Gaia: astialdi_taldea

Ira
15
8:52

Deustualdea (Bilbo): TXANTXIKU UDALEKUETAN 2010 : BUF KRISTONA!

Aurten Azedoko kanpina (Nafarroa) inoiz baino animatuago eta esukaldunago egon da...eta zergatik???? Txantxikukideak bertan egon garelako!

buda
Eguraldia primerakoa izan zen bertan bildu ginen 30 ume eta 10 begiraleentzat, eta ekintzak ere izugarriak izan ziren: mendi irteerak, beldur gaua, ur jolasak, malabareak, eta leku berriak ezagutzeko aukera egon zen. Pistina naturalak ere bisitatu genituen!

trialaritrialara

Hippy, pirata, euskal eta herrialde egunari esker kultura ezberdinekin harremanetan jarri ginen. Horrekin lotuta hainbat tailer egin genituen: kamiseta-tintaketa, buztin tailerra, body painting... Umeak ere begirale izan ziren alderantzizko egunean.

Denerako denbora egon zen baina onena "konkis"a izan zen,
BUF KRISTONA!

Argazki gehiago HEMEN

PREST! aldizkaria | astialdi_taldea, berbaizu, camping_acedo, deustu, nafarroa, txantxiku, udalekuak | ( Komentarioak )


Eka
15
16:36

Deustualdea (Bilbo): Txantxiku surfean

Karraspio hondartzan egin genuen surf ikastaroa Dzingua elkartearekin maiatzaren 23.



Eguna nahiko ondo atera zen: eguraldi ona eta ume asko. Bi taldetan banatu ginen eta batzuk surf egin bitartean besteak bolley-ballean egon ziren eta ondoren aldaketa.



Ikastaroan hainbat monitore zeuden gurekin eta zenbait joku egin ziren uretan.





Ondo egon zen olaturik askorik egon ez arren eta horrez gain, danak moreno moreno!!

PREST! aldizkaria | aisialdi, astialdi_taldea, berbaizu, deustu, dzanga, kirola, lekeitio, surf, txantxiku | ( Komentarioak )