Gaia: futbol

Eka
25
8:37

Aiaraldea: C. D. Laudio ez da 2. B mailara igo

San Fernando C. D. taldeak irabaztea lortu zuen larunbatean Ellakurin, 0-1 hain zuzen ere, eta andaluziarrek lortu dute 2. B mailara igotzea. C. D. Laudiok agur esan dio aurten igotzeko aukera guztiei eta hurrengo denboraldian saiatu beharko da berriro.

Asensioren gola eta joaneko partidan sartutako bi golak nahiko izan ziren San fernandok bere helburua betetzeko. Dena den, denboraldi ona egin du Laudioko futbol taldeak, bere multzoaren liga irabazi du eta horrek hurrengo denboraldian Errege Kopa jokatzeko eskubidea eman dio.

Irudiak: 
C. D. Laudio taldeak hurrengo denboraldian helburu berak izango ditu./ Aiaraldea

Aiaraldea komunikazio leihoa | 2. b maila, 2. gunea, futbol, kirola, laudio, san fernando | ( Komentarioak )