Gaia: berdintasuna

Mai
19
19:44

Aiaraldea: Toti Martinez de Lezearen hitzaldia eta heziketa sexualaren inguruko hausnarketa Aiarako Emakumeen Jardunaldietan

Jardunaldiak maiatzaren 25 eta 26an izango dira, Arespalditzan, Aiarako Udalaren erabilera anitzeko aretoan.

Irudiak: 
Iturria: wikipedia http://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Toti_Martinez_de_Lezea_Bilbon.jpg

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiara, aiarako emakumeen jardunaldiak, berdintasuna, emakumeak | ( Komentarioak )


Mar
06
4:07

Aiaraldea: Emakumeen plaza

Bideo: 
http://www.vimeo.com/61168055

Aiaraldean asko dira parekidetasunaren alde lan egiten duten elkarte edo taldeak. Baina, emakume eta gizonezkoen artean ba al da parekidetasunik? Bideoerreportai honetan emakumeak politikan, jendartean, partehartze eremuetan eta kultura ezberdinetan izan duen bilakaera aztertu dugu.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiaraldea, ametsuts, avillo, belengoiri, berdintasuna, emakumea, etorkinak, etorriberriak, jakaranda, josuneirabien, loreaporres, matxintxu, noemibergantiños, parekidetasuna, solastiar, vimeo | ( Komentarioak )


Mar
02
7:00

Aiaraldea: Hiri-miliaren 6. edizioa martxoaren 9an

Amurrioko Udaleko Berdintasun eta Kirol arloek eta Oinkariak atletismo-taldeak antolatuta, hiri-miliaren 6. edizioa aurkeztu zen atzo. Martxoaren 9an, larunbata, izango da.

Irudiak: 
Haurrak iazko edizioan / Iturria: Oinkariak

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, berdintasuna, hiri-milia, kirola | ( Komentarioak )


Ots
21
7:35

Aiaraldea: "Gure garaian sexualitatea bekatua eta tabua zen"

MARÍA JESÚS ARETXEDERRA (Gordexola, 1943) Solastiar elkartearen lehendakaria da. Urtarrilean sexualitatearen inguruko ikastaroa antolatu zuen elkarteak eta horri eta Solastiarren historiari buruz hitz egin du.


Nola bururatu zitzaizuen sexuaren inguruko jardunaldiak antolatzea?

Irudiak: 
María Jesús Aretxederrak asoziazionismoan urte asko eman ditu./ Aiaraldea
Erantsiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, berdintasuna, emakumea, laudio, sexualitatea, solastiar | ( Komentarioak )


Aza
27
6:00

Aiaraldea: Aste osoan zehar emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekimenak egingo dira

Azaroaren 25a, egutegian markatutako eguna izan zen, konkretuki Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Egun honek, emakumearen kontrako edozein motatako indarkeria gaitzetsi egin behar dela eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasun handiagoren alde lan egiten jarraitu behar dela gogorazteko balio izan zuen.

Irudiak: 
Azaroaren 25ean Laudioko kaleak indarkeria sexistaren aurkako ekimen baten bidez morez jantzi zituzten./ Aiaraldea
Herri gehienetan azaroaren 25ean bukatutzat eman zuten emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako ekitaldiak./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 2. gunea, berdintasuna, biok laudioko gizon taldea, emakumeen aurkako indarkeria, genero indarkeria, kultur etxea, laudio, laudioko udala | ( Komentarioak )


Urr
18
16:22

Zumaia: Auzolanean sortutako baratzeak bultzatu nahi ditu Udalak, “ekonomia feminista eta solidarioaren” baloreetatik abiatuta

Krisi garaian emakumeak dira gehien sufritzen duten kolektiboetako bat. Alternatiba modura, “espazio ekonomiko alterbatiboak” sortzeko proiektua du Zumaiako Udalak: auzolanean sortutako baratzeak. “Betiere, politika feministetatik abiatuta, aukera berdintasuna bezalako baloreak indartzeko”. Proiektua oraindik zehazten ari dira, baina datorren asteazkenean, hilak 24, egingo da lehen urratsa, Yolanda Jubeto ekonomilari eta feministak emango duen hitzaldiarekin (Brankan, 19:00etan).

Auzolanean sortutako baratze horien proiektua datozen hilabeteotan jarriko da abian herrian, eta herritar orori izango dira zabalik. Hala ere, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailetik, bereziki dei egiten zaie emakumeei proiektu honetan parte hartzeko. Politika feministaren oinarriak ezagutu eta Euskal Herrian abian diren hainbat ekimenak ezagutzeko, Malen etxearekin elkarlanean Yolanda Jubetoren hitzaldia antolatu dute Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak eta Berdintasun foroak. Hitzaldia, datorren asteazkenean, urriak 24, 19:00etan Brankan izango da.

Yolanda Jubeto ekonomian eta feminismoan aditua da. Besteak beste, EHUko irakaslea da, gaur egun Euskal Herrian abian diren horrelako esperientzien berri ere emango du. Hala, Zumaiako Udalak hitzaldira joateko gonbita die herritar orori, beste esperientzien berri izan eta herrikoan parte hartzera animatzeko.

 

Baleike | berdintasuna | ( Komentarioak )


Urr
14
10:50

Aiaraldea: Euskadiko landa-eremuko emakumeen egunaren harira ekimenak izango dira

Elikadura burujabetzaren eta agrodibertsitatearen II. asteari amaiera emateko, Euskadiko landa-eremuen emakumeen eguna dela eta Urduñan hainbat jardunaldi izango dira astelehenean Aduana hotelean. Goizeko 10:00etan emango zaie hasiera ekimenei Urduñako alkate Carlos Arranz, Landa XXI-ko presidente Eli Inguza, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendari orokorra  Ikerne Zuloaga eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Industrien sailburuorde Jokin Diazen eskutik. Jardunaldia Pilar Santamariak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak gidatuko du.

Irudiak: 
baratze ekologikoak Urduñako alde zaharrean

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, berdintasuna, burujabetasuna, elikadura, emakumea, landa-eremua, nekazaritza, urduña | ( Komentarioak )


Urr
01
8:45

Zumaia: Berdintasun foroaren bilera

Gaur, astelehena, Berdintasun Foroa Alondegian bilduko da (18:00etan), eta gaian interesa duen oro gonbidatuta dago oraingoan ere. Bilera irekiak izaten dira.

Baleike | berdintasuna, gizartea, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ira
11
13:22

Zumaia: Berdintasun Foroaren bilera egingo da bihar

Bihar, irailak 12, 18:00etan Berdintasun Foroaren bilera irekia egingo da, Alondegian. Gaiaren inguruan interesa duen herritar orori zabaldua dago foroa.

Foro honen funtzioak, besteak beste, honakoak dira:

- Berdintasun planerako proposamenak egin, eta planaren jarraipena eta kontrola egitea.
- Zerbitzuari aholkularitza eman eta proposamenak egitea.
- Berdintasun planaren ezarpenaren jarraipenean parte hartzea.
- Iritziak eman eta analisirako gaitasuna lantzea.

Baleike | berdintasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Uzt
24
7:16

Aiaraldea: Abian da Beldur barik programako edizio berria

Udaleko Berdintasun Sailak Beldur Barik 2012 ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartzeko epea ireki dela jakinarazi du. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan beharko dituzte. Programa Eudeleko Berdinsarera berdintasunaren aldeko sarearen ekimena da.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, beldur barik, berdintasuna, emakumea | ( Komentarioak )