Gaia: erretiratuentzako txangoak

Eka
20
8:10

Aiaraldea: Las Cuatro Torres Erakundeak hondartzetarako irteerak antolatu ditu

Udan pentsiodun, jubilatu eta alargunek bidaiatzeko alternatiba ezberdinak izango dituzte, eguneroko txangoak zein Levanterako txango luze bat aurreikusi dituzte. Izan ere, Las Cuatro Torres Erakundeak irteerak antolatu ditu, Santander, Castro Urdiales, Donostia, Laredo, Zarautz eta Laredoko landare batailara hain zuzen ere, guztiak ekainaren 28tik aurrera.

Erakunde honek beste bidaia luze bat antolatuko du Levantera. Oraindik ez dute zehaztu zein toki zehatzera egingo duten bidaia, baina adierazi dutenez laster emango dute jakitera.

Irudiak: 
Txangoetako bat Zarautzera izango da./ Wikipedia

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, erretiratuentzako txangoak, irteerak | ( Komentarioak )