeetako sabaiak apaintzen dituzten margolanak ezagutzeko bisita gidatuak egiten ari da hiriko turismo bulegoa. Orotara zabalera handiko 14 hormairudiek Euskal herriko kale pintura multzorik handiena osatzen dute. Estilo eta teknika anitzetako lank aurki daitezke, margolariek askatasun artistikoa izan baitute obra osatzerakoan; besteak beste, Julian Momoitio, Julio Ortun, Justo San Felices edota Porrilló urduñarraren lanak daude ikusgai.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, artea, foru plaza, hormairudiak, margolana, urduña | ( Komentarioak )


Api
14
13:45

Aiaraldea: Artista gazteen bila ari da Udala, graffiti eta margolanak egiteko

Laudioko artista gazteen bila dabil Udaleko Gazteria Arloa, artelan publikoak ekoizteko plan baten baitan. Udaletik jakinarazi dute planaren helburua herriko hainbat lekutan mural eta graffitiak sortzea dela, herriko gazteen inplikazioarekin, “modu parte-hartzaile batean”.

Horretarako, muralak eta graffitiak egiten adituak diren herriko gazteen zerrenda bat osatu nahi du Gazteria Arloak, 12-35 urte bitarteko gazteei tailerrak eskaintzeko helburuarekin. Zerrendan agertu nahi duenak  Curriculuma aurkeztu behar du, egindako lanen argazkiekin batera.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, artea, gazteria, graffiti, laudio | ( Komentarioak )


Mar
12
9:34

Aiaraldea: "Koadroek haien artean hitz egiten dute"

JAIONE VELEZ (1990, Amurrio) artista da eta Martxoaren 8an, beste hiru artistekin batera "Emakumea" proiektua aurkeztu zuten Amurrioko La Casonan. Martxoaren 24an bukatuko da erakusketa.

Zertan datza prestatu duzuen ekimena?

Lau emakume gara eta arte ederrak ikasi ditugu. Ni adibidez lizentziatua naiz eta keramika masterra egiten nago. Horregatik nire lana keramikan eta eskultura oinarritzen da batez ere. Kasu honetan hezkuntza artistikoarekin harremana duen ariketa artistikoa prestatu dut bisitariarentzat.

Irudiak: 
Jaione Velez erakusketa ireki zen egunean./ J. V.
Proiektuan parte hartu duten artista ezberdinak./ J. V.
Erakusgai dagoen artelana./ J. V.

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | amurrio, artea, elkarrizketa, emakumea, la casona, martxoak 8 | ( Komentarioak )


Mar
11
3:56

Aiaraldea: Trisart erakustaldia

Bideo: 
http://www.vimeo.com/61513603

Orozkoko museoan Trisart erakustaldia egon da duela gutxi arte. Martxoaren 1ean, aerografia teknikaz egindako lanak zuzenean nola egiten diren ikusteko aukera egon zen.

Aiaraldea komunikazio leihoa | artea, kultura, orozko, orozkokomuseoa, trisart, vimeo | ( Komentarioak )


Mar
08
8:06

Aiaraldea: Jabi Isasik komiki umoretsu batean islatu du aurtengo Korrikak pentsarazi diona

JABI ISASI aiararrak komiki bat egin du Aiaraldea Komunikazio Leihoaren Korrikaren plazarako. Jabi Isasi musikaria, ipuin sortzailea eta margolaria da, besteak beste. Egun, Aiaraldeko hezigune ezberdinetan bertsolaritza irakasle dihardu lanean.

Irudiak: 
Jabi Isasik Korrikaren plazarako egindako komikia / J.I

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiara, artea, euskara, komikia, korrika, korrikaren plaza | ( Komentarioak )


Abe
20
10:17

Aiaraldea: "Euskaraz sortzen dutenen leihoa izango da emanaldia; eta egiten ez dutenei euskaraz sortzeko gonbita"

GORKA CHAMORRO (Ugao, 1983) "Euskararen leihoak" ikuskizuneko talde antolatzaileko kidea da. Artearen bitartez euskarara hurbildu dituzte eskualdeko 50 artista. Abenduaren 30ean izango da emanaldia, 19:00etan Amurrio antzokian.

"Euskararen leihoak" emanaldia prestatu duzue. Zerekin egingo du topo bertaratzen denak?

Irudiak: 
Gorka Chamorro / EHZ
Euskararen leihoak ikuskizunaren kartela / Aiaraldea
Gorka Chamorro / Hutsa

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiaraldea, aiaraldea komunikazio leihoa, amurrio antzokia, artea, elkarrizketa, etorkinak, euskara | ( Komentarioak )


Abe
19
10:44

Aiaraldea: Aiaraldeko artistak, "Euskararen leihoak" zabaltzeko prest

"Euskararen Leihoak" ikuskizuna antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Abenduaren 30ean izango da, Amurrio Antzokian 19:00etan. Udaberrian argitaratuko da ikuskizuna bilduko duen DVDa.

2010ean “Lili bana mikelentzat” ikuskizuna prestatu zuten. Bertan, eskualdeko artista ezberdinek haien lorea eskaini zioten Mikel Laboari. "Jende mordoa hurbildu zen ekitaldia ikustera Amurrioko antzokira. Ikuskizunaren harrera eta emaitza ezin hobea izan zen", gogoratu dute antolatzaileek. Horren adibide da gerora kaleratu zen “Lili bana mikelentzat” DVDa.

Irudiak: 
Ekitaldiaren helburua euskarari kulturaren eta artearen leihoa irekitzea da
"Lili bana mikelentzat" ikuskizunaren DVDak / Aiaraldea
Euskararen leihoak ekitaldia iragartzen duen kartela / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, aiaraldea komunikazio leihoa, amurrio antzokia, artea, dantza, euskara, euskararen leihoak, kultura, margoa, zinema | ( Komentarioak )


Abe
13
10:18

Aiaraldea: "Jendeak galdetzen dit ea zenbat ordu ematen ditudan makila bakoitza egiten"

JOSE LUIS TIRADOk (Urduña, 1949) egurra lantzea gustoko du. Abenduaren 14etik abenduaren 22ra arte berak egindako lanak erakutsiko ditu Laudioko Kultura Etxean. 

Noiz hasi zinen egurra lantzen?

Soldaduzka egitetik itzuli nintzenean hasi nintzen. Lehen ere zeozer egiten nuen baina ez neukan denborarik. Betidanik gustoko izan dut egurra lantzea. Txikitan, mendian hazi nintzenez, denbora tartetxo bat nuenean labanarekin hartzen nuen makila eta horrekin entretenitzen nintzen.

Irudiak: 
Jose Luis Tiradoren lanak Kultura Etxean egongo dira ikusgai./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | artea, egurra, elkarrizketa, erakusketa, lana, laudio, zura | ( Komentarioak )


Aza
22
8:30

Zumaia: Erakusketa Alondegian: eskulanak eta poesia elkarrizketan

Agurtzane Sololuze artistaren erakusketa zabalduko da gaur Alondegiako Oxford aretoan. Artistak berak azaldu duenez, “eskulanak poesiarekin harremanetan jarri eta haien arteko elkarrizketa sortzea” da erakusketaren muina.

Agurtzane Sololuze:

“Insomnioak jotako uda gau batean, ideia bat etorri zitzidan burura: nire eskulanak poesiarekin harremanetan jarri eta haien arteko elkarrizketa sortzea. Ideia gauzatzeko orduan, ezinbestekoa iruditu zitzaidan poesia eskuz idatzia izatea. Beraz, egileengana beraiengana jo eta nik aurrez aukeratutako poemak eskuz idazteko eskatu nien. Horrela hasi zen margo-poemen dantzaldia. Batzuetan bizkor, bestetan motel, oraindik ibili nabil sormenaren vals-ean”.

Erakusketa

Non: Alondegia
Datak: Azaroaren 22tik  abenduaren 3ra.
Idazleen zerrenda: Harkaitz Cano, Luigi Anselmi, Miren Agur Meabe, Iñaki Irazu, Arantxa Urretabizkaia, Kirmen Uribe, Tere Irastortza eta Castillo Suarez.

 

 

 

 

 

 

Baleike | artea, nabarmenak | ( Komentarioak )


Aza
15
12:38

Zumaia: Bertil Lagerström artista suediarra hil da

1982an iritsi zen Zumaiara lehen aldiz, eta ordudanik harreman estua izan du gure herriarekin. Artista hutsa -margolari, marrazkilari, bideogile…–, 80ko hamarkadako Zumaia jaso zuen bere argazkietan, zuri-beltzezko begirada bereziarekin –Baleikeren 2009ko 2011ko egutegietan jaso genituen haietako batzuk–. Atzo jaso zuten albistea lagunek: Bertil Lagerström hil da, bihotzeko gaixotasun bat medio. 52 urte zituen. Zumaian utzi duen arrastoa ez da berehala ahaztuko. 1994an Baleike aldizkari jaio berrian egin genion elkarrizketa ekarri dugu gogora. Nor eta nolakoa zen gogoratzeko aproposa.

bertil.pdf <>

Baleike | artea | ( Komentarioak )


Aza
08
10:19

Zumaia: ‘Zeinuak-signos’ erakusketa zabaldu du Iñaki Olazabalek Koldo Mitxelenan

Iñaki Olazabalen eskultura instalazioa ikus daiteke Koldo Mitxelenako Ganbaran.

Abenduaren 29ra arte egongo da zabalik Koldo Mitxelen Kulturuneko Ganbaran.2012an zehar egindako hiru eskultura sortak osatzen dute Iñaki Olazabalek aurkeztu duen instalazioa. Eskulturak egiteko prozesua bera begien bistan dago, soldadura joskeren bidez, piezen mihiztaketaren bidez, edota azidoek eta oxidazioek zinkaren azal zimurrean izan duten eraginaren bidez. Indarra jartzen du figuren eta poliedroen tipologia formal batean. Oso errekonoziblea bilakatzen dute horiek haren eskultura unibertsoa eta hizkuntza jokoak.

Instalazio hauetan artistak esanahien eta analogien espazio baten barrena ibiltzera gonbidatzen gaitu. Gure garaiko zeinu bat da kirol profesionalak duen ikuskizun dimentsioa, eta horren irudi globala olinpiar jokoetan islatzen da. Bertan kirol heroiaren eta haren irudi nazionalaren sublimazioak bere paroxismoa eskuratzen du. Objektu metafora modura, instalazio eskultoriko honek lehiakortasuna eta bestelako balio instrumentalak goratzen dituzten munduarekiko eta imaginarioekiko jarrera kritikoa ebazten du.

Olazabalek zeinu-ikurrak erabiltzen ditu. Ez dauka garrantzirik zeinu horiek jada existitzen den zerbaiten antza duten ala ez; izan ere, objektuen metaforak dira, zeinu balioa hartzen dutenak artistaren irudimenari eta errealitatearekin duen elkarrizketari jarraikiz.

Aldi berean, beste erakusketa bat dauka zabalik Olazabalek Donostiako Kur galerian, 2013ko urtarrila arte.

 

 

 

 

Biografia

 

Artista honen ibilbidea belaunaldi bereko beste batzuena bezalakoa da, hain zuzen 1980ko hamarkadan euskal eskultura berria izenarekin ezagutu ziren horiena bezalakoa. Hasieran, Xabier Lakak zuzentzen zuen Sorabillako Lantegiko kolektiboko kidea izan zen, Artelekun ere Juan Muñoz, Angel Bados, Manolo Bello, Don Herbert eta aurrerago prestakuntza egonaldi bat egin zuen Beuysek eta beste batzuek Düsserdorfen sortu zuten eskolan. Han, jarrera autokritikoagoa eta ez hain utopikoa eskuratu zuen. Olazabalek, besteak beste, Zumaia, Zegama, Ordizia, Ikaztegieta, Andoain, Zubieta eta Orion egin ditu interbentzio eskultorikoak.

 

 

 

 

Erakusketa: Iñaki Olazabal. ‘Zeinuak – Signos’.

Lekua: Ganbara, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia.

Inaugurazioa: azaroak 7 asteazkena, 19:30etan.

Datak: 2012/11/07-2012/12/29

Ordutegia: asteartetik larunbatera, 16:00-20:00

Obrak: eskulturak.

 

Baleike | artea | ( Komentarioak )


Urr
29
19:03

Deustualdea (Bilbo): Zaloa Ipiña: “Argazkietatik abiatzen naiz, serigrafiak, eskulturak eta animazioko laburrak egiteko”

Argiarekin “jolasten” du Zaloa Ipiñak. Bere abiadura, mugimendua, kolorea eta espazioetara moldatzeko daukan ahalmena du ikerbide.

Gabriel Arestiri irakurritako “Argia ezta ikusten” esaldian oinarritu da bere lanean sakontzeko. Eta argia erakutsi digu hainbat euskarri eta disziplina erabiliz. Argazkietatik abiatzen da beti serigrafiak, eskulturak edota animazio film laburrak egiteko.

Artista gaztea zara eta dagoeneko gustuko duzuna egiteko bi beka eta hainbat sari eskuratzeaz gain, zure lana hainbat tokitan erakusteko aukera ere izan duzu. Pozik egoteko moduan, ezta?

Mementoz ezin nahiz kexatu! Esan duzun bezala, beka bat jaso nuen Galizian CIEC Fundazioan grabatu garaikideko master bat egiteko, eta aurten Bilbao Arteko beka daukat; artista egoilea naiz bertan. Abenduaren 5ean Bilbao Arteko ate irekiak inauguratzen da eta bertan artista bekatu guztien obrak ikusi ahal izango dira. Aurten gainera, hiru bakarkako erakusketa izan ditut: Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan, Bilboko Michel Mejuto Galerian eta orain ikus daitekeena Zarautzeko Torre Luzean. Eta taldekako erakusketa dezente izan ditut. Beraz, oraingoz ondo sentitzen naiz nire lanarekin, baina sari asko geratzen dira hor zehar gero eta hobeto sentitzeko.

Zure azken lan guztiek argia dute ardatz nagusi. Zergatik erakartzen zaitu gai horrek horrenbeste?

Alde batetik, argia, eta ez soilik artifiziala, eguzkiko argia ere beharrezkoa dugu bizi ahal izateko. Bestalde, artearen munduan, pinturan, arkitekturan… argia oinarrizko elementu bat da eta izan da urteetan zehar. Margolari inpresionistek, adibidez, argiaren momentua irudikatzen zuten; eta, tenebristen obrek itzal-argien kontraste bortitzak zituzten ezaugarri adierazgarritzat.

Zer bilatzen duzu zure lanekin?

Argiarekin jolasten hasi nintzenean, bere formak eta koloreak liluratu egin ninduten. Gogoratu nuen Gabriel Arestiren poesia batek “Argia ezta ikusten” esaten zuela. Eta hori izan zen nire lehen nahia eta ai-tzakia argiarekin lan egiteko; bere poesia kolokan jartzea. Hortik aurrera, hainbat serie egin ditut argiaren gaiari bueltak eta bueltak emanez, eta serie bakoitzan argiaren ezaugarri ezberdinak landu ditut: abiadura, mugimendua, koloreak sortzeko duen gaitasuna…  eta, esku artean dudan azkeneko seriean, espazio hutsak zein beteak okupatzeko argiak daukan gaitasuna lantzen ari naiz.

Zure helburuak betetzea lortu duzu?

Egin ditudan obrekin bai. Baina helburuak ez dira inoiz bukatzen.

Zeintzuk dira zure lanaren elementurik garrantzitsuenak?

Nire obra guztia abstraktua da, arte optikoaren edo arte zinetikoaren influentzia ikus daiteke. Orokorrean, argi ezberdinen koloreak, abstrakzioa, mugimendua… ikus daiteke, baina serien arabera elementu garrantzitsuenak hauek edo horiek izan daitezke. Azkeneko lanetan, bolumena, hiru dimentsioak, eta trasparentziak dira elementu garrantzitsuenak.

Ez zara argazkigintzara mugatu. Bideoa, grabatuak, eskulturak… zer eskaini dizute disziplina horiek?

Nire pieza guztiak teknika batekin hasten dira: argazkiarekin. Argazkietatik abiatzen naiz, serigrafiak, eskulturak edota animazioko laburrak egiteko. Teknika anitzeko artista bat naiz, unibertsitatean disziplina guzti hauekin lan egin nuen eta bertan ikasi nuen disziplina bakoitzak gauza ezberdinak eskaintzen dizkidala. Beraz, serie edo obra berri batekin hasten naizenean, disziplina bata edo bestea aukeratzen dut, eta obra asko teknika anitzekin eginda daude.

Zelako harrera izan dute zure lanek?

Orokorrean ona.

Esan dizuten gauzarik politena?

Nire obra garai honetako obra bat dela.

Eta jaso duzun kritikarik zorrotzena?

Ez dut kritika txarrik oroitzen. Seguruenik jaso ditudan kritika txarrak konstruktiboak izan dira, eta onak bilakatu ditut.

Zarautzen erakusketa bat duzu orain. Zer ikus dezake bertara hurbiltzen denak?

16 edo 17 obra ikus daitezke. Bilbao Arteko bekan egindako obrak dira ia guztiak. Lau argazki ikus daitezke, eta metakrilato eta azetatoetan egindako serigrafia eskultorikoak. Bi serie dira: argazkiena ‘Eguzki-printzak’ deitzen da, eta bestea ‘El haz de luz se expande’.

Esku artean proiektu berririk baduzu?

Esku artean ez, baina buruan bi edo hiru proiektu dauzkat.

Eta ametsik?

Amets asko ditut! Noizbait arte garaikideko feria baten, museoetan eta AEBetan nire obrak ikustea! Baina amets hauek betetzeko urte asko pasatu beharko dira eta artearen munduan jarraituko beharko dut… hori da zailena gaur egun.

Etxetik ere badatorkizu arterako interesa?

Etxean artearekiko maitasun eta sentiberatasun handia dago. Gurasoek txikitatik eraman naute galeria eta museoetara.

ARTEA ETA EMAKUMEA

Duela gutxi Alhondegian Frida Kahlo ezizena darabilen Guerrilla Girls taldeko ekintzaile batek emakumezko artistei ez dietela uzten maila batetik gora igotzen salatu zuen. Zaila da oraindik emakumeentzat artearen historian toki bat egitea?

Artearen munduan, edozein lan-munduan bezala, ez dago berdintasunik emakume eta gizonen artean. Emakume gehiagok ikasten dugu Arte Ederrak gizonezkoek baino, eta gaur egun emakume artista gehiago irtetzen gara gizonak baino, baina gizarte honetan gizonezkoen lanari, oraindik, garrantzia gehiago ematen zaio. Egia esanda, ez dut ulertzen nola artearen munduan berrikuntzen mundu bat den arren, ezberdintasun klasista hauek dauden.

Zeintzuk dira zure bidean topatu dituzun oztopoak?

Oztopo gero eta gehiago daude, baina bakarra aipatuko dut. Krisia aitzakia dela eta, Estatu Espainarrak ehuneko 70ean ebaki du kulturaren aurrekontua. Honekin dena esanda dago.

Eta laguntzarik handienak?

Nire familia eta nire mutila, dudarik gabe.

Testua: Nerea Olaziregi

Argazkiak: Humberto Bilbao


PREST! aldizkaria | artea, uncategorized, zaloa ipiña | ( Komentarioak )


Urr
19
18:58

Zumaia: Iñaki Olazabalen eskulturak ikus daitezke Donostiako Kur galerian

Iñaki Olazabal eskultorearen lanak ikus daitezke gaurtik aurrera Donostiako Kur galerian. Espazio ariketa izenburupean, Olazabalen hainbat lan daude erakusgai, 2013ko urtarrila arte. Gainera, datorren hilean, beste erakusketa bat zabalduko du Koldo Mitxelena kulturuneko ganbaran, azaroaren 7tik abenduaren 29ra. Hiru eskultura multzoz osatutako proiektua aurkeztuko du, Zeinuak izenarekin. Zinka izanik osagai nagusia, oihal eta pinturaz nahastuta, eta hor azaltzen dira hainbat zeinu, proiektu osoari interpretazio libreko izaera alegorikoa ematen diotenak.

 

Baleike | artea | ( Komentarioak )


Urr
03
11:37

Aiaraldea: "Gernika" artelana

Lekua: 
Gaztelekua
Noiz: 
La, 2012-10-20 17:30

"Gernika" artelanaren erreprodukzioa egingo da Gaztelekuan.

Aiaraldea komunikazio leihoa | artea, laudio | ( Komentarioak )


Abu
28
13:28

Zumaia: Imanol Ossaren ‘Argiak’ erakusketa igandera arte egongo da zabalik

Imanol Ossa zumaiarraren ‘Argiak’ izeneko erakusketa igandera arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan.

Modu honetan definitzen du Ossak erakusketa hau:

“Zumaiako erakusketan aurkeztu nahi dudan lana nire azken lanen selekzio bat da, gehien bat lanparak, baina baita erakusketarako propio sortutako pieza bereziak ere, Zumaia edota Euskal Herriari begirada bat eginik, orain sortzen ari garen zaborrekin.

Pieza guztiak –nire lanaren hariari jarraituz– birziklatzea du eremu, gizarte honek sortu, erabili eta bota egiten ditugun materialetan oinarritua, eta bigarren aukera edo bizitza emanez materialei.

Lanparak edo objektu luminosoak dira gehien bat erakutsiko ditudan lanak. Baita eskultura edo jolas modura erabiltzen ditudan estruktura eta pertsonaiak ere, egur zahar eta metal oxidatuekin eginak, tartean Zumaiako hondartzetan topatutako materialez.

Esango nuke nire lana “arts and crafts” mugimenduaren baitan kokatzen dela, eta eskulangintza edo artisautzari egindako omenaldia dela. Baina orain, ”materia prima” aldatu egin da, gizartea bezalaxe, konplikatu egin da eta enpresek sortu dituzten pieza industrialak, pianoak, bizikleten “guardabarroak”, kutxarak, tenedoreak, platerak, kikarak, eta abar dira lehengai edo materia prima bezala erabiltzen ditudanak, eta noski, beraiek ekartzen digun karga emozionala ere landuz.

Argia jartzen diet topatzen ditudan objektuei, inkontzienteki, gure aztarna eta lagatzen ari garen zabor eta gizartearen erretratuari argia jartzea balitz bezala.

Love eta bakea piezak dira borroka armatuaren desagertzearen ondoren aurkituko dugun hondakin berrien alegoria bat, armak hitzak osatzen dituzte, hitz egingo balute bezala.

Baita ere Montenegron egindako piezak azalduko ditut, guda ostean bonbekin eginak”.

Baleike | artea, nabarmenak | ( Komentarioak )


Uzt
24
10:33

Zumaia: Gernikako bonbardaketako biktima zibilak ditu gogoan Keixetaren erakusketa berriak

Zerrenda amaitu gabea izenburua du Keixetak bihartik aurrera Alondegiako Oxford aretoan erakutsiko duen lanen bildumak. Inaugurazioa 19:00etan egingo da eta erakusketa uztailaren 25etik abuztuaren 12ra arte egongo da zabalik.Izenburu horrekin, erakusketa honetan Gernikako bonbardaketaren biktima zibilak omendu nahi dira; izan ere, 75 urte iragan ondoren aitortu gabe eta izen propiorik gabe jarraitzen dute, orduko dokumentu gehienak (ospitaleetako erregistroak, heriotza-parteak eta abar) suntsitu egin zituztelako bonbardaketa haren erantzuleek.

Harrigarria da oraindik ere ez egotea tragedia ikaragarri hartan hildakoen zerrenda ofizial osorik, edo ez jakitea non lurperatu zituzten, senideek behar bezala ohoratzeko.

Erakusketan formatu handiko 10 koadro daude (2 x 2 m), aretoaren zatirik handiena hartzen dutenak; halaber, beste 16 koadro txiki ere badaude, estekikoki guztiak handien antzekoak, baina horietako bakoitza bakarka interpretatu beharra dago.

Koadroek ez daukate titulurik, baina ondo igartzen da zein den edukia (hobi komunak, bonbardaketa, tragedian hildakoen eta tragediaren erantzuleen izenak, hiribildua erretzea eta suntsitzea, herritarrek al degin beharra). Picassoren Gernikako osagai batzuk nabarmen ageri dira lan batzuetan.

Ohiko teknika erabiltzeaz gain, oraingoan Keixetak baliabide berriak erabili ditu lanei testura emateko; horrela, pintura dentsitate handiagokoa da eta pintura-gama oso mugatua, grisarena baino ez baitu erabili; hain zuzen ere, une hartan bizi izan zen kaosa eta hondamena irudikatu ditu.

Koadroetan osagai fisikoak txertatu ditu (adibidez, panpinak), tragedia aurreko unea akordarazteko, haurrak jolasean plazan.

Halaber, beste pertsonaia bitxi batzuk ere ageri dira, bonbardaketaren erantzuleekiko gorrotoa eta haserrea islatzen dutenak.

Horien ondoan, bonbardaketan hildako batzuen izenak idatzita eta ezabatuta daude, gure hirietan grafitigile gazteek gaur egun erabiltzen dituzten hiriko idazkera-eta komunikazio-kodeak erabilita.

 

Baleike | artea | ( Komentarioak )


Uzt
10
14:24

Aiaraldea: "Konplexuak gainditzen goaz eta pixkanaka-pixkanaka harrotasunez gonbidatzen ditugu lagunak museora joaten"

GURENE GRANDE MARTÍNEZ (Portugalete, 1980) margo klaseak ematen ditu Orozkon. Egun hauetan museoan erakusketa bat ikusgai dago eta bere ikasleen 33 artelan jasotzen ditu.

Nola sortu zen erakusketa hau egiteko ideia? Ikastaroaren beste parte bat da?

Hau da ikastaroa egiten dugun hirugarren urtea eta urtean zehar egindako lanak hirugarren aldiz erakutsi ditugu. Lehenengo urtean arrakasta handia izan genuen eta errepikatzen goaz urtero jendea gure aurrerapenak ikusi ahal izateko.

Irudiak: 
Gurene Grandek hiru urte eman ditu irakasle moduan Orozkon./ Pinterest

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | artea, elkarrizketa, kultura, museoa, orozko | ( Komentarioak )


Uzt
09
9:16

Aiaraldea: Hainbat artistek Foru Plazako arkupeetako sabaiak margotuko dituzte

Urduñako udalak ezagutzera eman duenez berriki hainbat artistek Foru Plazako arkupeetako sabaietan margoketa lanak egiteko egitasmoa abiatuko dute. Ekimen honek, plaza europako lekurik bitxienetarikoa bilakatuko du, izan ere, lanek izango duten azaleragatik obra artistiko handia osatuko dute; gogora ekarri behar da 4.900 metro karratu dituela Foru Plazak eta 1997 urtetik Alde Zaharra Ondare Kultural izendatutako Multzo Historiko-Monumental izendapena duela.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, arkupeak, artea, foru plaza, luis encinar, margotzea, porrillo, urduña | ( Komentarioak )


Eka
27
10:00

Zumaia: ‘Gordetako artea’ erakusketa zabalduko da gaur

Herriko nagusien etxeetan gordeta zeuden artelanak herritarrek ikusteko moduan izango dira gaur arratsaldetik aurrera (19:00etan), Alondegian. Guztira, 20 lagunen artelanak izango dira ikusgai, ekainaren 27tik uztailaren 4a bitartean.Erakusketan era desberdinetako lanak ikusteko aukera izango da: jostun lanak, egurra landuta, brontzea, argazki zaharrekin egindako muntaia, pintura… Zumaiako Udalaren Gizarte zerbitzuek antolatu dute, Nagusien Mahaiaren laguntzarekin.

Baleike | artea, nabarmenak | ( Komentarioak )