Mahatserria (Bilbo): Orfeó Catalàren kontzertua gaur Artxurin
Gaur, martxoak 30, Orfeó Catalàk kontzertua eskainiko duen Bilbao Ars Sacrum zikloaren barne ospatzen den hirugarren emanaldian. Gizankundearen elizan izango da 20:30etan.
Estatuko abesbatza zaharrenetarikoa da Orfeó Català. Talde honek 120 urteko historia dauka. Abesbatza eta orkestretako literatura klasiko, erromantiko eta modernoaren obra nagusiak ezagutarazi dituelako gailendu da. Estilo horietako gehienak bere emankizun sorta luzearen parte bat dira eta kontzertuen programazio aktiboa osatzen dute.
Historian Orfeo Catala abesbatzak ospe handia izan du. Katalan hizkuntza eta kultura duten hiri nagusietan eta Estatukoetan nahiz Erresuma Batu, Frantzia, Italia, Suitza, Kuba eta Mexikoko musika gune nagusietan eskaini ditu emankizunak.
Mendelssohn eta Rheinberger izan dira musika sakratuko kontzertu honetarako hautatutako konpositoreak eta horren buru Josep Vila i Casanyas egongo da.
BAS 2012 martxoaren 26an, astelehenean hasi zen, “Alemaniar requiema” obrarekin eta, guztira, 5 kontzertu eskaini behar dira. Aurrekoetan bezala, programa honetan izen handiko musikariak, taldeak eta bakarlariak egongo dira. Beren emankizunen bitartez, garai desberdinetako espiritualtasunean eta sentimendu erlijiosoan inspiratutako tradizio musikal anitzaren lagina eskainiko digute.
Enkarnazio Elizako kontzertuetarako sarrerek 4 euroko prezioa dute eta Bilbao 700 Fundazioan eskuratu daitezke, Zabalguneko Eraikinean (Zabalgune plaza, 11-1. solairua), etengabean 12:00etatik 18:00ak arte.
BERTON | agenda, atxuri, enkarnazio eliza, orfeó català | ( Komentarioak )








