Aiaraldea: Laudioko udal ordezkari guztiek bat egin dute Amurrioko Epaitegia mantentzearen alde
Amurrion, Arabako lehenengo Barruti Judizialean 985 kilometro koadro dituen eskualdeko udalerri guztientzako zerbitzua ematen da, 40.000 biztanlerentzako, gutxi gorabehera. Azken aldian, herri eta udal ordezkari ugarik egin bezala, Laudioko Udalak ere publiko egin du gai honen inguruan adostu duten adierazpen instituzionala.
2010eko azarotik Amurrioko Bulego Judizialean geroz eta espediente gehiago bideratu direla azpimarratu nahi izan dute Udal ordezkariek, “eta 2011n %20,28 hazi dira”. Hori dela eta, Laudioko Udalak aho batez honako hau izenpetu ditu jarraian azaldutakoak.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, adierazpena, alderdi, amurrio, amurrioko epaitegia, barrutia, epaitegia, instituzionala, laudio, osoko bilkura, udal ordezkari, udala | ( Komentarioak )







