Gaia: bidaia kontaketak

Mai
13
12:23

Deustualdea (Bilbo): BIDAIA KONTAKETAK: India, Herbehereak, Palestina, Vietnam eta Nepal

Bidaia Kontaketak

Aste honetan eta ekainaren 12a bitartean, Mullerrenea Bidaiarien Txoko bilakatuko da asteazkenero. Iazko jardunaldiei helduko diegu aurten ere eta astero-astero hizlari bat izango dugu gurean berak egindako bidaia baten berri emonez.

India izango da gure lehenengo helmuga. Botikazar Institutuko irakasle den Koldo Lekunberri eta zenbait ikasleren eskutik Vicente Ferrer fundazioaren egoitzan bizitakoa kontatuko digute. Hitzordua, datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, izango da. Datozen asteetan, Herbehereak, Palestina, Vietnam eta Nepal bisitatuko ditugu Deustutik bertatik. Den-dena, argazkien proiekzioz eta giro ezinobean. Galduko duzu? www.berbaizu.org

Maiatzaren 15  INDIA

Hezkuntza garapena, Vicente Ferrerren kanpo basea

Hizlariak: Botikazar institututik Koldo Lekunberri eta zenbait ikasle

Maiatzaren 22 HERBEHEREAK

Bizitzeko herrialde bat

Hizlaria: Leire Palacios

Maiatzaren 29 PALESTINA

Herri bat borrokan

Hizlaria:  Ane Labiano

Ekainak 5 VIETNAM

Bere burua berrasmatu duen herria

Hizlaria Montxo Bustamante

Ekainak 12 NEPAL

Himalayaren magaletan: herri sherpa baten egonaldia

Hizlaria:  Galder Unzalu


PREST! aldizkaria | berbaizu, bidaia kontaketak, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
27
9:26

Deustualdea (Bilbo): Bidaia kontaketak, hurrengo astean Zelanda Berria eta El Salvador

Zelanda Berrian ikusi, ikasi eta bizitakoak kontatuko ditu Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) Nuria Arroyok uztailaren 4an. Hurrengo egunean, berriz, Maitane Muñozek El Salvadorrera eginiko bidaia gogoratuko du. Bi saio hauekin emango zaio amaiera Berbaizuk antolatutako bidaia kontaketen zikloari.

BIDAIA KONTAKETAK

Uztailak 4 asteazkena: Nuria Arroyo, Zelanda Berria

Uztailak 5 osteguna: Maitane Muñoz, El Salvador

Müllerrenean, 19:30etan


PREST! aldizkaria | bidaia kontaketak, maitane salvador, müller, nuria arroyo, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
19
12:18

Deustualdea (Bilbo): Guatemalako berri emango du Asier Alberdik bihar

Asier Alberdik Guatemalan ikusi eta ikasia kontatuko du bihar (ekainak 20) 19:30etatik aurrera Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) Bidaia Kontaketak zikloaren barruan.


PREST! aldizkaria | asier alberdi, bidaia kontaketak, guatemala, müllerrrenea, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
12
11:06

Deustualdea (Bilbo): Venezuelako berri emango du Iñigo Kareagak ostegunean Müllerrenean

Bigarren saioa izango dute Müllerreneako bidaia kontaketek ostegun honetan. Ekainaren 14an, Iñigo Kareaga hurbilduko da Venezuelako berri ematera. Aurrerago hurbilduko dira Asier Alberdi (Guatemala), Maitane Muñoz (El Salvador) eta Nuria Arroyo (Zelanda Berria).

Ekainak 14: Iñigo Kareaga, Venezuela

Ekainak 20: Asier Alberdi, Guatemala

Ekainak 27: Maitane Muñoz, El Salvador

Uztailak 4: Nuria Arroyo, Zelanda Berria

Bidaiarien kontaketak entzuteko saioak Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) izango dira 19:30etan.


PREST! aldizkaria | bidaia kontaketak, iñigo kareaga, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
04
16:23

Deustualdea (Bilbo): Bidaia kontaketak Müllerrenean

Munduari buelta bost egunetan emateko aukera izango da ekainean eta uztailean Müllerrean. Ekainaren 6ean Iñaki Guridi kazetaria izango da Ghana eta Etipiako berri ematen Berbaizuko lehen gonbidatua. Bere atzetik etorriko dira gainontzeko bidaiazaleak, txandaka, astero-astero: Iñigo Kareaga (Venezuela), Asier Alberdi (Guatemala), Maitane Muñoz (El Salvador) eta Nuria Arroyo (Zelanda Berria).

Ekainak 6: Iñaki Guridi, Ghana eta Etiopia

Ekainak 13: Iñigo Kareaga, Venezuela

Ekainak 20: Asier Alberdi, Guatemala

Ekainak 27: Maitane Muñoz, El Salvador

Uztailak 4: Nuria Arroyo, Zelanda Berria

Bidaiarien kontaketak entzuteko saioak Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) izango dira 19:30etan.


PREST! aldizkaria | bidaia kontaketak, müllerrenea, uncategorized | ( Komentarioak )