Gaia: bertsotan jai

Api
20
9:09

Zumaia: Gaur santelmoetan: Bertsotan Jai eta Bertsioen Gaua

Indar handiarekin dator santelmoetako bigarren asteburua. Festa giro ederra sortzen duten bi ekitaldi izango ditugu gaur gauean: Bertsotan Jai (20:00etan, Torreberrin) eta Bertsioen Gaua (karpan, 22:30ean).

Bertsotan Jai ekimenean, herriko gazte koadrilak aritzen dira bertsotan. 19:00etan jarri dute hitzordua, Upela plazan, trikitilariekin poteoa egin eta 20:00etarako Torreberrira iristeko. Sei koadrila ariko dira lanean, hiruko bi multzotan banatuta. Kanporaketen ondoren etena egingo da, pintxo bidezko afaria egiteko, gaztetxean bertan. Ondoren, finala jokatuko da. Jon Maiak egingo ditu aurkezle lanak. Talde irabazleak Talaipen afaria izango du sari; bigarrenak, afaria Trapaian.

Bestalde, gaueko 22:30ean Bertsioen Gaua hasiko da txosna eremuko karpan. Herriko gaztez osatutako zazpi taldek kanta ezagunen bertsioak eskainiko dituzte. Ondoko talde hauen katen bertsioak egingo dituzte: SUM41, Orreaga778, Los Muchachos, Esne Beltza, Incubus, Motorhead eta Delirium Tremes.

 

Baleike | bertsioen gaua, bertsotan jai, kultura, santelmoak | ( Komentarioak )