Gaia: eraso sexista

Mai
29
12:47

Deustualdea (Bilbo): Sarrikon eraso sexista sufritu zuen giza-hezitzailea eta giza-hezitzaileen kolektiboa babesteko kontzentrazioa gaur

Sarriko_eraso sexista_kontzentrazioa _365536090224654_1305342435_n

Joan den astean giza-hezitzaile batek, lanean ari zenean, Sarrikon sufritu zuen eraso sexista eta kolektibo horrek pairatzen dituen lan baldintzak salatzeko sindikatu, berdintasun arlo eta giza eragile ezberdinek kontzentrazioa egingo dute gaur, maiatzak 29, Diputazio aurrean, 18:00etan.

Konzentrazioa: INDARKERIA SEXISTARIK EZ, MURRIZKETEI EZ, BIZKAIKO GIZARTE ESKUARTZEA

Gaur, maiatzak 29, Diputazio aurrean, 18:00etan.

INFO +


PREST! aldizkaria | eraso sexista, giza-hezitzailea, kontzentrazioa, ndarkeria sexista, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
24
10:10

Deustualdea (Bilbo): Emakumeen kontrako eraso berri bat Deustun

PARE maiatzak 24Gizonezko batek gizarte hezitzailea bortxatu eta labankadaz zauritu du. Zentrutik kaleratuko zuten berri eman zaionean gizonari, indarkeria matxistaz erantzun du. Dagoeneko atxilotu dute.

Pare Deustuko Gazte Talde Feministak emakumeen kontrako eraso berri hau salatu du. “Azkenaldi honetan Euskal Herrian eta Deustun eraso sexistak areagotzen ari dira, atzo bertan Laudion emakume gazte bat erail zuen bere bikotekideak. Honen aurrean Parek eta mugimendu feministak ez dira isilduko. Eraso eta indarkeria sexistei aurre egiteko eta patriarkatua suntsitzeko, autodefentsa feminista da gure bidea”.

GAUR, OSTIRALA hilak 24, 18:30ean San Pedro plazan ELKARRETARATZEA deitu dute “Erasorik ez, erantzunik gabe” lelopean.

INFO + NAIZ


PREST! aldizkaria | deustu, emakumea, eraso sexista, indarkeria matxista, pare, uncategorized | ( Komentarioak )


Aza
12
8:52

Deustualdea (Bilbo): Azken erasoa salatzeko PAREk kontzentrazioa deitu du biharko

Azkenengo hilabeteotan “emakumeonganako erasoak areagotzen” ari dira Deustun PARE talde feministak adierazi duenez. Erriberan “eman den azken hau salatzeko” bihar, asteartea (hilak 13), elkartaratzea deitu du PAREk Euskaldunako errotondoan, 19:30ean.

INFO + PARE


PREST! aldizkaria | deustu, eraso sexista, pare, uncategorized | ( Komentarioak )


Urr
09
18:08

Deustualdea (Bilbo): Bihar San Pedro plazan elkarretaratzea joan den larunbateko eraso sexista salatzeko

19:00etan, San Pedro plazan, elkarretaratzea deitu du bihar, hilak 10, Deustuko PARE talde feministak joan den larunbateko eraso sexista salatzeko. Gizonezko batek bere bikotekidea kolpatu zuen haurdunaldiko 6. hilean zegoela. Erasotzailea atxilotu egin dute.  

31 urteko gizonezko batek bere bikotekide kolpatu zuen joan den larunbatean Blas Otero kalean. Bikotekidea haurdunaldiaren seigarren hilabetean zegoen. Gizona atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Bikote harremanean, emakumeak aurretik ere tratu txarrak eman zizkiola aitortu zuen.

PARE Deustuko Gazte Talde Feministak “emakumeon kontrako eraso berri hau” salatu du. “Azken aldi honetan Bilbon eta Deustun eraso sexistak areagotzen ari dira, Deustuko Erriberan jasandoko eraso sexistatik hilabete baino gutxiago pasa da. Oraingoan bikote barnean emadako erasoa dugu, hedabideetan hauek ikusgarriagoak diren arren, gogoratu behar dugu hauek modu sutilagoan eman daitezkeela. Indarkeri fisikoaz gain, psikologikoa ikustezina izaten jarraitzen baitu”.

Azken eraso sexisten aurrean PAREk adierazi du ez dela isilduko: ”Eraso eta indarkeri sexistei aurre egiteko eta patriarkatua suntsitzeko, autodefentsa feminista da gure bidea. Erasotzaileei aurre egingo diegu! Beraiekin bukatuko dugu! Baboso eta erasotzaileak errekara!”.

Elkarretaratzera batzeko deia biharko luzatu du PAREk, hilak 10, 19:00etan San Pedro plazan.

INFO + PARE Deustuko Gazte Talde Feminista

INFO + BRANKA


PREST! aldizkaria | deustu, elkarretaratzea, eraso sexista, pare, uncategorized | ( Komentarioak )


Urr
09
8:00

Deustualdea (Bilbo): Gizon bat atxilotu dute Deustun haurdun dagoen bikotekidea sabelean jotzeagatik

Ustezko erasotzailea, 31 urteko gizonezkoak, emakumea bultzatu eta lurrean zegoela sabelean kolpeak eman zizkion. Emakumea haurdunaldiaren seigarren hilean dago.

Iturria: BRANKA

Bilboko Udaltzaingoak 31 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean Deustun haurdun dagoen bikotekideari sabelean jo egitea leporatuta.

Erasoa Blas de Otero kalean jazo zen larunbat arratsaldean. Dirudienez, haurdunaldiaren seigarren hilabetean dagoen emakumea bultzatu, lurrera bota eta bertan zegoela hainbat kolpe eman zizkion sabelean.

Udaltzainak bertaratzean emakumea urduri eta negarrez topatu zuten eta bikotekideak jo egin zuela esan zien. Anbulantzia batek Basurtuko Ospitalera eraman zuen emakumea eta gizonezkoa atxilotuta eraman zuten.

Emakumeak ondoren onartu zuenez, gizonezkoak tratu txar psikologikoa eman izan omen dizkio azken hiru urteetan.


PREST! aldizkaria | deustu, eraso sexista, genero indarkeria, uncategorized | ( Komentarioak )


Ira
25
12:06

Mahatserria (Bilbo): Aurreko larunbateko eraso sexista salatzeko gaur kontzentrazioa 20:00etan Uribarriko Landan

Goizeko 4ak aldera gizon bat 21 urteko neska bati jarraika hasi zitzaion honek etxera joateari ekin zionean. Neskari jazarpen desberdinak egiten ari zela, bakean uzten ez zuelarik, erasotuak jai eremura bueltatu behar izan zuen babes bila eta ez zen erasotzailea topatu.

Jai eremu herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta feministak eraiki nahian ari Aldapan Gora koodinakundea, non parekidetasunean oinarrituriko kultura elikatzen duen. Askeak eta errespetuzkoak. Beraz, koordinakundeak eta auzoko eragile zein norbanakoek argi utzi nahi dute ez dutela “tankera honetako erasorik onartuko, eta gertatua salatu eta tamainako erantzuna emateko konpromisoa hartzen dugu. Era berean erasotzaileei abisu tinko bezain argia: alde jai eremutik, alde auzotik”.

“Erasorik ez erantzunik gabe!” lelopean, gaur, hilak 24, 20:00etan kontzentrazioa deitu du Aldapan Gora koordinakundeak Uribarriko Landan.

INFO + ALDAPAN GORA


BERTON | berriak, eraso sexista, jaiak, matikoa, uribarri | ( Komentarioak )


Uzt
19
9:35

Mahatserria (Bilbo): Uribarrin emakume batek jasotako erasoa salatzeko gaur elkarretaratzea

Joan den larunbat gauean gizonezko batek bere bikotekide ohia jo zuen. Erasoa Trauko Kalean izan zen, emakumearen etxe alboan. Erasotzailea atxilotua izan zen. Gertatua salatzeko Uribarri Auzolanean plataformak dei egin du gaur, uztailak 19 (osteguna) kontzentratzera arrapala mekanikoetan, 20:00ean.

Emakumeen aurkako erasorik EZ!!!

Kontzentrazioa: Uztailak 19 osteguna, 20:00ean, Uribarriko arrapala mekanikoetan.

INFO + Uribarri Auzolanean


BERTON | auzolanean, berriak, eraso sexista, genero indarkeria, kontzentrazioa, uribarri | ( Komentarioak )


Uzt
18
9:05

Mahatserria (Bilbo): Uribarrin emakume batek jasotako erasoa salatzeko bihar elkarretaratzea

Joan den larunbat gauean gizonezko batek bere bikotekide ohia jo zuen. Erasoa Trauko Kalean izan zen, emakumearen etxe alboan. Erasotzailea atxilotua izan zen. Gertatua salatzeko Uribarri Auzolanean plataformak dei egin du bihar, uztailak 19 (osteguna) kontzentratzera arrapala mekanikoetan, 20:00ean.

Emakumeen aurkako erasorik EZ!!!

Kontzentrazioa: Uztailak 19 osteguna, 20:00ean, Uribarriko arrapala mekanikoetan.

INFO + Uribarri Auzolanean


BERTON | berriak, eraso sexista, kontzentrazioa, uirbarri | ( Komentarioak )