Aiaraldea: Mendiaz eta euskaraz gozatzeko aukera, gazteentzat
Laugarren edizioari helduko diote ikasturte berrian, Oxigenoa Euskarari programaren antolatzaile eta parte hartzaileek.
Oxigenoa Euskarari 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, eta mendizaletasunaz gain, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute bertan parte hartzen dutenek: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa...
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, eskalada, euskara, euskara arloa, gazteak, ibilaldi, laudio, mendia, mendizaletasuna, natura, orientazioa, oxigenoa euskarari, udala | ( Komentarioak )







