Gaia: elorrieta

Mai
03
9:08

Deustualdea (Bilbo): Elorrietako jaiak igandera bitartean (egitaraua)

Ibarrekolanda Jai Batzordea

Joan den astean hasi ziren Elorrieta auzoko jaiak igandera arte luzatuko dira. Hona azken hiru egunetarako egitaraua! Ondo pasa!

MAIATZAK 3 OSTIRALA

19:15 Txupinazoa eta girotzeko musika

19:30 Puzgarriak plazan

20:00 Haurrentzako aurpegi apainketa tailerra, plazan

21:00 Txokolatada, Iker txurro-dendaren ondoan

22:30 Kontzertua: WHISKY DYCK + HARD ROCK SOUNDS

MAIATZAK 4 LARUNBATA

10:00 Txupina eta girotzeko musika

11:00 Puzgarriak, Elorrieta plazan

12:00 Autoen zirkuitua umeentzat

14:30 Herri bazkaria

16:00 Puzgarriak, Elorrieta plazan

16:45 V.Tiragoma Txapelketa, saskibaloi zelaian

18:30 Haurrentzako jolasak, Jai Batzordearekin

20:00 Magia erakustaldia, Oliver magoarekin

22:30 Kontzertua: BOLKETE + ESTAMPIDA

MAIATZAK 5 IGANDEA

10:00 Txupina eta girotzeko musika

10:30 Paella Txapelketaren hasiera

11:00 Gargantua

11:30 Ludoteka

11:30 Ondalan erraldoien konpartsaren kalejira

12:00 Elorrietako antzinako izarren partida, kiroldegian

14:00 Paellen aurkezpena eta sari banaketa

15:00 Bazkari herrikoia

17:00 Mus Arin Txapelketa, Elorrieta tabernan

17:30 Puzgarriak

19:00 Doremi haur berbena, Mar-Tin-Tin Circusekin

20:00 Jaien amaierako azken traka

*Jaiek iraun bitartean auzoko argazki zaharren erakusketa egongo da ikusgai Argi tabernan

INFO + IBARREKOLANDAKO JAI BATZORDEA


PREST! aldizkaria | 2013, elorrieta, jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Api
23
16:43

Deustualdea (Bilbo): Ostiralean hasiko dira Elorrietako jaiak

Elorriera jaiak 2013

Apirilaren 26an, ostiralarekin bat hasiko dira Elorrietan auzoko jaiak.

Elorrietako jaien barruan antolatutako ekitaldiak egiteko okupatu den esparru publikoa dela eta, bihartik, apirilak 24, maiatzaren 6ra bitartean, zirkulaziorako itxiko da Ignacio Ellacuria kalean.

 

EGITARAUA

Apirilak 26-27-28

Erdi Aroko azoka; Boulevardean (Agirre lehendakaria eta Elorrieta artean)

Apirilak 27 larunbata

Ibilgailu klasikoen Elorrietako I. Topaketa, Boulevard parkean (institutu ondoan)

Apirilak 28 igandea

11:30 Bizkaiko Gaiteroak eta Ondalan Erraldoien Konpartsarekin kalejira

Apirilak 30 asteartea

22:30 HOJALATICA eta EL PASO KILLERS taldeen kontzertua


PREST! aldizkaria | elorrieta, jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Api
16
11:02

Deustualdea (Bilbo): Ondalaneko erraldoiek Elorrietan dantzatuko dute apirilaren 28an

Ondalan_apirilak 28

Apirileko azken igandean, apirilaren 28an, 11:30etatik aurrera, Ondalan konpartsako erraldoiak buelta eta buelta ariko dira Elorrietako kaleetan.

INFO + ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

Blas de Otero, 42-44 atzekaldea

www.ondalan.com  656713028


PREST! aldizkaria | elorrieta, erraldoiak, ondalan, uncategorized | ( Komentarioak )


Abe
14
9:37

Deustualdea (Bilbo): Gaudeamus Hodie abesbatzak kontzertu ibiltaria eskainiko du San Inaziotik Ibarrekolandara

SONY DSC

San Inazio, Elorrieta eta Ibarrekolandako Hiru Auzo merkatarien elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu auzoko kaleak alaitu eta salmentak sustatzeko.

- Abenduak 14 ostirala, 18:0-19:30 bitartean, Gaudeamus Hodie abesbatzaren kontzertu ibiltaria, Orixe kaleko 28. zenbakitik hasita Levante plazaraino eta Levantetik Arturo Campion kaleko 18. zenbakiraino.

- Abenduak 15 larunbata, eguerdian, kalejira Barakaldoko orfeoiarekin.

- Abenduak 22 larunbata, goizean, Olentzerok kuku bat egingo du San Inazion eta umeek ikazkinarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.

- Urtarrilak 4 eta 5, Txu-txu trenak Agirre lehendakariaren 161. zenbakitik abiatuta, 20 minutuko bidaiak egingo ditu. Meltxor errege magoa ere bertan izango da umeei gozokiak eta opariak banatzen.


PREST! aldizkaria | elorrieta, gaudeamus hodie, hiru auzo, ibarrekolanda, san inaizo, uncategorized | ( Komentarioak )


Abe
05
7:42

Deustualdea (Bilbo): Olentzero, Txu-txu trena, Meltxor erregea eta abar San Inazioko kaleetan

olentzero

San Inazio, Elorrieta eta Ibarrekolandako Hiru Auzo merkatarien elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu auzoko kaleak alaitu eta salmentak sustatzeko.

- Abenduak 14 ostirala, arratsaldean, Gaudeamus Hodie abesbatzaren kontzertua.

- Abenduak 15 larunbata, eguerdian, kalejira Barakaldoko orfeoiarekin.

- Abenduak 22 larunbata, goizean, Olentzerok kuku bat egingo du San Inazion eta umeek ikazkinarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.

- Urtarrilak 4 eta 5, Txu-txu trenak Agirre lehendakariaren 161. zenbakitik abiatuta, 20 minutuko bidaiak egingo ditu. Meltxor errege magoa ere bertan izango da umeei gozokiak eta opariak banatzen.


PREST! aldizkaria | elorrieta, hiru auzo, ibarrekolanda, san inazio, uncategorized | ( Komentarioak )


Abe
03
9:25

Deustualdea (Bilbo): Inoiz baino gabonetako argi gehiago San Inazioko kaleetan

sani gabon argiak foto-encendido-luces4

Gabonetako argi eta apainketa berria ikus daiteke joan den ostiraletik San Inazio, Elorrieta eta Ibarrekolandako kaleetan Hiru Auzo merkatarien elkartearen ekimenez. Aurten, ahalegin berezia eginez, gabonetako apainketa zabaldu egin da kale gehiagotara. 


PREST! aldizkaria | elorrieta, hiru auzo, ibarrekolanda, san inazio, uncategorized | ( Komentarioak )


Urr
30
11:39

Deustualdea (Bilbo): Elorrieta, Deustuko auzo langilearen sorrera

XIX. mendearen amaieran Ibaizabaleko bihurgune bortitza leundu eta ibaiari eremu zabala lehortu zioten Elorrieta aldean. Bertan industria handiak paratu zituzten eta, haiekin batera, auzo langilea sortu zen.

Elorrieta Deustuko leku bakartia izan zen mende askotan. Agirietan batez ere XVIII. mendean hasi zen agertzen, alderdi horretan Ibaizabal zeharkatzeko ontzia jarri zutenean. Deustutik Barakaldora igarotzeko zerbitzuarekin batera, etxe bi eraiki zituen Deustuko herriak, batelarien bizileku lehenengoa eta, inguru horretako ogen edo herri-lur joriak lantzeko baserria bestea.

Artean Elorrieta Sepurukoatxa edo Monte Cabras haitzaren azpiko lur zerrenda mehea zen, ibaiaren eta mendiaren artean estu-estu hartuta. Han ez zegoen kasik lekurik. Ibai ondoko sirga bidea ere ozta-ozta igarotzen zen bertatik.

Egoera zeharo aldatu zen itsasadarra kanalizatzeko lanen ondorioz. Nabigazioa errazte aldera, Elorrietan ibaiak egiten zuen bihurgune itxia leuntzea lan nagusietako bat bilakatu zen. Horretarako, Elorrietan ibaiari eremu zabala kendu eta lehortu zuten 1884 urte aldean. Horrek ekarri zuen Zorrotzako puntako lur sailak ibaiaz bestaldean, Elorrietan, gelditu zirela eta, ondorioz, Abandoko eta Deustuko udalerrien jurisdikzioak nahastu zirela. Ez luzerako, ibaiak jarraitu baitzuen herri bien arteko muga izaten.

Lursail berriak salgai atera zituen Portuko Lanen Batzordeak eta erosleek lantegiak ezartzeko baliatu zituzten. Burt Boulton & Hay konpainiak galdarategia paratu zuen. SA Española de Dinamitak ere lantegia eraiki zuen eta, urte batzuetan (1891 inguruan), Elorrietan eta Galdakaoko Zuatzun eduki zituen bere ekoizpen guneak. Tubos Forjadosek ere lantegi handia atondu zuen Elorrietan, mota guztietako hodiak fabrikatzeko. Geroago Aceros de Elorrieta enpresa sortu zen auzoan.

Ensanche de Elorrieta

Lantegi asko eta, jakina, beharginak ere ugari. Horregatik negozio-gizon batzuek aukera ikusi zuten eta ez zuten galdu nahi izan: langile horientzako auzoa sortu behar zuten. Alderdi horretako ugazaba batzuek -Hurtado de Saratxo, esate baterako- Ensanche de Elorrieta elkartea eratu zuten 1903an, 300.000 pezetarekin, eta izen bateko urbanizazioa sortzeari ekin zioten, horretarako Portu Obren Batzordeari finka bat erosita.

Proiektua ez zen osorik egin, baina urte askotan auzoaren ezaugarri izan zen Etxe Handia eraiki zuen. Haren alboan eliza txikia altxatu zuten. 1909an zabaldu zuten. Egin kontu, alderdi hartan fabrika berriak eta hurbil, Tellaetxeko baserri eta ortuak besterik ez zegoen (Aldai, Bengoetxe…). Bilbotik urrun zegoen Elorrieta, eta Deustuko udaletxea ere ez zeukan hurrean.

Hala ere, ehunka lagun, inguruko lantegietako beharginak gehien bat, bertara aldatu zen. Eta auzoa sortu zen, bere nortasunarekin, bere elkarteekin, bere bizitza propioarekin: berehala langile erakundeak antolatu ziren, geroago alderdi politikoak, kirol elkarteak (30ko hamarkadako estropadetan Elorrietako batelak lehiatzen ziren, gerra ostean Racing de Elorrieta futbol taldea ere egon zen…). Borja Sarrionandiaren ‘La II. República y la Guerra Civil en Deustu’ liburu berrian erraz antzematen da Elorrietak gerra aurreko Deustuan eduki zuen garrantzia eta sona.

Testua: H.O.

Argazkiak: Nuevo Mundo eta Actualidades aldizkariak


PREST! aldizkaria | auzoa, deustualdea, elorrieta, uncategorized | ( Komentarioak )


Ira
14
12:41

Deustualdea (Bilbo): Botika Zaharreko eta Elorrietako kaian laster hasiko dira indartze-lanak

Itsasadarreko ur korronteek Bilboaldeko kaien egitura asko hondatu dute. Hori dela eta, Ibenitik Uribitartera arteko kaiak indartu ostean, Deustualdean hurrengo asteetan hasiko dira lanak. 

Zehazki, Botika Zaharrean (75 metro luzeko eremuan) eta Elorrietako bihurgunean (53 metro luzeko eremuan). Helburua kaien erresistentzia hobetzea, metro karratuko 2.000 kiloko zama eusteraino. Gabonak bitartean luzatuko dira lanak.

Botika Zaharreko kaia indartzeko obrak direla eta -egungo hormari zementu armatuzko oinaldea erantsiko zaio-, espaloia eta bidegorria tarteka okupatuko dira.

Elorrietako bihurgunean, higaduraren ondorioz, sarri egiten du gainezka ibaiak. Indartzeko harri-lubeta berregingo dute hainbat material erabiliz. Lanek dirauten bitartean, errepideko errail bat eta espaloiko tarte batzuk moztuko dira.

Argazkia: Mitxel Atrio

INFO + EL CORREO


PREST! aldizkaria | botika zaharra, elorrieta, kaia, lanak, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
24
12:41

Deustualdea (Bilbo): Elorrietako erribera eta Juan de Antxeta kaleak konponduko ditu Auzokide Planak

Bilboko Udalak Elorrieta erriberako azken etxebizitza-blokearen inguruak hobetuko ditu, auzokoek eta udalak adostutako proiektuaren bidez. Beste alde batetik, Juan Antxeta kalea eraberritzeko azken faseari ekingo dio, hau ere auzokide planaren barruan.

Jarduketa garrantzitsu bi burutuko ditu 1. barrutian Bilboko Udalak, barrutia atseginagoa eta irisgarriagoa egiteko. Proiektu biak Auzokide Planaren barruan daude eta herritarrek parte hartzeko aukera izan dute, Barrutiko Kontseiluaren bitartez. Era horretan, uriko auzoetako biztanleen bizimoduaren kalitatea eta bizitzeko baldintzak hobetzearen alde egiten jarraitzen du Bilboko Udalak.

Elorrieta Erriberaren inguruak

Udalak Elorrieta Erriberaren ingurua, 17 eta 21 zenbakien arteko tartea, urbanizatuko du. Proiektua auzokoen eta Udalaren artean adostu dute, Auzokide Planaren barruan eta irisgarritasunari eta segurtasunari eman zaie lehentasuna.

Horretarako, Elorrieta Erriberaren inguruko espaloiak konponduko dira, irisgarritasuna hobetzeko. Gainera, irtenguneak jarri eta ondoko kaleetarako loturak hobetuko dira, segurtasuna handitze aldera.

Beste alde batetik, uren hornidura-sarea hobetuko da: hodi berriak jarriko dira eta hustubideak espaloiaren ertzari egokituko zaizkio.

Udalak goitik behera berrituko ditu inguru horretako argiak, daudenak hobetuz eta eragingarritasun energetikoaren aldeko neurriak hartuz.

Gainera, kale honen eta eraikinen atzealdearen arteko lotura hobetu egingo da; eskailera egingo da esku-baranda eta guzti, betiere segurtasuna eta irisgarritasuna helburu.

Auzokoek behin eta berriro eskatu dute ingurua konpontzeko. Lau hilabete inguru beharko dituzte lanok amaitzeko. 500.000 euroko gastua izango da.

Juan Antxeta kaleko azken tartea

Beste alde batetik, hau ere Auzokide Planaren barruan, Udalak Juan Antxeta eraberritzeko azken faseari ekingo dio. Horrela, Asturias kaletik Txakolin kalerako tartea konpondu ondoren, orain Asturias eta Catalunya kaleen arteko tartea konpontzen hasiko dira.

Hain zuzen ere, gaur  egun tarte horretan dagoen barrera kendu eta kalearen beste tarteekin lotuz, anbulantziak eta suhiltzaileen ibilgailuak atzealdera sartzeko modua izango dute.

Juan Antxeta kalea, Asturias eta Catalunya kaleen arteko tartean, Orixe kaleko etxeen atzealdea da. Hango espaloiak 2,5-3 metro zabal dira, baina neurri hori aldatu egiten da tarte batzuetan. Asturias kaletik hurbileneko aldean, ostera, ez dago espaloirik eta lurrazala etxearen kontra dago.

Azaldutakoaren ondorioz, larrialdietako ibilgailuak ezin dira sartu. Hartara, ezinbestekoa da urbanizazio-lanak  egitea, kale-tarte hori zabaltzeko eta ibilgailuak sartu ahal izan daitezen, kaleko beste tarte batzuetan egin den legez. Horretarako, han dauden hormak eta egiturak botako dira, espaloia zabaltzeko eta aurreko ezpondako eustorma berriak altxatzeko.

Lan horiekin, ibilgailuen hara-honakoen arazoa konpondu ez eze, auzotarrek paseatzeko eta atsedena hartzeko duten espazioa ere zabaldu egin da, lehengo trenbide zaharrak horretarako egokitu dira eta. Halandaze, orain ibilgailuak, batez ere larrialdietakoak, sartu ahal dira eta ezponda etxeetatik urrunago dagoenez, bista hobeak eta argitasun handiagoa dute etxe horietan bizi direnek.

Urbanizazioarekin batera, ur, saneamendu eta argien zerbitzua eta landaretza berrituko dira. Argi gehiago ere jarriko dira kale osoan egin den bezala.

Zazpi hilabete beharko dira lan horiek egiteko eta inbertsioa, gutxi gorabehera, milioi bat eurokoa izango da.

 


PREST! aldizkaria | auzokide plana, elorrieta, juan de antxeta, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
22
12:13

Deustualdea (Bilbo): Bost orduko ur etena bihar Elorrietako erriberan (18,19,20,21 zenbakietan eta Bilbogarbin)

Udal sarean behin-behineko bideratze-lanak egiteko kenduko da ura bihar (maiatzak 23) 16:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, Elorrietako Erriberan 18,19,20,21 zenbakietan eta Bilbogarbin.


PREST! aldizkaria | elorrieta, uncategorized, ur etena | ( Komentarioak )


Api
20
12:49

Deustualdea (Bilbo): Bihotz Alai eta Ondalan larunbatean Elorrietan

Elorrietako Erdi Aroko azokan Ondalaneko erraldoiak eta Bihotz Alaiko dantzariak ikusteko aukera izango da. Larunbat (apirila 21) goizean giro ederra sor daiteke Elorrietan, eguraldiak laguntzen badu.


PREST! aldizkaria | bihotz alai, elorrieta, ondalan, uncategorized | ( Komentarioak )


Api
17
9:22

Deustualdea (Bilbo): Erdi Aroko merkatua Elorrietan astebukaera honetan

Apirilaren 20, 21 eta 22an Erdi Aroko merkatua izango da Deustualdeko Elorrieta auzoan Jai Batzordeak antolaturik.


PREST! aldizkaria | elorrieta, erdi aroko emrkatua, uncategorized | ( Komentarioak )