Gaia: bertan_bilbo

Mai
16
11:08

Deustualdea (Bilbo): BILBOTIK ZEHAR EUSKARAZ

Maiatzaren 7an Berbalapikoko dozena bat etxebarritar elkartu ginen Bilboko Unamuno Plazan goizeko 11:30ean. Zertarako? Bilbora bisita egiteko. Bisita nahiko berezia. Helburua euskarak Bilbon azken ehun urteotan egin duen ibilbidea ezagutzea izan zen. Bisitaren gidaria Pedro Zuberogoitia zen, “Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko istorioa”  liburuaren egileetako bat.

   Ibilbidea Arkeologia Museoan hasi genuen, albo-alboan kokatzen baitzen XIX. mendearen amaieran Bilboko Institutua. Bertan ezarri zen Euskera Katedra 1888an (Azkuek atera zuen plaza) eta hor abiatu zen fruitu asko emango zituen ekimena. Handik atera ginenerako bageneukan mende hasierako testuinguru politiko, ekonomiko eta urbanistikoaren berri eta baita euskararen alde egindako hainbat proiekturena ere.

         Museoan

   Gero beste geldialdi batzuk etorri ziren, batzuk Ibaizabalaren eskuma aldean (Bidebarrieta kalean, Plaza Berrian eta Areatzan) eta besteren bat ezker aldean (Albia). Amaitzeko Antzokia bisitatu genuen eta ondoren solas ederrean murgilduta, Ledesma kaleko giroa dastatu genuen. Guztira bi ordu inguruko ibilbidea baina edukiz bete-betea.

   Aukera baduzue, egizue, ez zaizue damutuko-eta!

argazkiaDSC_0155moztu

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertan_bilbo, deustua, etxebarriko_berbalaguna, hiri_ibilbidea | ( Komentarioak )


Mai
25
15:56

Deustualdea (Bilbo): Deustualdeko gazteei KUKU bat egin

Azken hileotan Ibarrekolandako institutuan eta Deustuko Ikastolan ibili gara DBH4 mailako ikasleekin euskara elkarteen gaineko jakingarriak lantzen: zer egiten dugun, zertarako sortu diren, zein helbururekin, nortzuk biltzen dituzten... dena formato dinamiko eta umerotsu batean. 


Hizkuntzarekiko sentsibilizazioa lantzea da xedea, eta elkartearen esperentziatik abiatuta hausnarketa txiki bat bultzatu nahi izan dugu gazteekin.

Hasiera batean harridura izan da nagusi, baina berehala hasi izan da eztabaida eta iritzi trukaketa: "Bai, baina Bilbo erdalduna da”
diño batek , “Euskara komunikatzeko beste hizkuntza bat baino ez da” beste batek , “sentimendu bat da” gelako atzeko partetik ere entzuten da…


Euskaraz bizitzea, bide ezberdinetatik abiatuta ere, posible dela eta batzuk horrela egiten saiatzen direla mahai gainean jartzea da helburu nagusia, eta alde horretatik interesgarriak eta probetxugarriak izan dira saioak oso.



Ibarrekolandako Institutuko eta Deustuko Ikastolako gazteak

Beste jarduera interesgarri bat ere Ibarrekolandako Institutuko EGA ikasleekin egindako Hiri Ibilbidea da. Pedro eta Aitor Zuberogoitia anaien "Bertan Bilbo" liburuan oinarrituz egindako ibilbidea dugu honakoa.


Hiriko kaleak zeharkatzeaz bat, XX. mendeko pasarte zehatzak kontatu eta Bilboren eta euskararen arteko harremana ibilbide luzekoa dela azaltzen da, historia sozialaren, espazioaren, hizkuntzaren eta hiriaren irudiaren arteko loturak landuz. Eta aldi berean gure hiriarekiko eta hizkuntzarekiko ikuspegiak jorratuz.


Areatzan Balendin Enbeitaren eskulturaren aurrean Ibarrekolandako ikasleekin


Udazkenean burutu genuen lehen Hiri Ibilbidea oinarri hartuta, hona Ibaizabal telebistak eginiko saioa:


" title=" ">

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertan_bilbo, deustu, deustuko_ikastola, euskara_elkartea, hiri_ibilbideak, ibarrekolanda | ( Komentarioak )