Mahatserria (Bilbo): 38 bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, tartean Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes
Aurreko txapeldun gisa, Arkaitz Estibales, eta Hego Uribe eskualdeko txapeldun bezala, Oihana Bartra, izango dira Mahatserriko bi ordezkariak udazkenean txanpa nagusian sartzekoa den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Izen ematea amaituta, 38 bertsolarien behin betiko zerrenda publiko egin da. Batetik, puntuazioaren arabera sailkatutako bik (Peru Madalenak eta Aitzol De Castrok) uko egin diote txapelketari eta, bestetik, inoiz finalista izandako Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Ibon Ajuria batu dira zerrendara.
Argazkian, Oihana Bartra eta Peio Ormazabal ageri dira Hego Uribeko finalean.
INFO+ www.bizkaikotxapelketa.com
BERTON | bartra, berriak, bizkaiko bertsolari txapelketa, estiballes | ( Komentarioak )











