Gaia: erriberako jaiak

Mai
15
12:35

Deustualdea (Bilbo): Erriberako jaietako kartel lehiaketa abian da

ERRIBERA JAIAK 2013 KARTEL LEHIAKETA DSC_1143

Maiatzaren 29ra arteko epea dago aurtengo Erriberako jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko. Baldintzak ezagutu nahi?

Erriberako jaietako kartel lehiaketa – Baldintzak

Gaia eta karteleko testua: “Erriberako jaiak 2013″ eta “Ekainak 27, 28, 29 eta 30″

Jaietako ikur den Txitxardin pertsonaia agertu behar da kartelean.

Euskaraz izan behar du kartelak.

Edozein pertsonak parte har dezake lehiaketan. Kartel bat aurkez daiteke pertsonako.

Kartelaren neurriak: DIN-A2 (420 x 594 mm).

Aurkezteko epea eta era: asteazkenetan 20:30etatik aurrera UR ARTEAN elkartearen egoitzan aurkeztuta edo eposta bidez bidalita (txitxardin-erribera@gmail.com) maiatzaren 29a baino lehen.

Kartel irabazlea Jai Batzordearen esku geratuko da. Jai Batzordeak kartel sarituaren nahi adina erreprodukzio edo bestelakoak egin ahalko ditu, nonahi erabiltzeko.

Saria: Erriberako jaietako kartela izatea.


PREST! aldizkaria | erriberako jaiak, kartel lehiaketa, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
26
17:34

Deustualdea (Bilbo): Bekoerri elkartea Erriberako jaietarako prest

Erriberako jaiak heltzear daude, ostegunean hasiko dira, eta hori dela eta, Bekoerri kultur elkarteak auzoko jaietan parte hartzeko gonbita luzatu digu. Adi ibili, hurrengo ostegun, ostiral eta larunbatean ordutegi berezia izango baitute Bekoerriren egoitzan.

Jaietan Bekoerri elkarteak izango duen ordutegia:
-Ekainak 28, osteguna: 20:00etatik 23:00 arte.
-Ekainak 29, ostirala: 20:00etatik 00:00 arte.
-Ekainak 30, larunbata: 12:00etatik 15:00 arte eta 17:00etatik 00:00 arte.


INFO + WordPressen Bekoerri + Facebooken Bekoerri


PREST! aldizkaria | 2012, bekoerri, erriberako jaiak, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
12
10:41

Deustualdea (Bilbo): V. Paella Txapelketa Erriberako jaietan

Badatoz, badatoz… Erriberako jaiak. Ekainaren 30ean, esaterako, V. Paella Txapelketa izango da. Interesa duzuenok 5€-ko izen-emate-laguntza emanez parte har dezakezue.


PREST! aldizkaria | erriberako jaiak, paella txapelketa, uncategorized | ( Komentarioak )