Mahatserria (Bilbo): Kale luzeena

Zabalbide kale barik gatxa izango litzake Begoña ulertzea. Izena lehenengo gerra karlistan desagertu ziren Zabalagoien eta Zabalabarren izeneko bi baserrirengatik etorri ei jaku.
Kale luzeenaren ezker-eskuman Begoñaren historiaren pasarte garrantzitsu asko sortu dira. Argazki honen eskumaldean 1877an eraiki eben Larrinaga espetxea ikusi daikegu. Bertan 1937ko gerran erreketeek eta falangistek 584 pertsona fusilatu ebezen. Apur bat beherago 1903an sortu zan Berrio-Otxoa ikastetxea dago. El Txami zeritzan ikastetxea ikaslez hustu zan 1970ean Marcelino Menendez y Pelayora aldatu ziranean.
Gaur egun erabat aldatuta dago ingurune hori. Ikusten dan ezponda bera gatxa da antzemoten bertatik. Halan da ze Miribillara urreratu ezkero, argazkia egin zan lekutik, alegia, zerbait irudika daikezue.










Santutxuko aratusteen atarian gagozen honetan motorrak berotzeko halako argazkia ekarri dogu. 32 urte pasa dira ospatzen hasi ziranetik garai hartako giro euskaltzale, sortzaile eta eraikitzailean. Bat baino gehiago harrituko da Garizuman ospatzen diralako. Egia esan misterio handirik ez dauka. 














