Gabon hauetan Berbaizu Euskara Elkarteak oroigarri gisa Erriberako sirgeren postala landu du, XIX.mende bukaeran emakume - gremio honen (munduan bakarra izan zenak) oroimena gurera ekarri nahian.
Gogora ekarri nahi izan dugu Deustuibarrako
irudi hauxe eta zeharka gabon onenak opatzeaz gain (beti ere gure ukitu ttikiarekin), elkarteko bazkideei oparitxo xume bat eskaini postal bidez. Nola ez,
gainontzekoak ere eskuratu dezakezue 0,50zentimoren truke lokalean.
Horrez gain, gure
elkarteak betetako 10. urteurrenari agur esaten diogu, euskararen aldeko lanean beste horrenbeste betetzea gure buruari desiatuz.
Iturria: "Las sirgueras de la ría de Bilbao". Imanol Barberia.
Margolaria: Anselmo Ginea
Bestetik ,
2011
egutegia eskura duzue lokalean doan. Deustuko tren geltokiaren itxiera aprobetxatuz,
bertan dagoen hesia abiapuntutzat hartu eta
“hesi
guztien gainetik” lelopean, gure ideia islatu dugu, hau da, gure esku dagoen
neurrian, ahal diren tresna zein baliabideekin, euskaraz bizitzeko egunerokotasunean ditugun hesiak (zein lotzen gaituzten sokak) gainditu eta etetzeko asmoa.
