Gaia: euskal jaia

Mai
06
8:45

Deustualdea (Bilbo): Bihar Arangoitiko Euskal Jaian, II.Errepublika eta gerra zibilari buruzko hitzaldia

Arangoiti EJ Maiatzak 7 euskal jaia kartela HITZALDIA

Maiatzaren 7an Borja Sarrionandia-Ibarrak “La II República y la Guerra Civil en Deustu” liburuaren aurkezpena egingo du Arangoitiko Ur-Etxean 20:00etan.

ARANGOITKO EUSKAL JAIA 2013 – EGITARAUA

Arangoiti Euskal Jaia 2013 egitaraua

PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )

Mai
03
9:13

Deustualdea (Bilbo): Larunbatean (maiatzak 4) hasiko da Arangoitiko 2013ko Euskal Jaia

Arangoiti_Euskal Jaia 2013

Dakizuenez, gainean dugu jada ARANGOITIKO EUSKAL JAIA! “JARRI MINGAINA DANTZAN” da aurtengo edizioaren leloa, dakigunok egin dezagun. Arangoitik euskaldun pilo dagoelako, euskaltzale gehiago, eta urtero eskolatik ateratzen diren umeak, D ereduan ikasitakoak.

Horregatik, Bihotzaran, Haizealde, Gazte Asanblada, Batzokia, Eskolako Gurasoen Elkartea, Bihotz Alai, Bilboko Udala, merkatariak, eta inguruko laguntzaile asko eta asko, elkarlanean, ARANGOITIKO EUSKAL JAIA aurrera ateratzeko lanean gaude urte osoan.

Aurtengo Euskal Jaia nobedade berezi eta politekin datorkigu, gure eskolako kirol talde guztiek parte hartu nahi izan dutelako euskararen aldeko jai berezi honetan. Lehenengo larunbatean, maiatzaren 4an alegia, honako programa bereziarekin dator:

MAIATZAK 4, LARUNBATA “kirola eta musika euskaraz” eguna

10:00 Eskubaloia eskolan: Arangoiti – Atxuri. Umetxoak
11:00 Pala txapelketaren kanporaketak
11:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Sestao. Aurreumetxoak
12:00 Areto futbola partidua eskolan. Arangoiti-Atxuri. Umetxoak
17:30 Saskibaloia eskolan: Arangoiti – Intxixu Ikastola
17:30 Pala Txapelketaren aurrefinalak frontoian
18:30 Funky Dantza erakusketa. Eskolako dantza taldearen eskutik
21:00 Kalejira gazteentzako! Zonatik: “Fabe de Fuka”

Igande 5ean Pala Txapelketaren final handia, 12:30ean frontoian

Arangoiti Euskal Jaia 2013 egitaraua

Astean zehar egingo diren ekitaldien artean, asteartean Borja Sarrionandia-Ibarrak “La II República y la Guerra Civil en Deustu” bere liburuaren aurkezpena egingo digu Ur-Etxean.

Asteazkenean, Baserrian, 18:30ean, Ipuin Kontalaria “BertsolHaritza” Ibai Sensoainen eskutik.

Ostegunean, “Euskotarrak” auzoko koroak 18:30ean emango duen kantaldi goxoaren ostean, Bilboko Udal Txistularien Banda etorriko da gure kaleak alaitzen.

Ostiralean, eskolan, Hankapaluen tailerra eta erromeri dantzen ikastaro “express”aren ondoren, auzoko kaleak girotuko ditu Arangoitiko Batuke Bulegoak.

Bigarren larunbatean, maiatzaren 11n, eguna ekitaldiz beteta datorkigu, goizetik gauera, ume, gazte zein helduentzako aktibitateekin. (Bazkarian apuntatzeko epea astelehen 6an amaitzen da, adi!)

Eta igandean, azoka parkinean eta, berarekin, HARRI ZULATZAILEAK.

Kontaktua: arangoitikoeuskaljaia@hotmail.com

PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )

Mai
02
17:50

Deustualdea (Bilbo): Badator Arangoitiko Euskal Jaia

PREST! aldizkaria | 2013, arangoiti, egitaraua, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )

Mai
10
9:40

Deustualdea (Bilbo): Deustoarrak koroaren emanaldia eta Pedro Zuberogoitiaren hitzaldia gaur Arangoitin

Auzoko koroak kontzertua eskainiko du gaur 18:30etan Agirre baserrian. Pedro Zuberogoitiak, berriz, “Bilboko euskararen historia XX. mendean” hitzaldia emango du 19:30etan ur-etxean.

PREST! aldizkaria | arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )

Mai
09
8:41

Deustualdea (Bilbo): ‘Euskal Jaia urtez urte’ argazki erakusketa ikusgai

 Arangoitiko Euskal Jaiak une eder asko eman ditu eta horietako asko eta asko argazkietan ikusgai daude Agirre baserrian, maiatzaren 18ra arte.

PREST! aldizkaria | arangoiti, argazki erakusketa, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )

Mai
08
18:39

Deustualdea (Bilbo): Ipuinak eta txokolatada Arangoitiko Euskal Jaian

Gaur (maiatzak 9 asteazkena) 18:30etan Agirre baserrian izango da Maite Arrese umeei ipuinak kontatzeko prest. 19:15etan Arangoitiko II. Ipuin Lehiaketako sari banaketa izango da eta amaizean txokolatada egongo da umeentzat Egileor plazan.

PREST! aldizkaria | arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )

Api
25
12:04

Deustualdea (Bilbo): Arangoitiko Euskal Jaiak badu kartela

Ohi bezala kartel originala atondu dute arangoititarrek maiatzeko Euskal Jaiari begira. Egitarauaren zertzelada batzuk ere eman dizkigute.

Maiatzaren 5ean emango zaio ha­siera Arangoitiko Euskal Jaiari eta maiatzaren 13ra arte luzatuko da. Antolatzaileek iragarri digutenez, aurten, “indartsu” dator Euskal Jaia, bi asteburu eta astean ze­harreko ekitaldi mordoarekin. Besteak beste, aurrera dezake­gu, Perurena aita-semeak harria jasotzen izango direla, auzoko ko­roak kantaldia eskainiko duela eta Arangoitin entseatzen duten rock talde batzuk kontzertua emango dutela.

Hori gutxi balitz, aurten Arangoi­tira jaiak bueltatuko dira. Horrela adostu dute auzotar eta tabernari batzuk aspaldiko arazoak eta ha­serreak alde batera utzi nahian. Ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean ospatuko dira Arangoitiko jaiak, Erriberakoekin batera.

PREST! aldizkaria | 2012, arangoiti, euskal jaia, uncategorized | ( Komentarioak )