Gaia: berbaizu

Ira
21
12:58

Deustualdea (Bilbo): Atzo Kukutza, bihar ere Kukutza!!!

Pozarren joan ginen atzo Deustutik Errekaldera. Kukutzak azken hilabeteetan bizi izan duen egoeraz jabetuta, gure asteroko bilera han egin nahi izan genuen, elkartasuna adierazteko, bertan egoteko, Kukutzan biltzeko, izateko… Besoak zabal-zabalik hartu gintuzten. Alai aurkitu genuen gaztetxea, gainera. Jendez josita musikariak bertan eta auzotarrak zein bisitariak dantza algaran.



Bilera goxoa egin genuen. Baina ez genuen uste, handik ordu gutxitara gertatu dena gertatu behar zenik. Goizeko bostetan poliziak Errekaldera joan, auzoa hartu eta Kukutza desajolatzeari ekin diote, indarrez, oso bortizki. (25 atxilotu eta 36 zauritu)



Goizean zehar jende andana itzela bildu da Errekaldera elkartasuna adierazteko asmoz. Kukutzak bizirik jarraitzen duela eta jarraitu behar duela esatera, ozen. Orduan jakin dugu, auzotarrek eskatu bezala, epaileak bertan behera utzi duela Kukutzaren eraisketa. Zergatik orduan goizaldean gertatu dena? Ulertezina.



Gaur, arratsaldean Errekaldera bueltatuko gara, Kukutza bizirik dagoela esatera. Manifestaldia bostetan izango da Ametzolako geltokian.



Berbaizu euskara elkartea Kukutzarekin

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, kukutza | ( Komentarioak )


Ira
12
11:00

Deustualdea (Bilbo): Urtzi Urrtutikoetxea Irakurlearen Txokoan

Irailaren 28an aurtengo lehenengo Irakurlearen Txokoa izango dugu Urtzi Urrutikoetxea Santutxuko idazlearen “Afrika express” liburuarekin. Honetan kontatzen digunez,  milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu zutenetik. Renault Express zahar bat hartuta Afrika Beltzeraino eramango gaitu Urtzi Urrutikoetxearen bidaia-kronikak.

irakurle txokoa urtzi2
Urtzi Urrutikoetxea Bilbon jaio zen eta kazetaria eta idazlea da. Euskarazko hedabide gehienetan aritu da, telebistan eta prentsa idatzian, batez ere. Borroka galduetatik gatoz eta Utzidazu karmina kentzen poesia liburuak eta Auzoak ipuin liburua idatzi ditu, besteak beste, eta Euskal Herritik kanpo Afrikan, Latinoamerikan, Europan eta Ekialde Hurbilean egin ditu erreportajeak.




Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, euskara, liburuak, literatura | ( Komentarioak )


Uzt
06
12:00

Deustualdea (Bilbo): tutu,tutu,turutu... uda , uda!

atsedena hartzeko garaia bada...  beraz Berbaizuk bere txalupa hartu eta badoa oporretan hurrengo ikasturterarte!

verano_azul3 copia

* hartu bizikleta!!!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | agurra, berbaizu, deustualdeko_aldizkaria, prest, uda, verano_azul | ( Komentarioak )


Uzt
05
10:19

Deustualdea (Bilbo): AFRIKA EXPRESS: irakurlearen txokoa, IRAILEAN

uda honetan irakurtzeko...
hemen irakurle txokoaren proposamena:

               
                AFRIKA EXPRESS - urtzi urrutikoetxea

                    africa_express

* irailean egingo dugu hitzordua, baina oraindik zehazteke

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | afrika_express, berbaizu, deustua, irakurlearen_txokoa, kulturgintza, urtzi_urrutikoetxea | ( Komentarioak )


Eka
28
11:34

Deustualdea (Bilbo): ELORRI BERTSO ESKOLA Deustuko Euskararen unibertsoan

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak egindako azken jardueratxoa Elorri Bertso Eskolaren sorrerarekin bat egin du.

Maiatzaren 27an, Bilboko kontserbatorioan bildu eta bertan 5 ikastetxeetako ikasleek eta Elorri bertso eskolako ikasle gaztetxuekin batera, bertso emanalditxo bat eskeini zuten.

Hemen duzue bideoa ikusgai:



Bestetik, egun horren oroigarri gisa, aldizkaritxo bat landu genuen, bertan parte hartu zuten ume zein gazteen artean banatzeko (eskuragarri duzue Berbaizun nahi izatekotan)

Foto0042

Bukatzeko, Unibertsoak beste ikasturte bateri amaiera emango dio. Orain uda partean atsedena hartu eta irailean berriz ere martxan!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, elorri_bertso_eskola, etxahun_lekue, euskararen_unibertsoa | ( Komentarioak )


Eka
27
10:18

Deustualdea (Bilbo): sanjuan gaua- udako soltizioa ARGAZKIAK

hemen dituzue pasadan astean soltizio gau magiko horretan eman zen giroa!

    Sanjuanada 2011 - 055

    Sanjuanada 2011 - 040

            ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, jai_batzordea, san_juan, soltizioa, uda | ( Komentarioak )


Eka
23
10:47

Deustualdea (Bilbo): san juan gaua - udako soltizioa

sanjuanak

DEUSTUKO KANTAGINTZAK arratsaldeko 20.00ean Done Petrin kantubira egiten hasiko dira

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, jai_batzordea, san_juan, soltizioa, uda | ( Komentarioak )


Eka
17
9:35

Deustualdea (Bilbo): Euskal Herria Zuzenean Festibala, uztailak 1,2 eta 3

Berbaizutik aurten ere gerturatzekoak gara EHZ festibalera!

          EHZ-2011"

informazio gehiago
HEMEN

Joateko asmoa baldin baduzue jarri gurekin kontaktuan! berbaizu@euskalnet.net edota 94 4471042 telefonora deituz

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, ehz, euskara, festibala | ( Komentarioak )


Eka
13
10:32

Deustualdea (Bilbo): Arangoitiko Euskal Jaia

Aurten ere giro ezinhobea Arangoitiko Euskal jaian... maiatzaren azken egunetan ospatutako jaitxoa!

Bertan ere Deustuko Kantagintzak bere agerraldia egin zuen kantuan arituz eta jaia girotuz, txalapartariak, zanpantzarrak, azoka eta abar jarduerekin batera!

049

   046

                          ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | arangoiti, berbaizu, deustu, euskal_jaia, euskara | ( Komentarioak )


Eka
08
10:41

Deustualdea (Bilbo): SUKALDARITZA IKASTAROA-BORDATXOn

Sukalde-kontuen zale izan ez arren, animatu nintzen Bordatxoko Gorka “sukaldari mundiala”rekin ikastaroa egitera.

Bete-betean asmatu nuela argi dago, zalantzarik gabe. Orain beste modu batean aritzen naiz bazkariak prestatzeko orduan; lehen astuna eta gogo gutxirekin egiten nuena, ”derrigortua”, orain gustura eta arin-arin egin daitekeen lana bihurtu da.

Onena? den-dena goxo-goxo ateratzen dela, sineztezina!

sukaldaritza_1 copia

Nabari da etekina atera diolgula ikastaroari. Gainera, giro lasai eta jatorrean, Gorkak prestatutakoarekin tripa bete dugu zapore goxo eta berriekin.

Inongo errezetarik eman gabe, sukaldean aritzeko eta gozatzeko, hozkailuari etekin handia ateratzen erakutsi digu. “Ez bota zaramara ezer”, janari merkeekin aurkezteko eta prestatzeko modu berriak erabiliz, munduko “chef” onena izan gaitezke-eta.

Saltsen eta kondimetuen mundua errezago bihurtu digu: gatz-motak, olioak, zapore-indartzaileak....

Aurrez prestaturiko jakiekin, berriz, mahaian eseriko direnei 5 minututan oso erakargarri eta benetan goxo dauden platerak prestatzeko aholku interesgarriak eman dizkigu gure Gorkak.

Oso gustura geratu gara, eta horren adierazgarri da azaroan berriz egiteko geratu garela denok (Gabonetako jatekoa beste modu batean prestatzen lagunduko digu, dudarik gabe!).

sukaldaritza

Berbaizuk antolatutako ekintza hau arrakastatsua izan da, argi dago. Gorkarekin 2. aldia izan da hau, eta lotuta dugu hirugarren bat ere. 4.,5. eta beste batzuk izango direla ziurta daiteke, oso interesgarria, erabilgarria eta gustu handiz egindako ekitaldia izan baita.

              5 de junio 022

              5 de junio 021

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bordatzo, deustu, euskara, ikastaroa, kulturgintza, sukaldaritza | ( Komentarioak )


Eka
08
10:41

Deustualdea (Bilbo): kronika: SUKALDARITZA IKASTAROA-BORDATXOn

Sukalde-kontuen zale izan ez arren, animatu nintzen Bordatxoko Gorka “sukaldari mundiala”rekin ikastaroa egitera.

Bete-betean asmatu nuela argi dago, zalantzarik gabe. Orain beste modu batean aritzen naiz bazkariak prestatzeko orduan; lehen astuna eta gogo gutxirekin egiten nuena, ”derrigortua”, orain gustura eta arin-arin egin daitekeen lana bihurtu da.

Onena? den-dena goxo-goxo ateratzen dela, sineztezina!

sukaldaritza_1 copia

Nabari da etekina atera diolgula ikastaroari. Gainera, giro lasai eta jatorrean, Gorkak prestatutakoarekin tripa bete dugu zapore goxo eta berriekin.

Inongo errezetarik eman gabe, sukaldean aritzeko eta gozatzeko, hozkailuari etekin handia ateratzen erakutsi digu. “Ez bota zaramara ezer”, janari merkeekin aurkezteko eta prestatzeko modu berriak erabiliz, munduko “chef” onena izan gaitezke-eta.

Saltsen eta kondimetuen mundua errezago bihurtu digu: gatz-motak, olioak, zapore-indartzaileak....

Aurrez prestaturiko jakiekin, berriz, mahaian eseriko direnei 5 minututan oso erakargarri eta benetan goxo dauden platerak prestatzeko aholku interesgarriak eman dizkigu gure Gorkak.

Oso gustura geratu gara, eta horren adierazgarri da azaroan berriz egiteko geratu garela denok (Gabonetako jatekoa beste modu batean prestatzen lagunduko digu, dudarik gabe!).

sukaldaritza

Berbaizuk antolatutako ekintza hau arrakastatsua izan da, argi dago. Gorkarekin 2. aldia izan da hau, eta lotuta dugu hirugarren bat ere. 4.,5. eta beste batzuk izango direla ziurta daiteke, oso interesgarria, erabilgarria eta gustu handiz egindako ekitaldia izan baita.

              5 de junio 022

              5 de junio 021

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bordatzo, deustu, euskara, ikastaroa, kulturgintza, sukaldaritza | ( Komentarioak )


Eka
06
9:00

Deustualdea (Bilbo): ELORRI BERTSO ESKOLAREN AURKEZPEN EKITALDIA

Deustualdean Elorri Bertso-Eskola Elkartea sortu dugu, batez ere, gazteen artean bertsolaritza sustatzeko helburuarekin. Etxahun Lekue izango da irakaslea.

Eskolaren aurkezpen ekitaldia ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Deustuko Ikastolan.

Patxi Erezkano
Elkartearen sustatzailea

Elorri_Bertso_Eskola_Elkartea_Gonbidapena

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertsoak, bertsolaritza, deustua, deustuko_ikastola, elorri_bertso_eskola, etxahun_lekue | ( Komentarioak )


Mai
25
11:09

Deustualdea (Bilbo): Bertso emanaldia Euskararen Unibertsoan!

Imprimir

   laister izango ditugu egun horretarako argazkiak eta bideoa!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertsoak, bilboko_musika_kontserbatorioa, deustua, euskararen_unibertsoa | ( Komentarioak )


Mai
24
9:41

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAZKO HEDABIDE EZ PUBLIKOAK IRITZI PUBLIKOARI

Otsailean Euskal Herri osoko 80tik gora hedabidek (tartean PREST! aldizkaria) euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak egungo krisiaren aurrean bizi duen egoeraren berri eman genuen publikoki. Besteak beste, iragarri genuen hurrengo hilabeteetan euskal gizarteko instituzio eta alderdiekin biltzeko asmoa genuela, eta hala egin dugu.

Bilera horien emaitzaren berri eman nahi dizuegu. Honako instituzioekin bildu gara: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru diputazioak. Eta baita alderdi politikoekin ere. Ipar Euskal Herrian oraindik bilera prozesuarekin jarraitzen dute.

Denen aldetik, harrera ona izan dugu eta sektoreak bizi duen egoera interesarekin jarraitu dute.

Sektorearen egoeraren berri emateaz gain, hiru esparru jorratu ditugu bereziki: diru-laguntzak, publizitate instituzionala eta herri erakundeekiko harremanak. Eta gure aldetik egindako eskaerak honakoak dira:

  1. Diru-laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera eskatu dugu, krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko.
  1. Publizitate Instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratu dadila.
  1. Instituzioekiko harremana: sektorea eta instituzioen arteko mahai bat osatzea bertan gure egoera estuaz jarduteko.    

Hiru arlo hauetan izandako emaitzak azalduko ditugu ondoren:

1. Mahaia. EAEko instituzioak prest agertu dira sektorearekiko harremanetan sakontzeko eta instituzio eta sektorearen arteko mahaia osatuko da gure egoera aztertzeko. Hori guretzat oso pozgarria da, gune horretatik eta elkar lanean bizi dugun krisi egoerari hobeto erantzungo zaiolako. Kontuan hartuta orain udaletxeak eta diputazioak berrituko direla, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak irailerako HAKOBA deitzeko konpromisoa hartu zuen eta mahaia gune horretan eratuko litzateke.

2. Diru-laguntzak. Baina bileretatik kezkatuak ere atera gara. 2012rako diru-laguntzen igoera aipatzean, krisian gaudela gogorarazi zaigu eta eragozpenak sumatu ditugu. Jakina, ondo dakigu krisian gaudela eta horrexegatik hain zuzen aldarrikatzen dugu krisi garaietan laguntza publikoak ere gora egin behar duela. Krisian dauden beste sektore ekonomikoetan hala egiten da eta euskarazko hedabideen eremuan ere hala egin dadila eskatzen dugu. Eskatzen den igoera hori ez da 2 milioi eurora iristen; 2 milioi 100 hedabiderentzat. Ez zaigu iruditzen 600 lagun lanean ari den sektorean 2 milioiko igoera beste munduko eskaera denik.

3. Publizitatea. Publizitateari dagokionez, sektoretik eskatzen da publizitate instituzionalaren %25 bidera dadila euskarazko hedabideetara. Gaur egun ez dakigu publizitate instituzionalaren zein zati iristen den gure sektorera, baina badakigu eskatzen dugun horretatik oso oso urruti gaudela.

Eta hona iritsita, azken hilabeteetan alor honetan bideratu dugun beste ekimen bat azalduko dugu. Alderdien laguntza medio, Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Legebiltzarrean eta hiru biltzar nagusietan galdera parlamentarioak bideratu ditugu publizitatea nola banatzen den ikusteko, baina emaitzak eskasak izan dira.

Galdetzen zen ea 2008, 2009 eta 2010ean Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta hiru diputazioek zenbat diru gastatu duten publizitatean eta zein mediotan. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuko erantzunak jaso dira, baina Nafarroako Gobernukoak soilik erantzuten diote eskatutakoari eta bakarrik 2010ari dagokionez. Nafarroako Gobernuko datuak, ezin dira argigarriagoak izan  –Interneten publiko dira– eta erabat argigarriak dira: euskarazko hedabideetara bideratutakoa ez da %0,01era iristen. Diputazioetatik ez da erantzunik jaso.

Aipatutako hauek dira une honetan guk giltzarri moduan ikusi ditugun hiru gaiak, baina zalantzarik gabe gehiago ere badira. Sektorea dagoeneko lanean ari da irailean neurri zehatzak jasoko dituen proposamena mahai gainean jartzeko, eta espero dugu instituzioek ere lana aurreratuko dutela.

Errazena egin dugu, elkarrekin eseri eta sektorearen gaineko politika landu eta adosten saiatzeko proposamena onartu dugu. Orain, lan egitea dagokigu, eta akordiorako espirituarekin egitea lan hori, sektorearen ekarpena eta balioa kontuan hartu eta XXI. mendeko beharretara egokitu eta zabaltzen laguntzeko.

Hurrengo hilabeteetan gure agintariak 2012ko aurrekontuak lantzen hasiko dira. Dudarik gabe, hor izango dugu instituzioen borondatearen adierazle garrantzitsuenetako bat eta espero dugu aurrekontu horietan kontuan hartuko direla gure eskaerak. Horrek bakarrik ez, jakina, baina une estu hauetan horrek biziki lagunduko digu krisiari hobeto aurre egiten.

Publizitate kanpaina

Otsailaren 1ean argitaratutako editorial bateratuan sektoreko hedabide askoren egoera estuaz jardun genuen. Esaten genuen, besteak beste, gure gizartean euskarazko hedabideak funtsezkoak direla euskararen garapen eta normalizazioan, oso garrantzitsuak. Eta zer gertatzen zaigu sarritan, ba oso gauza garrantzitsuak ditugula gure artean, baina ez garela hortaz ohartzen gure artetik edo gure ondotik desagertu arte. Ea euskal gizarteari, euskaldunoi, ez zaigun hori gertatzen euskarazko hedabide askorekin. Halakorik gerta ez dadin ari gara lanean, eta arrisku hortaz ohartarazi nahi dugu gizartea.

Horregatik, honakoa da kanpainaren lelo nagusia: “Duten garrantziaz jabetzeko, faltan izan arte itxoiten dugu maiz. Euskarazko hedabideak, denon beharra”.

Kanpaina, datozen egun eta asteetan ikusi ahal izango da prentsa, irratia, telebista eta Interneten.

                                                                     PREST!aldizkaria            
eta beste 80 euskarazko hedabide ez publiko

Irudia

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, euskara, hedabide_ez_publikoak, prest_aldizkaria | ( Komentarioak )


Mai
16
11:08

Deustualdea (Bilbo): BILBOTIK ZEHAR EUSKARAZ

Maiatzaren 7an Berbalapikoko dozena bat etxebarritar elkartu ginen Bilboko Unamuno Plazan goizeko 11:30ean. Zertarako? Bilbora bisita egiteko. Bisita nahiko berezia. Helburua euskarak Bilbon azken ehun urteotan egin duen ibilbidea ezagutzea izan zen. Bisitaren gidaria Pedro Zuberogoitia zen, “Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko istorioa”  liburuaren egileetako bat.

   Ibilbidea Arkeologia Museoan hasi genuen, albo-alboan kokatzen baitzen XIX. mendearen amaieran Bilboko Institutua. Bertan ezarri zen Euskera Katedra 1888an (Azkuek atera zuen plaza) eta hor abiatu zen fruitu asko emango zituen ekimena. Handik atera ginenerako bageneukan mende hasierako testuinguru politiko, ekonomiko eta urbanistikoaren berri eta baita euskararen alde egindako hainbat proiekturena ere.

         Museoan

   Gero beste geldialdi batzuk etorri ziren, batzuk Ibaizabalaren eskuma aldean (Bidebarrieta kalean, Plaza Berrian eta Areatzan) eta besteren bat ezker aldean (Albia). Amaitzeko Antzokia bisitatu genuen eta ondoren solas ederrean murgilduta, Ledesma kaleko giroa dastatu genuen. Guztira bi ordu inguruko ibilbidea baina edukiz bete-betea.

   Aukera baduzue, egizue, ez zaizue damutuko-eta!

argazkiaDSC_0155moztu

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertan_bilbo, deustua, etxebarriko_berbalaguna, hiri_ibilbidea | ( Komentarioak )


Mai
13
10:16

Deustualdea (Bilbo): Fertxu Izquierdo irakurlearen txokoan

Aurtengo bigarren Irakurle txokoaren solasaldia ukan dugu gaurkoan eta oraingo honetan Fertxu Izquierdo, Txantreako idazlearen Mendeko borroka izenburua duen liburuarekin egokitu zaigu.

P5110333
Bere bigarren argitalpen haundia, (liburu formatoan esan nahi da) dugu hau eta "berunezko garaian" kokatuta dago, joan den mendeko 70 hamarraldian. Gori gorian zegoen giroa Erroma zerutiar eternale hartan; alde batetik Avanguardia Nazionaleko fazistak eta estatu kolpe ideia senpiternoak eta beste aldetik Lotta Operaia partisano berrien erresistenteak eta askatasunaren egarridunak. Aldi berean pelikula berezi baten errodajea. Aktoreak Nora Miao eta Bruce Lee eta Chuck Norris aurrez aurre. Erdian ikusle moduan edo "il popolo di Roma".

Liburuak denetarik du osagai bezala: italiar gastronomiari eta kantagintzari keinu zabala, gertaera serioak eta larriak; batzuentzat eleberri beltza, akzio eleberria, historikoa eta azkenik fantastikoa ere bai. Zer gehiago kontakizun fresko eta maisutasunez egindako izateaz aparte.

P5110331
Benetan zorionak idazle honentzat eta gonbitea luzatu egin zitzaionari. Asmatu egin du berriro ere. Hurrengoan elkar ikusiko dugulakoan. Ez adiorik.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, fertxu_fernandez, irakurle_txokoa, kultura, mendeko_borroka | ( Komentarioak )


Mai
11
12:48

Deustualdea (Bilbo): txantxiku aste santuko oporraldian!

Aste Santu honetan Ernioko Artaunsolo aterpetxera joan gara lau gau igarotzera. Kriston paraje polita zen, mendiz inguratuta eta lasaitasun osoa zuena, baita igerileku txiki bat ere.

Etxe guztia eta inguruko zonaldea guretzat genuenez gero, nahi adina ekintza burutu genituen: yinkanak, orientazio jokuak, aduana… Goiz batean motxila hartu eta Ernio mendirantz joan ginen, trikuharriak bisitatu eta bertan bazkaldu genuen.

DSCN4568

Azkeneko gauean, elegante gaua ospatu eta Artaunsoloko egonaldiari disko festa mundial batekin amaiera eman genion, IZUGARRIAAA!!!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aisialdia, artaunsolo, berbaizu, deustua, ernio, txantxiku | ( Komentarioak )