Mahatserria (Bilbo): Otxarkoagako emakume baten kaleratzea ekidin dute
Marina Feijoók (68 urteko alarguna) bere Otxarkoagako etxea erabili zuen semearen etxeko hipotekako berme gisa. Hipotekari aurre egin ezinik, Marinaren etxea atzo enkantean ipintzekoak ziren. Bizkaiko Stop Desahucios taldeak joan den ostiralean eman zuen ezagutzera Marinaren kasua. Igandean Santander banketxea (hipoteka emailea) harremanetan jarri zen Marinarekin “irtenbideren bat topatzeko”. Ondorioz, enkantea bertan behera geratu zen.
INFO + Stop Desahucios
BERTON | berriak, desalojoak, kaleratzeak, stop desahucios | ( Komentarioak )








