Gaia: ehu

Mai
06
16:16

Deustualdea (Bilbo): Deustuko zubia esku-hartze artistikoetara zabalduko da maiatzaren 10ean

Esku-hartze artistikoak_9_2013

EHUko Arte Ederretako fakultateko 23 ikasle eta ikertzailek 7 esku-hartze artistiko egingo dituzte Deustuko zubia altxatzeko makinak dauden etxolan, eta 16 Deustuko zubiaren oinarrian kokatutako geletan.

Proiektua, Juan Pablo Orduñez Mawatresek zuzentzen du eta Arantza Lauzirika da koordinatzaileaa. EHUko Bizkaiko campuseko errektoregordetzaren, Kontestua.org ikerketa-proiektuaren eta Bilboko Udalaren parte-hartzearekin egingo dute.

Zubia altxatzeko makinak hartzen dituen etxolako esku-hartzeek hiruna aste iraungo dute, eta beheko gelako aldi baterako aurkezpenak, erakusketak, proiektuak edo jarduerak egun bat iraungo du.

Aurreko edizioko esku-hartzeak hemen ikusgai: http://artepuentededeusto.blogspot.com.es/

Esku-hartze artistikoak_11_2013

MAIATZAK 10 OSTIRALA

19:00 Antonio Barearen Acantilado lanaren aurkezpena, Deustuko zubiko etxolan. Bere lana maiatzaren 10etik 30era egongo da erakusgai.

19:30 DJ Yuju!-ren kontzertua

Esku-hartze artistikoak_1_2013

 


PREST! aldizkaria | arte ederretako fakultatea, deustuko zubia, ehu, esku-hartze artistikoak, uncategorized | ( Komentarioak )


Urt
15
16:06

Mahatserria (Bilbo): Martxan da www.bertso-eskolak.com

bertso-eskola

Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburuarekin, Bertsozale Elkarteak eta EHUko Ixa taldeak bertso-eskola digitala webgunea aurkeztu dute. Arbela digitala, Bertso-eskolen mapa eta bertsolaritza mapa izango ditu, besteak beste.

Bertsotarako arbel digitala bertsoak idatzi, landu edo bertsotan egiten ikasi nahi duenari zuzendutako tresna da. Hainbat baliabide eskaintzen ditu tresna honek:

  • Errima-bilatzailea
  • Neurri-markatzailea
  • Neurri-egiaztatzailea
  • Sinonimo-bilatzailea

Egileen nahia Euskal Herriko bertso-eskolatan erabilia izatea da, eta bertsotan egiten ikasten ari direnei edo bertsoa osatzeko arazoak dituztenei laguntza eskaintzea.


BERTON | berriak, bertso-eskola, bertsozale elartea, digitala, ehu, ixa taldea | ( Komentarioak )


Uzt
23
8:03

Deustualdea (Bilbo): Esku-hartze artistiko berria Deustuko zubian

Mirian Isasiren ‘Duerman con las ventanas abiertas’ izeneko sormen lana ikus daiteke abuztuaren 1era arte Deustuko zubiko kontrol kabinan. EHUko Arte Eder fakultateko 3. zikloko ikasleek ‘Esku-hartzea zubian’ proiektuaren barnean burutzen duten 4. erakusketa da hau.

Argazkia: Luis Jauregialtzo/Argazki Press


PREST! aldizkaria | ehu, mirian isasi, uncategorized, ‘duerman con las ventanas abiertas’ | ( Komentarioak )


Api
03
9:27

Mahatserria (Bilbo): Euskararen erabilera datuak aztergai udako ikastaroetan

Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Uda Ikastaroetan. “Euskararen erabileraren bilkaera, egoera eta norabidea datuen argitan” izenburupean uztailaren 16 eta 17an izango da ikastaroa Miramar jauregian. 

Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketa kuantitatibo nagusiak 2011ko datuekin osatu berri dira. Une egokia da emaitzen aurrean jarri eta ondorioak ateratzeko. Ariketa hau ikuspegi ezberdinak dituen jende ugariren artean egiten bada, are emankorragoa izan liteke. Honengatik guztiagatik, ondorego helburuekin antolatu da ikastaroa:

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea
  • Pertsona eta eragile erreferentzialek datuez egiten duten irakurketa zabaltzea.
  • Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnarketa eta sustatzea.

Egitaraua: bi ikerketen arduradunak, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa ongi ezagutzen duten ikerlariak, Katalunian antzeko zereginetan dabilen gonbidatua eta euskararen aldeko mugimenduko kideak izango dira hizlari, bi egunetan. Egitarau zehatza kontsultagaia dago webgunean.

Matrikulazioa: ikastaroetan matrikulatzeko epea maiatzaren 2an zabalduko da.

Bekak: apirilaren 23a arte, beka eskaera egiteko aukera dago. Horretarako, eskaera-orria bete eta ondorengo helbideetako batera bidali behar da: Uda Ikastaroen Idazkaritza- 1042 Postakutxa 20080 Donostia edo udaikastaroak@ehu.es

Prezioak: maiatzaren 2tik 31ra arte: 55€. Ekainaren 1etik aurrera 66€. Beka bidez %50erainoko deskontua eskura liteke.


BERTON | berriak, ehu, euskararen erabilera, udako ikastaroak | ( Komentarioak )