Gaia: erreforma

Api
10
7:25

Aiaraldea: Aparkaleku berria egingo dute Reforren

Tokiko Gobernu Batzordeak Reforren dagoen aparkalekuaren konponketak Yarritu S.A. enpresari esleitu dizkio. Obra lanen kostua guztira, 103.866,74 eurokoa izango da eta 180 aparkaleku egongo dira, horietatik 5 egokituak eta beste 7 autobusentzat.

Hobekuntzaren helburua horniketara sartzeko dagoen eremu arboladuna oinezkoen igarobide bihurtzea da eta etorkizun batean kotxeak Maskuribai industrialdetik sartzeko zubi bat egitea. Horrela, Reforren dagoen zuhaiz-pasealeku osoa soilik oinezkoentzako izango litzateke.  

Irudiak: 
Reforra / aiaraldea.com

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, aparkalekua, erreforma | ( Komentarioak )


Mai
26
11:31

Aiaraldea: Eserialdi bat egiteagatik PPk auzitara eramatea salatu dute ikasle abertzaleek

Amurrioko Zaraobe institutuko Ikasle Abertzaleek hezkuntzan egin nahi dituzten murrizketen kontra maiatzaren 10eko mobilizazioan PPk hartutako jarrera salatu dute. Espainiar gobernuak ikasleei ezarritako neurriak bidegabeak direla iritzita, ikasle asanblada, manifestazioa eta eserialdia egin zuten Amurrioko PPko egoitzaren aurrean. Montserrat Canive Amurrioko PPko zinegotziak irainengatik salaketa jarri du.

Irudiak: 
Amurrioko ikasleek egindako agerraldia / IA

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 2. gunea, amurrio, erreforma, hezkuntza, ikasle abertzaleak, monserrat canive, murrizketa, pp, zaraobe institutua | ( Komentarioak )