Gaia: euskararen_eguna

Abe
17
12:45

Deustualdea (Bilbo): nork nahi du MIKROIPUIN ale bat?

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak 500 mikroipuin kaleratu ditu. Pasartexoak Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako ikasleek landu dituzte.

Ale guztien artean Berbaizuk eskura ditu batzuk, beraz,
inork ale bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik,  ale bakoitzeko 1€, (etortzen diren lehenengo hamarrei alea doan).

Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehenengo 50 bazkideentzako ale bana daukagu ere!

mikroipuin kutxa
             berbaizu@euskalnet.net - ramon y cajal 42, lokala

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, euskararen_eguna, euskararen_unibertsoa, ikastetxeak, mikroipuinak | ( Komentarioak )

Abe
17
12:45

Deustualdea (Bilbo): Deustualdeko MIKROIPUIN bilduma kalean

Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu. 

Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak.

Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean).

mikroipuin kutxa

Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehenengo 50 bazkideentzako ale bana daukagu ere.  

Hurbildu eta hartu. Merezi du gure gazteen literaturarekin gozatzeak!

berbaizu@euskalnet.net - ramon y cajal 42, lokala

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, euskararen_eguna, euskararen_unibertsoa, ikastetxeak, mikroipuinak | ( Komentarioak )

Abe
02
11:52

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN UNIBERTSOA: sari banaketa, EUSKARAREN EGUNA

IMGP3059    euskararen eguna 2010, irabazleak eta aipamen bereziak deustualdeko euskararen unibertsoan                                                                                                 
BILBO HIRI IRRATIAN ELKARRIZKETA

Euskararen eguna Deustualdean

TAS TAS IRRATI LIBREAN ELKARRIZKETA
Euskararen Eguna eta Euskararen Unibertsoa

Euskararen unibertsoko sari banaketa, abenduak 2:

IMGP3054
 
  IMGP3048

  IMGP3055

saribanaketa_2010_bidarte (36)

*zentroetako ikasleek landutako MIKROIPUIN liburuxkak ere prest daude bihar euskararen egunean banatzeko!

                mikroipuin kutxa
Euskararen Unibertsoa: Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle San Inazio BHI, Intxitxu, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Berritzegunea, Berbaizu.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, euskararen_eguna, lehiaketak, sariak, unibertsoa | ( Komentarioak )

Aza
30
13:12

Deustualdea (Bilbo): bilboko euskararen eguna: abenduak 3

Abenduaren 3an Bilbon tailerrak, puzgarriak, kantugirak... denetarik izango dugu EUSKARAREN EGUNEAN!

Jantzi eta erabili
lelopean ume, gazte zein helduentzako jarduerak plaza berrian 17.00etatik aurrera.

azken_azkena

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bilbo, bilboko_euskalgintza, bilbo_hiri_irratia, euskararen_eguna, tas_tas_irratia | ( Komentarioak )

Aza
26
8:38

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN EGUNA: ABENDUAK 3

Ikasturte hasieran  lanean hasi ginen Deustualdean eta ziztu bizian pasatu zaizkigu hilabeteak, konturatu barik astebete baino ez zaigu falta EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. Hala ere, esan dezakegu Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak urte osoan zehar ospatzen duela egun hau.

Urtez urte lau lehiaketa martxan jartzen ditugu zentroetako ikasleen partaidetzarekin (6.mailatik hasita batxilergorarte): pegatina lehiaketa,
                                                                                                          
         pegatina
   
sms lehiaketa,
marrazki lehiaketa eta berriena, mikroipuin lehiaketa  (ikasleen 78 mikroipuin jaso ditugu aurten bildumatxo batean, eta euskararen egunean 500 ale banatuko dira - elkartean ere edukiko ditugu batzuk banatzeko). 

            mikroipuinKARTELA

Abenduaren 2an Bidarten sari banaketa eta guztion argazkia aterako dugu; eta  abenduaren 3an: EUSKARAREN EGUNA, zentro bakoitzak bere ospakizuna dauka eta pegatina irabazlearen aleak banatu egiten dira ikasleen artean.

             kartela_2010_euskareneguna

Zentroetako ikasle guztiek landutako guztia ikusgai egongo da Bidarteko erakusketa gelan azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte.

              DSC00608

              DSC00607
Euskararen Unibertsoa: Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle, San Inazio BHI, Intxitxu, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Berritzegunea, Berbaizu.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | abenduak_3, berbaizu, deustu, erakusketa, euskara, euskararen_eguna, unibertsoa | ( Komentarioak )

Aza
26
8:38

Deustualdea (Bilbo): UNIBERTSOA ETA EUSKARAREN EGUNA: ABENDUAK 3

04
11:12

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN EGUNA 2009, BERBAIZU SANTURTZIN

Euskararen Egunean Berbaizu Euskara Elkartea Santurtzin ibili zen umeekin txapa tailerra egiten.

Bihotz Gaztea Ikastolak Santurtziko Gernika parkean antolaturiko ekitalditxoan, elkarteak lekutxo bat izan zuen eta bi orduz eman zuen txapak egiten umeekin. Arrakastatsua benetan tailerra, azkenak izan ginen dana jasotzen eta!

Athleticeko neska jokalariak gerturatu ziren ekitaldira eta bestelako jarduerak ere zeuden han egiteko: marrazkiak, aurpegiak margoztu, hankapalua, sokatira... giro ezinhobea!

Hurrengo urtean errepikatzeko gogoarekin, Berbaizutik
esker mila Bihotz Gaztea ikastolari!

argazki gehiago HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bihotz_gaztea_ikastola, deustu, euskararen_eguna, santurtzi | ( Komentarioak )

Abe
02
16:37

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN EGUNA 2009

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak, EUSKARAREN EGUNA kontuan harturik,
aurretik antolaturiko lehiaketen sariak banatu ditu ikasleen artean Bidarte auzo etxean.

Aurten ere Deustualdeko Unibertso Ikastetxeek, Berbaizurekin batera,  euskararen nazioarteko egun hau azpimarratu nahi dute, eta aldi berean, ikasturte osoko hilabeteetako lanak bere fruituak ematen dituela nabarmendu.

Gogoratu abenduak 4ra arte Bidarte auzo etxeko erakusketa gelan Marrazki erakusketa dagoela.

ESKERRIK ASKO DANORI!

Euskararen Unibertsoko kideak:
San inazio LHI, CEP Deusto, La Salle, Ibarrekolanda Institutua,
San Inazio BHI, Intxixu, Deustuko Ikastola, Matxintxu AEK, Berritzegunea eta Berbaizu

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | abenduak_3, berbaizu, deustu, euskararen_eguna | ( Komentarioak )

Urr
30
12:34

Deustualdea (Bilbo): PEGATINA LEHIAKETA eta EUSKARAREN EGUNA

Urtero bezala Deustualdeko Euskararen Unibertsoak, Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Hezkuntza Zentroen koordinazioak, pegatina lehiaketa egin du.

Ikasleek Euskararen Egunerako (abenduak 3) irudia landu egiten dute "eman bostekoa euskarari" lemapean.
Ondoren, irabazlearen irudia pegatinean jarri eta denok egun horretan jantzita eramango dugun ikonoa izango da.

Aurten Enara Conde, Ibarrekolanda Institututik, dugu irabazle. ZORIONAK!

Aipamen bereziak hauexek:
- Amaia Garcia, Deustuko Ikastola
- Ainhoa Urtiaga, San Inazio BHI

Bestetik pasadan urteko irabazlearen pegatinarekin aurtengo EUSKARAREN EGUNEKO KARTELA landu du dugu, eta berdin egingo dugu datorren urtean Enararen irudiarekin.

     Kartelaren egilea: Lorena Elizburu

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, euskararen_eguna, unibertsoa | ( Komentarioak )