Gaia: azoka

Aza
14
9:37

Orio - Aia: Bigarren eskuko gauzen azoka izango da azaroaren 19an

Ikastola aurreko plazan jarriko dituzte erakusmahaiak

Larunbatean, azaroaren 19an, bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute Orioko Herri Ikastola aurreko plazan –euria ari badu frontoian 11:00etatik aurrera–. Goizean zehar, 10:00etatik 14:00etara bitartean, mota guztietako produktuak jarriko dituzte, eta azokan edonork izango du etxean edo ganbaran pilatutako gauzak saltzeko aukera.

Urrian ere jarri zuten era honetako azoka eta harrera ona izan zuenez errepikatzea pentsatu dute. Hainbat postu dagoeneko finkatuta dauden arren, herritarrek ere jarri ahal izango dituzte postuak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da, Udaletxean, eta Udalak mahaiak jarriko dizkie. Salmenta-gunea jartzeko azaroaren 17a baino lehen deitu beharko da udaletxera eta eskaria egin. Han emango dizkiote egunean bertan bete beharreko baldintzen eta ordutegien argibideak.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | azoka


Api
28
11:33

Orio - Aia: Landare berezien 9. azoka asteburuan

5 mintegi berri izango dira aurtengo edizioan

Asteburu honetan. apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean izango da loreak atsegin dituztenentzat Iturrarango Landare Berezien Azoka. Bederatzigarren edizioa izango du aurtengoa eta 45 mintegi hartuko ditu.

5 berriak izango dira: landare usaintsuak eta sukaldean erabiltzen diren landareetan aditua den Aromaticultureetxea, mimosa zuhaixketan jantzitako Pépinière Gerard Cavatore eta Hedychium, Colocasia, Arisaema eta Equiseto landareak dakartzan Tropique Production Frantziatik; modu ekologikoan ekoiztutako baratzeko landare eta landare tradizionalen haziak erakustera eta saltzera datorren Bartzelonako Les Refardes; eta landare usaintsuak eta sukaldean jakiak prestatzeko erabiltzen diren landareak dakartza, baita ere, MalagakoPlantaromedek.

Gainerakoan, urtero bezala, bertako,inguruko eta mugaz kanpoko –klima eta ezaugarri ezberdinetako– landaredia ikusteko aukera eskainiko du Iturrarango Lorategi Botanikoak. Landareez gain, jan-edana ere izango da bisitariek eguna bertan pasatzeko aukera izan dezaten.

Landare Berezien Azoken eredu bilakatu da Iturrarangoa; alde batetik, mintegizale espezializatuak biltzen dituelako; eta beste aldetik, Euskal Herrian ez delako horrelako beste azokarik egiten. Gero eta bisitari gehiago izaten ditu gainera azokak (10.000 bisitariren bueltan dabil), eguraldiak asko baldintzatzen badu ere. Mintegiei dagokienez, pixkanaka egonkortuz doa parte hartzaileen kopurua: 48na izan ziren 2008 eta 2009an; 47, berriz, 2010ean.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | azoka


Abe
15
8:36

Orio - Aia: Saria eskuetan itzuli dira aiarrak Santa Luziatik

Sari bana jaso dute Errekondo, Ibarrolabekoa eta Aiene baserriko ordezkariek

Urretxu eta Zumarragako 2010eko Santa Luziako Ferian hainbat lehiaketa izan dira astean zehar eta sari bat baino gehiago Aiara etorri da. Euskal arrazak berreskuratzeko eta animaliak modu egokian zaintzeko duten trebezia erakutsi dute aiarrek. 200na euro eta plaka banarekin saritu dituzte kapoi sariketan Errekondo baserriko Mari Karmen Egurza Agirre eta Ibarrolabekoa baserriko Nekane Gonzalez Zaragueta, eta Euskal Oiloa arrazako oilasko sariketan, berriz, Aiene baserriko Jose Inazio Egurzak jaso ditu 175 euroko saria eta plaka.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | azoka


Abu
18
11:14

Orio - Aia: Udako Azoka izango dugu asteburuan

Hondartza inguruan izango da eta ekitaldiz josita dator

Gazteok Management S.L. enpresa bizkaitarrak –Babelmusik diskoetxetik eratorria, eta besteak beste Gozategi taldearen managerra dena– antolatu du Orioko Udako Azoka, abuztuaren 20, 21 eta 22rako.

Hondartza inguruan egingo da azoka, eta 100 inguru postuz osatuta egongo da, bertan otarrak egiteko tailerrak eta saregileak ere izango direlarik. Postu gehienak artisauek beteko dituzte, eta honako gauzak izango dira bertan: Aloe Vera, artisautza beirarekin, zurezko kaxak, galdaragileak, karameluak, zeramika, artisau-kontserbak, larrua, esentzien destilazioa, hestebeteak, garai bateko farmazia, egurrezko loreak, garrapiñatuak, infusioak dituen denda, sendabelarrak, ogi-labea, xaboi eta belakiak, Kebaba –ekialde hurbileko janaria–, eztia, urregilea, patata erreak, planeta miragarriak, landare sendagarri freskoak, olagarro postua, gazta, altzairua bozeltzea, gozogintza tradizionala, marinel-jatetxea, bainu-gatzak eta esentziak, alpargatak, zakutxoak, sagardotegia, beira puztea, taberna, tarota, zurezko tornua, opil zeltak eta kandelak.

Azokari bizitasuna emate aldera, larunbat eta iganderako hainbat ekitaldi izango dira hondartza inguruan. Aipatu beharra dago Orioko Udalak ez duela dirurik xahutu ekimen honetan, Gazteok Management S.L.ren ekimen pribatu bat da, eta Udalak baimena ematea, informazioa herritarrengana helaraztea eta kartelak ipintzea baino ez du egin.

Hauek izango dira bi egunetan egongo diren ikuskizunak:

Abuztuak 21, larunbata

 11:30 Inaugurazio ekitaldia: zangaluzeak eta musikariak kalejiran, eta pregoia.

12:30 Musika tradizionala.

13:30 Kale animazioa “los bañistas”

17:00 Ipuin kontalaria (Kontukantoi): “bazen noizbait, nonbait, norbait…zerbait egiten”.

18:00 Musika tradizionala.

19:00 Ikuskizun komikoa “el hijo marinero”

19:30 Ipuin kontalariak eta txotxongiloak “Babayaguita la bruja del mar”

20:30 Zangaluzeen kalejira “Las criaturas de Argan”


Abuztuak 22, igandea

11:30 Inaugurazio ekitaldia: zangaluzeak eta musikariak kalejiran, eta pregoia.

12:30 Musika tradizionala.

13:00 Ipuin kontalaria (Huntz gorapilo iratxoa): “Tximeletak udaberrian” eta “basok epaiketa”.

14:00 Kale animazioa “Los bañistas”.

18:00 Musika tradizionala.

19:00 Ikuskizun komikoa “el hijo marinero”.

19:30 Ipuin kontalaria (Huntz gorapilo iratxoa): “Tximeletak udaberrian” eta “basok epaiketa”.

20:30 Zangaluzeen kalejira “Las criaturas de Argan”.

21:30 Kale animazioa “Inocencia y Beodo perdidos en el puerto...”

22:00 Gaueko ikuskizuna “Murcio y Bercio, vendedores de pescado..”.

Eskaintza zabala izango da hortaz Hondartza inguruan. Baina, iluntzeko 19:30ean, larunbatero bezala, Zakilaeneko aldapan, Pietatearen azpian, Arkupek antolatutako kontzertua izango da. Aspertzeko aitzakiarik ez da izango Orion asteburu honetan.

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | aisia, azoka


Mai
19
9:24

Orio - Aia: Eguraldi tristea, baina giro alaia Asentzio Ferian

Idoia Etxeberriak lortu zuen emakumeen harri-jasotzeko Euskadiko txapela

Eguraldia justuan portatu zen igandean, maiatzaren 16an, baina Asentzio Feria primeran ospatzeko ez zen oztopo izan, baserriko produktuak eta animaliak nagusi dituen azokak jende ugari bildu baitzuen Aian. Lanabesen eta baserriko ofizioen erakusketa ikusteko eta bertako produktuak dastatzeko aukera izan zen, eguerdira arte, eta herri-asentzio 2kirol emanaldiaz eta musikaz gozatzeko aukera, arratsaldean.

Idoia Etxeberria Euskadiko txapeldun

Arratsaldeko bostetatik aurrera, frontoiko herri-kirol emanaldiak errekor eta izen handi asko utzi zituen. Emakumezkoen Euskadiko harri jasotze txapelketa izan zen aurrena: Idoia Etxeberria oriotarra eta Miren Urkiola bolibartarra aritu ziren aurrez aurre. Hiru harri erabili zituzten –88 kiloko zilindroa, 70 kiloko kuboa eta 60 kiloko esfera– eta lehenengoan izan ezik beste bietan Etxeberria nagusi izan zen. Zilindroarekin 11na altxaldi egin zituzten; kuboarekin, Etxeberriak 16 eta Urkiolak 13; eta esferikoa oriotarrak 22 aldiz berdindu zuen eta bolibartarrak, berriz, 21. Azkenean, paretsu, baina Idoia Etxeberriak eraman zuen Euskadiko txapela.

Horrez gain, Aimar Irigoienek 10 aldiz berdindu zuen 175 kiloko zilindroa sorbaldan eta 26 aldiz 150ekoa, errekorra ezarriz. Unai Lertxundi aiarrak 177 kiloko kuboa lau aldiz altxa zuen 5 minutuan, horrela, horrek ere marka jarri zuen.

asentzio 3

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | azoka


Api
13
10:10

Orio - Aia: Asentzio ferirako izena emateko aukera

Animaliak ekarri behar dituztenek animalien identifikazio zenbakiak edo ustiakuntzaren zenbakia aurkeztu beharko dute

Maiatzaren 16an, igandearekin, Asentsio feria ospatuko da Aian. Udalak bertako baserritar eta saltzaileei parte hartzeko deia egin die, kontuan izanda, postua norbere jeneroarekin osatzen dutenek lehentasuna izango dutela. Lekua gorde ahal izateko, apirilaren 23a baino lehen jo behar da udaletxera –animaliak ekarri behar dituztenek animalien identifikazio zenbakiak edo ustiakuntzaren zenbakia aurkeztu beharko dute–.

Ganadua, abereak edo animaliak ekartzen dituztenentzat honako dietak banatuko dira: esne behiak, 100 euro buruko; bigantxak, larre-behiak, idiak eta zaldiak, 60 euro buruko; 105 euro 15 ardiko lote bakoitzeko; eta ahuntzak, 15 euro buruko. Bestelakoetan –hegaztiak, txerriak eta abar–, kasu bakoitzean baloratuko da.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | azoka