Gaia: berbaizu_euskara_elkartea

Urt
26
22:42

Deustualdea (Bilbo): Establecimiento Colaborador

Gabonak heldu eta urteak dira (gutxienez 6), kaleak Deusto Bizirik komertziante elkarteak argitzen dituela. Urteak dira komertzioa indartzeko ekintza bezala aurkezten duten argiztatze honetan parte hartu duten dendek afitxa iragarle bat itxasten dutela euren leiho eta ateetan. Urteak dira euskarari iseka egitetik euskara desagertaraztera igaro direla. Eta urteak dira horren gainean arreta jarri eta laguntzeko prestutasuna agertu arren, jaramonik egiten ez digutela. Horregatik, batzuk kontrakoa arautu arren, hain beharrezkoa da Kontsumitzaileen Eskubideen artean euskarari behar bezalako errespetua eskainiko dion legeria bat eskuratzea. Deustun dugun komertziante elkartea bezalakoek deustuar bezero euskaldunoi jaramonik egin ez arren agian legeari egingo diotelako.

        Establecimiento Colaborador

PREST! aldizkaria | berbaizu_euskara_elkartea, deusto_bizirik, deustuko_argiak | ( Komentarioak )


Uzt
19
19:52

Deustualdea (Bilbo): Artistak Deustuko Kaleetan (IV)

Sortarekin jarraituta jarraian Erriberan ateratako graffiti gehiago. Oraingo honetan "museotik" Zorrotzaurrerantz daudenak bildu ditugu. Horien artean ziuraski Deustun aurkituko dugun graffitirik luzeena ikusi daiteke. Benetan luzea! Gero Donepetri plazaren inguruan eta Iharra frontoian ikus ditzakegun beste batzuk sartu ditugu laugarren bilduma honetan. Sartu eta gozatu!

DSCF1765

PREST! aldizkaria | artistak_deustun, berbaizu_euskara_elkartea, deustuko_frontoia, graffitiak_erriberan, iharra_frontoia | ( Komentarioak )


Eka
21
13:43

Deustualdea (Bilbo): Artistak Deustuko Kaleetan (II)

Hona inguruak koloreztatzen dizkiguten graffitien beste sorta eder bat. Blogera ekarri duguna Zorrotzaurreko puntan zegoen ibaira begira. Zegoen diogu ze baten batek "zahartzat" edo "zikintzat" jo eta beste berri bat margoztu du haren gainean. Edo agian beste arrazoi batzuk tarteko egon dira... ez dakigu. Nola edo hala, guri gustatu egiten zitzaigun, eta beraz hementxe du berarentzako leiho berri bat.

DSC01541
Bigarren sorta osoa hemen sakatuta.

PREST! aldizkaria | artistak_deustun, berbaizu_euskara_elkartea, graffitiak_erriberan | ( Komentarioak )


Eka
20
18:22

Deustualdea (Bilbo): Zenon Urigueni Oroigarria

Joan den astean gure bazkide den Zenon Urigueni esker ona adierazteko oroigarri bat eraman genion Berbaizuren izenean. Zergatik? Bada, gu berarekin orain arte akordatu ez garen arren, bera gurekin urtero urtero akordatzen delako. Eta bazkide fidelak asko ditugun arren, Zenon pasioitarra da fidelenetakoa dudarik gabe. Peru eta Kolonbian 44 urte eman ondoren orain dela 12 urte Deustura bueltatu zenetik, gu ezagutu gabe Berbaizuko bazkide izatea erabaki zuen eta ordutik, ez digu behin ere hutsik egin. Lehengo egunean nabarniztar deustuartuak esan zigun bezala: "nola ez nintzen bazkide egingo, geuk ez badogu euskerien alde egiten nork egingo dau ba?". Zenonek 86 urte betetzen dituenez San Juan egunean, zorionak gure partez eta urte askotarako!

Zenon_02
Zenon oroigarria jaso berritan.

PREST! aldizkaria | berbaizu_euskara_elkartea, ohorezko_bazkide, zenon_uriguen | ( Komentarioak )


Eka
14
12:52

Deustualdea (Bilbo): Artistak Deustuko Kaleetan (I)

Berbaizuko lokaletik atera eta hormetara begira hasi ezkero, Ramon y Cajalen artez "inguratuta" gaudela eman dezake askotan. Gero, Ramon y Cajaletik apur bat urrutiratu, eta Deustuko kaleak arte erakustoki ireki bat direla esatea agian gehiegizkoa izango da, baina segun eta non begiratzen dugun, artelan apartak daudela ohartuko gara. Adibidez Euskaldunapeko skate parkean edo Erriberako hormetan. Hementxe aurkitu ditugunetatik lehen sorta.

DSC01515
Hauxe gehien gustatu zaigunetako bat. Ramon y Cajalen gure lokaletik Arangoitiranzko ezker espaloian erdi ezkutuan ageri da. Bikaina benetan.

PREST! aldizkaria | artistak_deustun, berbaizu_euskara_elkartea, deustuko_rollerrak, graffitiak_ramon_y_cajalen | ( Komentarioak )


Api
18
19:19

Deustualdea (Bilbo): Koldo Ameztoy Müllerenean: estrenoa

Korrikak eta euskarak bete dizkigute azken egunak Deustuko euskaltzaleoi: dela Korrika herritik pasatzen, dela Korrika Nabarrikara goazela, dela Donostiara joan garela... olatu horretan gure apar-emaria gehitu nahi eta euskalakarientzako txoko berri bati ateak ireki genizkion aurreko ostegunean.

Maite Müllerren
jubilazioa dela eta, Müller inprenta historikoa eraberritu eta paperezkoaz gain, hitzarentzako atseginak izango diren bide berriak jorratzeko espazioa atondu dugu: Müllerenea. Oraindik ere osatu eta txukundu egin beharko duguna, baina jada osteguneko Koldo Ameztoyrena bezalako saio zoragarrietarako (Amikuzeko Ibarluxean erdi-erdian dagoen Lau Haizetara plazara begiak itxi gabe zuzen-zuzen eraman gintuena) prest duguna.

Etorriko dira gehiago, eta askotarikoak. Hona argazki batzuk:

" title="

PREST! aldizkaria | berbaizu_euskara_elkartea, koldo_ameztoy, müllerenea_deustu | ( Komentarioak )


Api
18
19:19

Deustualdea (Bilbo): Koldo Amestoy Müllerenean: estrenoa

Korrikak eta euskarak bete dizkigute azken egunak Deustuko euskaltzaleoi: dela Korrika herritik pasatzen, dela Korrika Nabarrikara goazela, dela Donostiara joan garela... olatu horretan gure apar-emaria gehitu nahi eta euskalakarientzako txoko berri bati ateak ireki genizkion aurreko ostegunean.

Maite Müllerren
jubilazioa dela eta, Müller inprenta historikoa eraberritu eta paperezkoaz gain, hitzarentzako atseginak izango diren bide berriak jorratzeko espazioa atondu dugu: Müllerenea. Oraindik ere osatu eta txukundu egin beharko duguna, baina jada osteguneko Koldo Amestoyrena bezalako saio zoragarrietarako (Amikuzeko Ibarluxean erdi-erdian dagoen Lau Haizetara plazara begiak itxi gabe zuzen-zuzen eraman gintuena) prest duguna.

Etorriko dira gehiago, eta askotarikoak. Hona argazki batzuk:

" title="

PREST! aldizkaria | berbaizu_euskara_elkartea, koldo_ameztoy, müllerenea_deustu | ( Komentarioak )


Aza
03
23:25

Deustualdea (Bilbo): Azpitituluak & Bertsoak & Antzerkia & beste batzuk

"DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA" izena dakarren kultur egitarau oparoa antolatu du lehenengoz Deustuko Bidarte Udaltegiak aurtengo azarorako. Bertan dauden ekimenetako batzuk gure elkartearekin elkarlanean irudikatu ditu Udaltegiak, eta bereziki interesgarriak ikusten ditugunez, hona horietako batzuk:

* Azaroak 15, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko Zinea: THE CHASE" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz)

* Azaroak 18, eguena, 19:30tan Bidarten: "Magia: JON ZABAL / TXOBORRO"

* Azaroak 19, barikua, 18:00tan eta 19:30tan Bidarten: "Zientzia aztertu zirkuitua: GRABITATEA DESAFIATZEN!, BLANDIBLUA!, ILEAK LAZTEN!, EDABE MAGIKOAK!" (6-12 urtekoentzat) eta "Jai zientifikoa: IZAR BATEN BIZITZA" (jende guztiarentzat)

* Azaroak 22, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko zinea: FAHRENHEIT 451" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz)

* Azaroak 23, martitzena, 19:00tan Bidarten: "ANDONI EGAÑA eta MAIALEN LUJANBIO Deustuko argazki zaharrei begira bertsotan"

* Azaroak 25, eguena, 19:30tan Bidarten: "Antzerkia: MAMA CREA - Partzela 85"

* Azaroak 26, barikua, 20:30tan Sarrikoko Kontserbatorioan: "Ibon Koteron, Albokak 2.1"

* Azaroak 29, astelehena, 19:30tan Bidarten: "Antzerkia eta bertsoak: ANDER LIPUS eta UNAI ITURRIAGA Erregearen Bufoia"

Bidarten Azaroan zer aukeratu badugu beraz. Ea aurten oparoa izan den elkarlanak bide luzea egiten duen!

PREST! aldizkaria | berbaizu_euskara_elkartea, bidarte_auzo_etxea, deustura_udazkeneko_kultura, jatorrizko_bertsioa_euskarazko_azpitituluekin | ( Komentarioak )


Aza
03
23:25

Deustualdea (Bilbo): Azpitituluak & Bertsoak & Co. Deustura

             deustura_udazkeneko_kultura

"DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA" izena dakarren kultur egitarau oparoa antolatu du lehenengoz Deustuko Bidarte Udaltegiak aurtengo azarorako. Eskaintzaren zati bat berbaizurekin elkarlanean irudikatu du Udaltegiak, eta bereziki interesgarriak ikusten ditugun aleen artean, jarraian datozenak nabarmen:

* Azaroak 15, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko Zinea: THE CHASE" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz)

* Azaroak 19, barikua, 18:00tan eta 19:30tan Bidarten: "Zientzia aztertu zirkuitua: GRABITATEA DESAFIATZEN! BLANDIBLUA! ILEAK LAZTEN! EDABE MAGIKOAK!" (6-12 urtekoentzat) eta "Jai zientifikoa: IZAR BATEN BIZITZA" (jende guztiarentzat)

* Azaroak 22, astelehena, 19:30tan Bidarten: "60.ko zinea: FAHRENHEIT 451" (jatorrizko bertsioa eta azpitituluak euskaraz)

* Azaroak 23, martitzena, 19:00tan Bidarten: "ANDONI EGAÑA eta MAIALEN LUJANBIO Deustuko argazki zaharrei begira bertsotan"

* Azaroak 26, barikua, 20:30tan Sarrikoko Kontserbatorioan: "IBON KOTERON, Albokak 2.1"

* Azaroak 29, astelehena, 19:30tan Bidarten: "Antzerkia eta bertsoak: ANDER LIPUS eta UNAI ITURRIAGA Erregearen Bufoia"

Azaroan Bidarten zer aukeratu badugu beraz. Ea aurten hain emankorra izan den elkarlanak bide luzea egiten duen!

PREST! aldizkaria | berbaizu_euskara_elkartea, bidarte_auzo_etxea, deustura_udazkeneko_kultura, jatorrizko_bertsioa_euskarazko_azpitituluekin | ( Komentarioak )