Gaia: deustu

Eka
13
10:32

Deustualdea (Bilbo): Arangoitiko Euskal Jaia

Aurten ere giro ezinhobea Arangoitiko Euskal jaian... maiatzaren azken egunetan ospatutako jaitxoa!

Bertan ere Deustuko Kantagintzak bere agerraldia egin zuen kantuan arituz eta jaia girotuz, txalapartariak, zanpantzarrak, azoka eta abar jarduerekin batera!

049

   046

                          ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | arangoiti, berbaizu, deustu, euskal_jaia, euskara | ( Komentarioak )

Eka
08
10:41

Deustualdea (Bilbo): SUKALDARITZA IKASTAROA-BORDATXOn

Sukalde-kontuen zale izan ez arren, animatu nintzen Bordatxoko Gorka “sukaldari mundiala”rekin ikastaroa egitera.

Bete-betean asmatu nuela argi dago, zalantzarik gabe. Orain beste modu batean aritzen naiz bazkariak prestatzeko orduan; lehen astuna eta gogo gutxirekin egiten nuena, ”derrigortua”, orain gustura eta arin-arin egin daitekeen lana bihurtu da.

Onena? den-dena goxo-goxo ateratzen dela, sineztezina!

sukaldaritza_1 copia

Nabari da etekina atera diolgula ikastaroari. Gainera, giro lasai eta jatorrean, Gorkak prestatutakoarekin tripa bete dugu zapore goxo eta berriekin.

Inongo errezetarik eman gabe, sukaldean aritzeko eta gozatzeko, hozkailuari etekin handia ateratzen erakutsi digu. “Ez bota zaramara ezer”, janari merkeekin aurkezteko eta prestatzeko modu berriak erabiliz, munduko “chef” onena izan gaitezke-eta.

Saltsen eta kondimetuen mundua errezago bihurtu digu: gatz-motak, olioak, zapore-indartzaileak....

Aurrez prestaturiko jakiekin, berriz, mahaian eseriko direnei 5 minututan oso erakargarri eta benetan goxo dauden platerak prestatzeko aholku interesgarriak eman dizkigu gure Gorkak.

Oso gustura geratu gara, eta horren adierazgarri da azaroan berriz egiteko geratu garela denok (Gabonetako jatekoa beste modu batean prestatzen lagunduko digu, dudarik gabe!).

sukaldaritza

Berbaizuk antolatutako ekintza hau arrakastatsua izan da, argi dago. Gorkarekin 2. aldia izan da hau, eta lotuta dugu hirugarren bat ere. 4.,5. eta beste batzuk izango direla ziurta daiteke, oso interesgarria, erabilgarria eta gustu handiz egindako ekitaldia izan baita.

              5 de junio 022

              5 de junio 021

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bordatzo, deustu, euskara, ikastaroa, kulturgintza, sukaldaritza | ( Komentarioak )

Eka
08
10:41

Deustualdea (Bilbo): kronika: SUKALDARITZA IKASTAROA-BORDATXOn

Mai
13
10:16

Deustualdea (Bilbo): Fertxu Izquierdo irakurlearen txokoan

Aurtengo bigarren Irakurle txokoaren solasaldia ukan dugu gaurkoan eta oraingo honetan Fertxu Izquierdo, Txantreako idazlearen Mendeko borroka izenburua duen liburuarekin egokitu zaigu.

P5110333
Bere bigarren argitalpen haundia, (liburu formatoan esan nahi da) dugu hau eta "berunezko garaian" kokatuta dago, joan den mendeko 70 hamarraldian. Gori gorian zegoen giroa Erroma zerutiar eternale hartan; alde batetik Avanguardia Nazionaleko fazistak eta estatu kolpe ideia senpiternoak eta beste aldetik Lotta Operaia partisano berrien erresistenteak eta askatasunaren egarridunak. Aldi berean pelikula berezi baten errodajea. Aktoreak Nora Miao eta Bruce Lee eta Chuck Norris aurrez aurre. Erdian ikusle moduan edo "il popolo di Roma".

Liburuak denetarik du osagai bezala: italiar gastronomiari eta kantagintzari keinu zabala, gertaera serioak eta larriak; batzuentzat eleberri beltza, akzio eleberria, historikoa eta azkenik fantastikoa ere bai. Zer gehiago kontakizun fresko eta maisutasunez egindako izateaz aparte.

P5110331
Benetan zorionak idazle honentzat eta gonbitea luzatu egin zitzaionari. Asmatu egin du berriro ere. Hurrengoan elkar ikusiko dugulakoan. Ez adiorik.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, fertxu_fernandez, irakurle_txokoa, kultura, mendeko_borroka | ( Komentarioak )

Api
27
12:07

Deustualdea (Bilbo): Korrika 17 ARGAZKIAK!

       PAUsoz, pAUZO... EUSkalakarI!       

" title="

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, euskalakari, korrika | ( Komentarioak )

Api
27
12:07

Deustualdea (Bilbo): Korrika 17 ARGAZKIAK DEUSTUALDEAN!

       PAUsoz, pAUZO... EUSkalakarI!       

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, euskalakari, korrika | ( Komentarioak )

Api
26
9:09

Deustualdea (Bilbo): Txapa tailerra Zorrotza ikastetxean

Korrika 17ko astea jardueraz beteta egon zen bai, Amestoy ezezik Berbaizuk ere txapa tailerra egin zuen Zorrotzako Institutuan.

zorrotza_txapal

Apirilaren  12an, berbaizuko bi gazte hurbildu ziren Zorrotzako institutura hango gazteekin txapa tailer bat egiteko. DBHko 1. Eta 2. Mailakoak egon ziren bi orduz korrikarako leloekin txapak eginez, horietako asko oso interesgarriak izanik.

txapa tailerra

Espero dugu hurrengokoetan txapa tailerrak egin ahal izatea!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, euskalakari, korrika, tailerra, txapa, zorrotza_ikastetxea | ( Komentarioak )

Api
11
11:09

Deustualdea (Bilbo): ONARRIZKO SUKALDARITZA IKASTAROA maiatzan

* izena emateko azken eguna apirilak 30

oinarrizko sukaldaritza 2011

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bordatxo, deustu, ikastaroa, sukaldaritza | ( Komentarioak )

Api
06
15:25

Deustualdea (Bilbo): koldo amestoy müllerenean: apirilak 14, osteguna

Aurretik komentatu genuen gure bazkideei eta Berbaizukaria irakurri dutenei Berbaizu Euskara Elkartearen erronka berria: MÜLLERENEA.

Bertan, gune euskaldun berria sortzeko asmoa dugu, beste aisialdi kontu askoren artean, beraz, lokala estreinatzeko KOLDO AMESTOY izango dugu gurekin hurrengo APIRILAREN 14an (osteguna).

Koldo Amestoy_kartela              

Etorri lasai, lokala ikusi, gozatu emanaldiaz eta nahi izatekotan Müllerenea inkesta bete, zure iritzi, ideia zein proposamenak ere interesatzen zaizkigu eta!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, ipuin_kontalaria, koldo_amestoy | ( Komentarioak )

Api
05
12:20

Deustualdea (Bilbo): KORRIKA BADATOR!!! Tuterara babesa ematera!!!

korrika16

Berbaizukide batzuk Nafarroara doaz Korrikari babesera emotera.
Bizikletaz egunean zehar eta gero Tuteran AEKk antolatutako dantza ikuskizuna ikusi, afaldu eta ordu txikietan parte hartu Tuteran.

Nahi duenak parte hartu harremanetan jartzeko gurekin!! edo bestela jakin daizuen bertan egongo garela batzuk!!!

                berbaizu@euskalnet.net - 94 447 10 42

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bilbo, deustu, korrika_16, tutera | ( Komentarioak )

Api
01
12:18

Deustualdea (Bilbo): LATXAREN DEFENTSAN!

Aurten Berbaizu Euskara Elkarteari egokitu zaio Ardilatxa elkartetik 1000€ dirulaguntza jasotzea, eskerrik asko!

Trukean salgai ditugu euren giltzari eta pegatina batzuk lokalean!

100_3500

                               ESKURA EZAZU ZUREA!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ardilatxa, berbaizu, deustu, dirulaguntza, giltzariak, kultur_elkartea, pegatinak | ( Komentarioak )

Mar
28
11:55

Deustualdea (Bilbo): deustua bertsotan!

Jendetza pasadan ostegun arratsaldean! 300 lagun bildu ziren txosna gunean bertso saioa ikusteko! Ondoren gazte afarian ere giro ona egon zen!

Bertsolariak_0492
Bertsolariak_0475

                         ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | andoni_egaña, arkaitz, berbaizu, bertsolariak, deustu, estiballes, igor_elorza, jaiak, jai_batzordea, unai_iturriaga | ( Komentarioak )

Mar
23
13:40

Deustualdea (Bilbo): Deustuko Jaiak 2011: lehenengo asteburuko argazkiak!

Berbaizu eta Deustuko beste taldeak topera gabiltza aurtengo jaietan, eta horren emaitza lehenengo asteburuko argazkietan duzue!

P3192677

Aurreskua-063

               ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, jaiak, jai_batzordea | ( Komentarioak )

Mar
22
9:02

Deustualdea (Bilbo): BERTSO SAIOA ostegun honetan!

Ostegun honetan, martxoak 24, bertso emanaldia izango dugu Deustuko jaietako txosna gunean (euskalduna zubiaren parean).

Saioa 19.30tan hasiko da, baina aurretik 18.30ak aldera luntx txiki bat egongo da bertsolariekin batera.

Galtzeko aitzakirik ezin jarri!

bertsoak

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | andoni_egaña, arkaitz, berbaizu, bertsolariak, deustu, estiballes, igor_elorza, jaiak, jai_batzordea, unai_iturriaga | ( Komentarioak )

Mar
15
8:58

Deustualdea (Bilbo): GORA DEUSTUKO JAIAK!

Cartel

                                 martxoak 18, ostirala
                  done petri plazan txupinazoa, 20.00etan

asteburu honetan eta hurrengoan jai giro paregabea deustun!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertsolariak, deustu, deustuko_, gazteak, jaiak, jai_batzordea, txupinazoa | ( Komentarioak )

Mar
10
12:12

Deustualdea (Bilbo): BERBAIZUKARIA

Gure bazkideek etxean jasoko zuten jada, baina, beste inork Berbaizuk orain arte landutako jardueren eta erronka berrien gainean jakin nahi badu eskuragarri dauka BERBAIZUKARI alea lokalean!

    100_3438  100_3441

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aldizkaria, berbaizu, berriak, deustu | ( Komentarioak )

Mar
02
11:15

Deustualdea (Bilbo): DEUSTUKO INAUTERIAK : FOTU BATZUK!

                   inauteri paregabeak aurtengoak!

    Inauteriak Jaiba-301

                            Argazki gehiago HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, inauteriak, jai_batzordea, mozorroa | ( Komentarioak )