Gaia: camping_acedo

Ira
15
8:52

Deustualdea (Bilbo): TXANTXIKU UDALEKUETAN 2010 : BUF KRISTONA!

Aurten Azedoko kanpina (Nafarroa) inoiz baino animatuago eta esukaldunago egon da...eta zergatik???? Txantxikukideak bertan egon garelako!

buda
Eguraldia primerakoa izan zen bertan bildu ginen 30 ume eta 10 begiraleentzat, eta ekintzak ere izugarriak izan ziren: mendi irteerak, beldur gaua, ur jolasak, malabareak, eta leku berriak ezagutzeko aukera egon zen. Pistina naturalak ere bisitatu genituen!

trialaritrialara

Hippy, pirata, euskal eta herrialde egunari esker kultura ezberdinekin harremanetan jarri ginen. Horrekin lotuta hainbat tailer egin genituen: kamiseta-tintaketa, buztin tailerra, body painting... Umeak ere begirale izan ziren alderantzizko egunean.

Denerako denbora egon zen baina onena "konkis"a izan zen,
BUF KRISTONA!

Argazki gehiago HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | astialdi_taldea, berbaizu, camping_acedo, deustu, nafarroa, txantxiku, udalekuak | ( Komentarioak )


Eka
10
18:01

Deustualdea (Bilbo): Txantxiku UDALEKUAK 2010

Aurten uztailaren 19tik 30era Berbaizu Euskara Elkartearen Txantxiku Astialdi Taldeak Acedo kanpinean  (Nafarroa) egingo ditu udalekuak.

Informazio bilera ekainaren 24an izango da arratsaldeko 19:00etan Bidarten.

* kontaktua: txantxikunet@hotmail.com


                                   


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | astialdi_taldeak, berbaizu, camping_acedo, deustu, txantxiku | ( Komentarioak )