Gaia: deustuko jaiak

Mar
22
8:25

Deustualdea (Bilbo): Deustuko jaiak: bigarren astebururako prest?

Bigarren asteburua

Onena geratzen da oraindik. Jaietako azken txanpa. Dena emateko prest? Hona hemen gaurtik tomatea erre arteko egitaraua…

DEUSTUKO JAIAK

Martxoak 22, 23 eta 24ko egitaraua

INFO + JAI BATZORDEA


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, egitaraua, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
21
8:33

Deustualdea (Bilbo): Deustuko jaietako bigarren asteburua gertu da

Deustuko jaiak blog

Jaietako bigarren txanparako prest? Korrika 18 gaur Deustualdera iritsiko dela ospatzeko bertso-saio mundiala eta Fabe de Fukaren kontzertua izango dira txosnagunean. Ostegunetik igandera ederki pasatzeko hamaika jarduera antolatu dituzte, jarraian duzue egitaraua:

Gaur, ostegunean, Korrika Jaia eta koadrila eta konpartsen gaua ospatuko da. Ostiralean, Bongo Botrako eta Mandoilek taldeen txanda izango da.  Larunbatean, martxoak 23,d tomate lehiaketa ospatuko da, urtero bezala, eta erromeriaz gozatzeko aukera izango da berriro ere, 3gabe2 taldearen eskutik. Igandean, jaiei amaiera eman baino lehen, euskal ezkontza egingo dute Mikeldi dantza taldeko kideek eta arratsaldean, aurreko igandean euriaren ondorioz bertan behera utzitako pilota partida jokatuko da. Gaueko 20:00ak aldera agurtuko dituzte deustuarrek jaiak datorren urtera arte, eta tomatea erreko dute.

Gazte Lokala

Musika nagusi izango da Gazte Lokalean asteburuan. Ostiralean No Komply eta Shit Hit The Fan taldeen kontzertuak izango dira eta larunbatean, berriz, hiru talde arituko dira: Miles, Rest eta Pura Muerte.


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, fabe de fuka, mandoile, pilota, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
18
7:59

Deustualdea (Bilbo): Deustuko jaietako lehen asteburuko argazki-bilduma mundiala

bazkariadeustukojaiak

PaRe taldearen pregoiak eta txupinak hasiera eman zioten ostiralean Deustuko jaiei. Asteburuan jai giroak ez du etenik izan: txosnagunearen irekiera, luntx herrikoia, kontzertuak, arrozahotsak, emakumeen aurreskua, auto klasikoen 1. topaketa…

1. asteburuko unerik onenak Jai Batzordearen facebookeko profilean, sartu eta gozatu!


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, jai batzordea, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
15
8:02

Deustualdea (Bilbo): PARE feminista taldearen pregoiarekin hasiko dira gaur Deustuko jaiak

pare pregoia

20:00etan botako dute Deustuko PARE feminista taldeko kideek aurtengo Deustuko jaiei hasiera emango dien pregoia. Jai Batzordeak deustuar eta kanpotarrak gonbidatu ditu 10 eguneko jaietan parte hartu eta dibertitzera.

DEUSTUKO JAIAK 2013 – MARTXOAK 15 OSTIRALA

17:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren hasiera Done Petri plazan

20:00 TXUPINAZOA eta PREGOIA Deustuko PARE talde feministaren eskutik Done Petri plazan + Konpartsa, koadrila eta auzotarren DESFILEA Deustuko kaleetatik txistulariek eta Ondalan konpartsako erraldoiek lagundurik txosnagunera + LUNTX HERRIKOIA txosnetan

20:30 LAST FAIR DEAL + SCREAMING TARGETS taldeen kontzertua Gazte Lokalean

22:00 MISTER JAM + VIETATO PENSARE taldeen kontzertua txosnetan

LEHEN ASTEBURUA ONA

Deustuarrek merezi dituzten jai herrikoiak

INFO + DEUSTUKO JAI BATZORDEA


PREST! aldizkaria | 2013, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
14
8:53

Deustualdea (Bilbo): Deustuarrek merezi dituzten jai herrikoiak

AGURRA

Hemen duzue aurtengo jaien atarian Deustuko Jai Batzordearen agurra.

Deustuar guztioi:

Olentzero eta Mari Domingi, eta Inauterien ostean… iada San Jose jaiak heldu dira. Urtero bezala, ahalegin handiak egiten ditugu Deustuko jai herrikoiak aurrera eramateko eta programako ekintzak deustuar orok disfrutatzeko; adin eta gustu ezberdinentzako proposamenak ekartzen dizkizuegu.

Hala ere, ez da bide erraza izan. Udalak ez digu inolako diru laguntzarik eman: jai herrikoiak ez dira lehentasuna haientzat. Are gehiago, laguntza ukatu ez ezik Jai Batzordeak eta beste eragile batzuk egindako proposamenei mila traba jarri dizkiete. Munduko alkate onenaren lehentasunak beste batzuk direla ulertzen dugu… elkarte herrikoiekin elkarlana zer den ahaztu omen dute eta!

Baina ez gaituzte geldituko. Oztopo guztien gainetik aurrera jarrituko dugu deustuarrek merezi dituzten jai herrikoiak antolatzen. Jai Batzordea osatzen dugun taldeek jai herrikoi hauek ospatzera gonbidatzen zaituztegu: barre egiten, abesten, dantzatzen, garai bateko lagunekin elkartzen… baina gure artean ez dauden deustuar oro ahaztu gabe. Eta sexista, xenofoboak eta deustuarroi kalte egiten diguten erasoak salatu behar direla ahaztu barik.

Kaleetan eta txosnetan ikusiko dugu elkar!

GORA DEUSTUKO JAIAK!

DEUSTUKO JAI BATZORDEA


PREST! aldizkaria | agurra, deustuko jaiak, jai batzordea, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
13
8:43

Deustualdea (Bilbo): Bi egun falta dira Deustuko Jaietarako

Jaiak_zapia

Aurtengo jaietako zapiak txosnetan, hainbat tabernetan eta txupinazoan eskuratu ahal izango dira.

DEUSTUKO JAIAK 2013 – MARTXOAK 15 OSTIRALA

17:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren hasiera Done Petri plazan

20:00 TXUPINAZOA eta PREGOIA Deustuko PARE talde feministaren eskutik Done Petri plazan + Konpartsa, koadrila eta auzotarren DESFILEA Deustuko kaleetatik txistulariek eta Ondalan konpartsako erraldoiek lagundurik txosnagunera + LUNTX HERRIKOIA txosnetan

20:30 LAST FAIR DEAL + SCREAMING TARGETS taldeen kontzertua Gazte Lokalean

22:00 MISTER JAM + VIETATO PENSARE taldeen kontzertua txosnetan

martxoak 15

INFO + DEUSTUKO JAI BATZORDEA


PREST! aldizkaria | 2013, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Ots
26
11:20

Deustualdea (Bilbo): Martxoaren 15ean hasiko dira Deustuko jaiak

Deustuko jaiak blog

Bai, badatoz! Martxoaren 15ean hasiko dira aurtengo Deustuko jaiak! Hamaika aktibitate prestatu ditu Jai Batzordeak deustuarren eta bisitarien gustukoak izango direlakoan. 

Jai Batzordeak eduki batzuk aurreratu dizkigu. Hona hemen: “Hasteko, txupinazo PAREren eskutik. Igandean, 17an, Euskal Eguna izango da eta ekintza batzuen artean, Emakumeen Aurreskua eta pilota partidua ikusiko ditugu. Bestalde, ostegunean Korrikarekin bat egingo dugu “tipi-tapa, tipi-tapa korrika” oihukatuz eta horren ostean, izugarrizko bertso-saioa izango dugu txosnagunean! Aipatzekoa da ere, ostiralean, Bonbo Botrako taldea arituko dela eta larunbateaa koadrilek eta konpartsek haien trebetasun artistikoa frogatuko dutela eszenatoki gainean playback txapelketan! Jaiak bukatzeko, igandean, Euskal Ezkontza ospatuko dugula. Gainera aurton, PAREk, gazte talde feministak, txosna jarriko du, beraz, ongi etorri!”

INFO + DEUSTUKO JAI BATZORDEA


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, jai batzordea, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
23
15:49

Deustualdea (Bilbo): Eguzkitsu dator Deustuko jaietako 2. asteburua

Eguraldia lagun, presta gaitezen aurtengo jaiei ondo merezitako amaiera emateko. Hemen duzue bigarren eta azken asteburuko egitaraua…

Martxoak 23 ostirala

17:00 Gaur Nagusien etxean Domino Txapelketa heldu da.

19:30 Ume eta gazteen PLAY BACK txapelketa. Denok aho zabalik uzteko ekar itzazue abestu ta dantzatu nahi dituzuen abestiak CDan. Done Petri Plazan (1.gunea).

20:00 Kantujira Deustuko Kantugintza taldearekin, herriko txistulari eta kantutegien laguntzaz, Deustuko kaleetatik gure betiko euskaldun abestiak abestuko ditugu. Done Petri Plazatik.

20:30 Txaranga Poteoa. Izeki Tabernatik hasita. (Kuadrila eta konpartsen artekoa).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Kontzertuak txosnetan. AFU + RAPEROS DE EMAUS +LA CHULA POTRA(4.gunea).

Martxoak 24 larunbata

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

10:00 Roller ginkana. (21:30 Argazkien emanaldia).

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plaza (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 y 17:00-21:00.

11:30 ERRALDOI TOPAKETA Ibilbidea honakoa izango da: Blas de Otero 42, Luis Power, Madariaga, Frontoia, Done Petri plaza, Madariaga, Heliodoro dela Torre, Blas de Oteron amaitzeko 15ak aldera.

12:00 TOMATE NAGUSI sukaldaritza txapelketa. Anima zaitez plater bat prestatzen, hori bai, osagai berezia eta ezinbestekoa, tomatea da. Anima zaitez eta utz gaitzazu denok aho zabalik! Done Petri Plazan (1.gunea).

12:00 Umeentzako tailerrak. Done Petri Plazan (1.gunea).

15:00 Platerren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkaria. Done Petri Plazan (1.gunea).

17:00 Gaur musa jolastera!. Nagusien Etxean.

17:30 UMEENTZAKO DISKO TXIKI. Done Petri Plazan (1.gunea).

19:30 Kuadrila eta konpartsen arteko PLAYBACK txapelketa. Done Petri Plaza (1.gunea).

20:00 Jaietako azken SUZKO ZEZENA. Botika Zahar Parkea (2.gunea).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Kontzertuak txosnetan IZARGI.

Martxoak 25 igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin kaleak girotzeko.

11:30 Sekulako ESTROPADAK, Deustuko Arraun Elkartearen eskutik. Bizkaiko traineru guztiak, baita Gipuzkoa eta Kantabriako zenbait ere etorriko dira gurera. Gizonezko zein emakumezkoak arraunean, Botika Zaharrean ikusi ahal izango ditugu.

12:00 Jaiak bukatzen hasteko, kalean jolastu! Umeentzako tailerrak. Botika Zahar parkean (2.gunea).

12:00 BIHOTZ ALAI FOLKLORE DANTZA TALDEAren eskutik, eta jaietan ohikoa denez, euskal dantzen erakustaldia. Done Petri Plazan (1.gunea).

13:00 Euskal dantzen ikuskizuna MIKELDI eta GURE HERRIA-ren eskutik. Done Petri Plazan (1.gunea).

14:00 Kuadrila eta konpartsen arteko TORTILA txapelaketa. Txosnetan (4.gunea).

16:30 Jaiak ondo amaitzeko… mus txapelketa!La Tortilla Mesoiakantolatuta.

18:00 Eta jaiak bukatzeko TOMATEAREN ERREKETA eta horrenbeste parrandaren ostean PARRILLADA goxo-goxoa. Done Petri plazan  (1.gunea).


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
19
9:41

Mahatserria (Bilbo): Bertso-saio mundiala gaur (martxoak 19) Deustun

Punta-puntako bertsolariak hurbilduko dira Deustuko Botika Zaharreko txosnagunera gaur (martxoak 19) arratsaldeko 19:30etan. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arazallus eta Unai Iturriagari Arkaitz Estiballesek ipiniko dizkie bertsotarako gaiak. Euria bada, bertso-saioa Euskaldunako zubipean izango da. Erdu! 


BERTON | agenda, bertso-saioa, deustuko jaiak | ( Komentarioak )


Mar
19
8:20

Deustualdea (Bilbo): Bertso-saio mundiala gaur (martxoak 19) Deustun

Punta-puntako bertsolariak hurbilduko dira Botika Zaharreko txosnagunera gaur (martxoak 19) arratsaldeko 19:30etan. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arazallus eta Unai Iturriagari Arkaitz Estiballesek ipiniko dizkie bertsotarako gaiak. Euria bada, bertso-saioa Euskaldunako zubipean izango da. Erdu!


PREST! aldizkaria | bertso-saioa, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
16
10:01

Mahatserria (Bilbo): Gaur hasiko dira Deustuko jaiak, kontsultatu egitaraua

Lulu eta Elmer pertsonaiek emango diete hasiera Deustuko San Jose jaiei. Hitzordua gaur, 20:00ean, Done Petri plazan da. Bertan izango dira koadrilak, txistulariak, erraldoiak eta abar. Bi asteko jai herrikoiek Botika Zaharrean izango dute topagune.

Martxoak 16 ostirala

17:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren hasiera eta zabaltzea Done Petri Plazan (1.gunea).

17:00 Tarte polita pasatzeko, animatu ta apunta zaitez Briska Txapelketan, Jubilatuen Etxean.

20:00 Berriro ere, nola ez, jaiekin hasteko, TXUPINAZO ETA PREGOIA Done Petri Plazan. Geroago, konpartsen, koadrilen eta nahi duenaren jaitsiera txosnetara (4.gunea) nor bere burua ikus eta entzunarazteko Deustuko kaleetatik. Deustuko txistulari eta gaiteroen presentzia ezin hobea izango dugu gurekin, baita Ondalan konpartsako erraldoiena ere. Txosnetara heltzean, luntx herrikoia, jaiekin eta gauarekin ondo hasteko. Jaitsierak  Kuadrilen arteko txapelketarako puntuatzen du.

21:00 Gazte Lokalean kontzertuak.

22:00 Kontzertuak txoznetan (4.gunea). GORANTZ ERORI+MISTER JAM

Martxoak 17 larunbata

09:00 Deustuko lehenengo Mendi martxa.

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plaza (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

12:00 ARROZAHOTSAZ Deustun biltzen garen auzokideen kultura anitzak aprobetxatuz, arroza elkar ezagutzeko aitzakia bihurtu nahi izan dugu. Horretarako aurten ArrozAhotsaz lehenengo txapelketa ospatuko dugu!! Deustuko arroza sukaldatzeko eraz gain beste batzuk ezagutzeko aukera izango dugu! Badakizu zelan sukaldatzen dute arroza Kolonbian, Txinan, Marokon edo Galizan? Done Petri Plaza (1.gunea).

12:00 Umeek umeentzako tailerretan parte har dezakete, geroko bazkarira gosez heltzeko. Jai-batzordeak beraien jai ereduei jarraituz, umeentzako ekintzetan zenbait balio transmititzen saiatzen da; hauen artean euskara, elkarlana, birziklapena, hezkidetza eta kulturartekotasuna. Done Petri Plaza (2.gunea).

Ohr!g!nal dendak lagunduta umeentzako dinamikak, Deustuko Gazte guneak antolatutako tailerra, Rokodromoa bertan egongo dira.

15:00 Arrozaz egindako platerren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkari herrikoia.

16:30 Kuadrila eta konpartsen arteko jolasak (1.gunean).

17:00 Jubilatuen Etxean txapelketekin jarraitzen dute. Tute Txapelketa.

17:30 MADDI PIRATA umeentzako antzezlana ZIRTAKA taldearen eskutik. ????

19:00 Mp3 esperiens. Done Petritik hasita (1.gunean)

19:30 SUZKO ZEZENA. Botika Zahar parkean (2.gunea).

20:00 DEUSTUKO ANDREEN AURRESKUAren etsaioa. Done Petrin (1. gunean).

20:30 ERROMERIA. Ohiko dantzak ikasteko modurik onena, jaietan, plazan bertan ikastea da. Done Petri Plazan (1.gunea).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Sekulako berbena txosnetan (4.gunea): LISKER.

Martxoak 18 igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin.

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plazan (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

12:00 San Felizisimo-tik, eta ohikoa izaten hasia den bezala,  Deustuko udal korporazioa alkatearekin buruan,  Deustuko kaleetatik ibiliko da gaitero, txistulari, dantzari eta gainerako deustuarrekin batera. Anima zaitez eta parte hartu ohitura polit honetan.

12:00 Umeentzako tailerrak. Done Petri Plazan (1.gunea)

12:30 Animatu eta Deustuko Bizirik antolatutako 5. Tronpa Txapelketan parte hartu. Botika Zahar Parkean (2. gunea)

13:00 DEUSTUKO EMAKUMEEN AURRESKUA. Alkatearen kalejira Done Petri Plazara heltzean, Deustuko neskek gure herriko ohiko dantza hau dantzatzeko momentua izango da (1.gunea). Geroago, luntx herrikoia.

17:30 Bazkalostean izugarrizko PILOTA PARTIDUAK  (amateur, 1. mailako afizionatuak) biziki itxarotako momentua bilakatu dena. Iharra Frontoian (1.gunea).

18:00 Betiko abestiak dantzatzeko garaia: Berbena Kanp. Done Petri Plazan (1gunea).

MARTXOAK 19 Astelehena

19:30  BERTSO SAIOA. Bertsoen ohiturak bizirik jarraitzen du, gero eta jende gehiagok gozatzen du bertsoak egiten eta entzuten, gainera adin guztietako pertsonak izaten dira. Deustun hurrengo bertsolariak izango ditugu gurekin: … (4.gunea).

Martxoak 22 osteguna

GAZTEOK DEUSTU AMETSEZ PUZTERA GOAZ!!!

Deustuko gazte eragileok gure borrokak eta ametsak lortzeko bideak eraikitzen ari gara!!! Arten elkarrekin egiten hasi garen dinamikekin aurrera jarraitu eta Deustuko gazteok jaietan ere elkarrekin eta presente egon nahi dugu eta horretarako gaur Deustuko lehenengo Gazte Gaua ospatuko dugu!!! Animatu eta hurbildu Deustu puztera!!!

18:30 GINKANA POTEOA

21:00 GAZTE AFARIA. Jai-batzordeko txosnan (4. gunea)

Martxoak 23 ostirala

17:00 Gaur Nagusien etxean Domino Txapelketa heldu da.

19:30 Ume eta gazteen PLAY BACK txapelketa. Denok aho zabalik uzteko ekar itzazue abestu ta dantzatu nahi dituzuen abestiak CDan. Done Petri Plazan (1.gunea).

20:00 Kantujira Deustuko Kantugintza taldearekin, herriko txistulari eta kantutegien laguntzaz, Deustuko kaleetatik gure betiko euskaldun abestiak abestuko ditugu. Done Petri Plazatik.

20:30 Txaranga Poteoa. Izeki Tabernatik hasita. (Kuadrila eta konpartsen artekoa).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Kontzertuak txosnetan. AFU + RAPEROS DE EMAUS + LA CHULA POTRA (4.gunea).

Martxoak 24 larunbata

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

10:00 Roller ginkana. (21:30 Argazkien emanaldia).

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plaza (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 y 17:00-21:00.

11:30 ERRALDOI TOPAKETA Ibilbidea honakoa izango da: Blas de Otero 42, Luis Power, Madariaga, Frontoia, Done Petri plaza, Madariaga, Heliodoro de la Torre, Blas de Oteron amaitzeko 15ak aldera.

12:00 TOMATE NAGUSI sukaldaritza txapelketa. Anima zaitez plater bat prestatzen, hori bai, osagai berezia eta ezinbestekoa, tomatea da. Anima zaitez eta utz gaitzazu denok aho zabalik! Done Petri Plazan (1.gunea).

12:00 Umeentzako tailerrak. Done Petri Plazan (1.gunea).

15:00 Platerren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkaria. Done Petri Plazan (1.gunea).

17:00 Gaur musa jolastera!. Nagusien Etxean.

17:30 UMEENTZAKO DISKO TXIKI. Done Petri Plazan (1.gunea).

19:30 Kuadrila eta konpartsen arteko PLAYBACK txapelketa. Done Petri Plaza (1.gunea).

20:00 Jaietako azken SUZKO ZEZENA. Botika Zahar Parkea (2.gunea).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Kontzertuak txosnetan IZARGI.

Martxoak 25 igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin kaleak girotzeko.

11:30 Sekulako ESTROPADAK, Deustuko Arraun Elkartearen eskutik. Bizkaiko traineru guztiak, baita Gipuzkoa eta Kantabriako zenbait ere etorriko dira gurera. Gizonezko zein emakumezkoak arraunean, Botika Zaharrean ikusi ahal izango ditugu.

12:00 Jaiak bukatzen hasteko, kalean jolastu! Umeentzako tailerrak. Botika Zahar parkean (2.gunea).

12:00 BIHOTZ ALAI FOLKLORE DANTZA TALDEAren eskutik, eta jaietan ohikoa denez, euskal dantzen erakustaldia. Done Petri Plazan (1.gunea).

13:00 Euskal dantzen ikuskizuna MIKELDI eta GURE HERRIA-ren eskutik. Done Petri Plazan (1.gunea).

14:00 Kuadrila eta konpartsen arteko TORTILA txapelaketa. Txosnetan (4.gunea).

16:30 Jaiak ondo amaitzeko… mus txapelketa! La Tortilla Mesoiak antolatuta.

18:00 Eta jaiak bukatzeko TOMATEAREN ERREKETA eta horrenbeste parrandaren ostean PARRILLADA goxo-goxoa. Done Petri plazan  (1.gunea).


BERTON | 2012, berriak, deustuko jaiak | ( Komentarioak )


Mar
16
9:16

Deustualdea (Bilbo): Gaur 20:00ean emango zaie hasiera Deustuko San Jose jaiei

Lulu eta Elmer bikotea aukeratu du Jai Batzordeak aurtengo Deustuko jaiak abiarazteko. Done Petri plazan, 20:00ean, pregoi eta txupinerako elkartuko dira koadrilak, txistulariak, erraldoiak eta abar. Animo azken prestaketak egiteko eta jaiak ondo hasi! Gora Deustuko jaiak!


PREST! aldizkaria | 2012, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
15
13:02

Deustualdea (Bilbo): Deustuko Jai Batzordearen boletoak salgai daude: erosi eta lagundu!

Jaiak antolatzeko behar-beharrezkoa da denon laguntza eta partaidetza. Boletoak erosiz sekulako babesa ematen zaie jai herrikoiei. Beraz, atera zuen poltsikoko txanponak eta erosi boletoak. Sariak, ohi bezala, ezin goxoagoak dira! Begira, begira…

1.saria

Bazkaria 2 pertsonarentzat Bordatxo tabernan (zozketa apirilaren 12an)

2.saria

Bazkaria 2 pertsonarentzat La Taberna del Sur tabernan (zozketa apirilaren 13an)

3.saria

Bazkaria 2 pertsonarentzat Oktoberfest tabernan (zozketa apirilaren 14an)

Deustuko Jai Batzordea Facebooken

deustukojaibatzordea@gmail.com


PREST! aldizkaria | boletoak, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
15
10:57

Deustualdea (Bilbo): Ondalan erraldoien konpartsa Deustuko kaleetan izango da

Martxoaren 16an (ostirala) 20:00ean emango diote Deustuko jaiei hasiera Lulu eta Elmerrek pregoia eta txupina botatzean. Done Petri plazatik txosnagunerako kalejiran izango dira koadrilekin batera txistulariak, gaiteroak eta Ondalaneko erraldoiak. Martxoaren 24an (larunbata) berriz ere kalejiran ibiliko dira erraldoiak Deustuko kaleetan zehar 11:30etatik aurrera.


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, ondalan erraldoiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
15
10:43

Deustualdea (Bilbo): Maddi pirata larunbatean Deustun

Done Petri plazara hurbilduko da larunbatean Maddi pirata 17:30etan eta euria bada Euskaldunako zubipera. Ez ahaztu, pirata mozorroa janzteaz!!!


PREST! aldizkaria | deustuko jaiak, maddi pirata, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
14
15:55

Deustualdea (Bilbo): Txosnak itzuli dira Botika Zaharrera

Gaur goizean Jai-kit enpresako langileak jo eta ke aritu dira zortzi txosna muntatzen Botika Zaharrean. Aurten txosna bat gutxiago izango da, Deustuko futbol taldeko neskena, alegia. Aupa eta animo muntaketa, horniketa, antolaketa eta apainketa lanetan ibiliko zareten guztioi!!!


PREST! aldizkaria | 2012, deustuko jaiak, txosnak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
13
9:15

Deustualdea (Bilbo): Tute, mus, briska eta domino txapelketak Deustuko jaietan

Jokozaleek aukera ugari izango dute Deustuko jaietan, Jubilatuen Elkarteak hainbat txapelketa antolatu ditu horretarako.

Martxoak 19: Tute txapelketa, 17:00

Martxoak 20: Mus txapelketa, 17:00

Martxoak 21: Briska txapelketa, 17:00

Martxoak 22: Domino txapelketa, 17:00

Izena ematea Blas de Otero kalean Jubilatuen Elkarteak duen egoitzan


PREST! aldizkaria | 2012, deustuko jaiak, txapelketak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
13
9:01

Deustualdea (Bilbo): Bertso-saio mundiala Deustuko jaietan

Punta-puntako bertsolariak etorriko dira Deustura bertsotara martxoaren 19an.

Bizkaiko bertsolari txapeldunak, Arkaitz Estiballesek, egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak martxoaren 19an (astelehena). Ondoan izango ditu, bertsotan, goi mailako bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga. Iazko jaietan bertso-saioak izan zuen arrakasta errepikatzeko talde bikaina batu du Deustuko Jai Batzordeak aurtengo. Hitzordua 19:30etan izango da Txosnagunean.


PREST! aldizkaria | 2012, bertso-saioa, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
12
9:49

Deustualdea (Bilbo): Deustuko jaietako kontzertuak

Ezagutu ditugu Deustuko jaietara etorriko diren musika taldeak. Kontzertu guztiak 22:00ean hasiko dira jaietako txosnagunean.

Martxoak 16 ostirala: NARCO + MISTER JAM + ANTTON

Martxoak 17 larunbata: LISKER

Martxoak 23 ostirala: AFU + RAPEROS DE EMAUS + LA CHULA POTRA

Martxoak 24 larunbata: IZARGI


PREST! aldizkaria | 2012, deustuko jaiak, kontzertuak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
12
9:27

Deustualdea (Bilbo): Deustuko jaiak ostiralean hasiko dira

Martxoaren 16an (ostirala), 20:00ean, Done Petri plazan, emango zaie hasiera 2012ko Deustuko jaiei pregoiarekin eta txupinazoarekin. Hona Jai Batzordearen agurra aurtengo jaiei begira:

Urtero bezala hemen daude San Jose jaiak. Ahalegin handia egin dugu jaiak ospatzeko eta guzti guztietako jarduera desberdinak antolatzeko. Modu ederrean eta parte-hartzailean, herrikoia eta Deustu osora heltzen saiatzen gara, bizilagun guztientzako Inauteri, Olentzero eta Mari domingi jaiekin egiten dugun moduan.

Hala ere, ez da guztia poza eta umorea; izan ere, Deustuko Jai Batzordeak auzoko beste eragile batzuekin batera, jaiak antolatzen ditugu udaleko diru-laguntzarik gabe. Are gehiago, salatu nahi dugu beste ekintza batzuetarako udalak dirutza bideratzen duen bitartean, erregeetako kabalgata edota Espainiako itzuliarentzat adibidez, auzoetako jaiei, burokraziarako zeregin handiaren ondorioz, huskeria baino ez du bideratzen, komunak ordaimntzeko beste ez dena. Hala eta guztiz ere, hau ez da gure kexarik handiena, printzipioengatik kexatzen gara udalak gero eta oztopo gehiago jartzen dituelako herriko jaiak ospatzerakoan.

Oztopoak izan arren, ez gara geldituko. Aurrera jarraituko dugu, deustuarrok merezi ditugun jaiak ospatzeko. Jai Batzordea osatzen dugun talde desberdinek dantzatzera, hitz egitera, abestera, bertsotan aritzera, barre egitera eta jende desberdina ezagutzera gonbidatzen zaituztegu; baita eraso sexista, xenofoboak eta deustuarren kontra kalte egiten duena kritikatu eta salatzera ere.

Kalean eta txosnetan elkartuko gara!!! Gora Deustuko jaiak!!!

Deustuko Jai Batzordea


PREST! aldizkaria | 2012, deustuko jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )