Gaia: deustuko kanala

Aza
12
9:19

Deustualdea (Bilbo): Udalak Kanala zabaltzeko eskatuko duen maileguak Udal Etxebizitzak-en lana oztopatuko duela salatu du Bilduk

Iñaki Azkunak 5 milioi euroko mailegua eskatuko duela iragarri zuen joan den astelehenean. Aitziber Ibaibarriagak azaldu duenez, Kanalaren irekierak Udal Etxebizitzak-era bideratutako diruaren %31,25 eramango du.

Iturria: Branka

Bilduren udal taldeak Udal Etxebizitzak-erako Gobernu batzordeak aurkeztutako aurrekontuaren kontra bozkatu zuen atzo eginiko Administrazio Kontseiluan. Udalaren Erakunde Autonomiadunaren inbertsiorik nagusia Deustuko Kanala zabaltzeko bideratu nahi izanaren kontra agertu da Aitziber Ibaibarriaga zinegotzia eta Udal Etxebizitzak-en Bilduren ordezkaria. Ibaibarriagak salatu du epe ertain-luzerako inbertsio honek Udal Etxebizitzak-en eguneroko lana eta garapena hipotekatuko duela.

Udal Etxebizitzak-ek datorren urterako inbertsioetarako izango duen 16 milioietatik %31,25, (5 milioi), hau da inbertsio nagusia, epe ertainerako inbertsio batera bideratuko dela azpimarratu du Ibaibarriagak, Deustuko Kanala zabaldu ahal izateko, alegia. Horren truke, Udalaren Erakunde Autonomiadunak lursail bat jasoko du, epe luze batean eraiki ahal izango duena. Bilduren zinegotziaren arabera, berriz, epe motzerako eraikitzeko unea da orain, alokairu sozialaren eskaera gorantz doan abagune honetan, hain zuzen. Ibaibarriagak uste du eraikuntza sektoreak bizi duen geldiunea aprobetxatu behar dela eraikitzeko baldintza onak lortzeko.

Ibaibarriagak azpimarratu du Deustuibarra-Zorrotzaurrerako inbertsioak erakartzeko Gobernu batzordeak duen premiak Udal Etxebiztzak-entzat hipoteka handia izango dela. “Trukearen emaitzak ez ditugu ikusiko denbora luze batean, aurretik fase asko egin behar dira eta”, adierazi du Ibaibarriagak.

Sarrerek ere desadostasunak eragin dituzte. Udal Etxebizitzak-en finantzazioaren bigarren iturburua ondarearen salmentan oinarritzen da, etxebizitzen salmentan hain zuzen ere (5.200.000 euro). Bildu ondarearen salmentaren kontrako jarrera argia du. “Etxebizitzen udal parke publikoa handitu behar da etxebizitza udal politika publikoa eta eraginkorra izan dadin”, azpimarratu du Ibaibarriagak.


PREST! aldizkaria | bilboko udala, bildu, deustuko kanala, udal etxebizitzak, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
26
17:21

Deustualdea (Bilbo): Erriberan parkea eraikitzeko eskatu dute Kanaleko jaietan

Joan den asteburuan, Elorrietako Kanal auzoko lehengo San Juan jaiak ospatu zituzten. Igandean, ekainaren 24an, auzoan zehar egin zuten Bizi Martxaren 4. edizioan, Deustuko Kanalean 1995eko plan orokorrak proposatutako Erriberako parkea aldarrikatu zuten. Levante plazan hasi eta portuko errepidean bukatu zuten aldarrikapen ibilaldia Elorrieta bizilagunek.

INFO + www.elcanal.info


PREST! aldizkaria | bizi martxa, deustuko kanala, jaiak, parkea, uncategorized | ( Komentarioak )