Gaia: futbola

Mai
17
7:56

Zumaia: Zumaiakoren kadeteek Coca Cola kopa jokatuko dute, larunbatean, Zubietan

Zumaiakoren kadeteak sekulako denboraldia ari dira burutzen eta dagoeneko eskuratu dute Ohorezko mailarako igoera. Asteburu honetan, baina, beste txapelketa bat jokatuko dute: Zubietan jokatuko den Coca Cola Kopa. 

Finalera iritsi ahal izateko, lehen fase bat jokatuko dute bihar Antonio Vazquezek eta Felix Nolaskoainek gidatzen dituzten mutilek. 10:50ean Athletic B izango dute aurkaria, eta 11:45ean Alaves B.

Bestaldeko, denboraldia amaitzen ari da Zumaiakoren taldeentzat. Jarraian dituzue asteburu honetako jardunaldiko norgehiagokak:

GIZONEZKOAK

Maiatzak 18a, larunbata

______________________________________

11:00etan, Infantilen Ohorezko maila:

ASTIGARRAGAKO MUNDARRO:

ZUMAIAKO F.T. :

________________________________

Maiatzak 19a, igandea

_________________________________

11:30etan, Alebinen Partehartze maila:

ZUMAIAKO F.T.:

BERGARA K.E. :

_________________________________

16:00etan, Kadeteen maila:

ZUMAIAKO F.T.:

OIARTZUN K.E. :

_______________________________

EMAKUMEZKOAK

Maiatzak 18a, larunbata

________________________________

11:45etan, Kadeteen Ohorezko maila:

ZUMAIAKO F.T.:

TOLOSA C.F. :

________________________________

Maiatzak 19a, igandea

__________________________________________________

11:30etan, Alebinen maila:

ZUMAIAKO F.T.”A”:

ZARAUTZ K.E.

Baleike | futbola | ( Komentarioak )


Mai
10
10:13

Zumaia: Zumaiakoren futbol karteldegia

Jarraian dituzue Zumaiakoren taldeek asteburu honetan jokatuko dituzten partidak.

EMAKUMEZKOAK

Maiatzak 11a, larunbata

__________________________________________________

11:00etan, Infantilen maila:

ZESTOA K.B. :

ZUMAIAKO F.T.”K”:

_________________________________________________

11:00etan, Infantilen maila:

ZUMAIAKO F.T.”A”:

MUTRIKU F.T. :

_________________________________________________

16:00etan, Senior maila:

ZUMAIAKO F.T.:

ELGOIBAR C.D. :

_________________________________________________

GIZONEZKOAK

Maiatzak 11a, larunbata

__________________________________________________

11:00etan, Infantil Txikien maila:

ZUMAIAKO F.T.:

URKI C.D. :

_________________________________________________

11:45etan, Kadeteen maila:

REAL UNION SAD:

ZUMAIAKO F.T. :

________________________________________________

18:30etan, Preferente maila:

ZUMAIAKO F.T.:

ELGOIBAR C.D. :

_________________________________________________

18:30etan, Ohorezko Jubenilen maila:

BERGARA K.E. :

ZUMAIAKO F.T.:

_________________________________________________

 

Maiatzak 12a, igandea

_________________________________________________

11:45etan, Infantilen Ohorezko maila:

ZUMAIAKO F.T.:

REAL UNION SAD:

Baleike | futbola, nabarmenak | ( Komentarioak )


Mai
09
10:21

Zumaia: 7ko futbol txapelketarako izen-ematea zabalik dago

Ekainaren 3an hasi eta uztailaren amaierara bitartean 7ko futbol txapelketa jokatuko da Zumaian. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago.

Txapelketa ekainaren 3an hasiko da eta partidak egunero jokatuko dira Aita Mari futbol zelaian, astelehenetik ostiralera, 19:00etan hasita. Izena ematen duten taldeen arabera erabakiko da zer egunetan amaituko den txapelketa, baina uztailaren amaiera aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

Emakumezkoen txapelketa jokatzea ere proposatu da, baina izena ematen duen talde kopuruaren arabera erabakiko den emakumezkoen txapelketa izango den edo ez.

Izen-emateko epea dagoeneko zabalik dago. Informazioa eta dokumentazioa Lubaki kiroldegian eskuratu daiteke (943862021). Izena emateko azken eguna maiatzaren 29a izango da.

Baleike | futbola | ( Komentarioak )


Api
22
7:08

Aiaraldea: "Nire asmoa hemen geratzea da, baina oso zaila da Athleticeko lehenengo mailan jokatzea"

UNAI ALBIZUA (Laudio, 1989) Bilbao Athleticeko bigarren B mailako jokalaria da. Orain dela gutxi futbol taldeak lan kontratua berritu dio. Gainera, bere mailako jokalari onena izendatzen duen 2013ko Urrezko Baloia lortu du.

Kontratua 2015 urteraino luzatu berri duzu, horrek esan nahi du laster lehenengo mailan ikusiko zaitugula?

Ikusiko dugu ea zer gertatzen den. Oraindik hurrengo urteko denboraldia egin behar dut eta entrenatzaileak ikusiko du zer egingo dudan: nagoen taldean geratu edota saio moduan beste batera joan.

Irudiak: 
Unai Albizua / Athletic

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | elkarrizketa, futbola, kirola, laudio | ( Komentarioak )


Urt
24
10:00

Zumaia: Futbolaz Blai sortu da, kirola modu egokian erakusteko

Futbolaz Blai ekimena  sortu dute Aitor Manterola eta Joseba Sesma zumaiarrek –Aritz Olagoirekin batera–. “Gaur egun, txikitatik gehiegi azpimarratzen zaie irabaztearen garrantzia; gure iritziz hori ez da zuzena. Aurrena kirola ulertzen, ezagutzen eta gozatzen lagundu behar zaie, gizalegezko baloreak erakutsi”.Futbol entrenatzailea da Aitor Manterola. Futbolmamia.com webgunea sortu zuen aurrena, “futbolaren mamian” sakondu nahi dutenei bideratuta, eta han ezagutu zuen Aritz Olagoi kirol psikologoa. “Aritzekin eta Josebarekin solasean [Joseba Sesma, jarduera fisikoa eta kirol zientzietan Lizentziatua], txikienei futbola erakusteko garaian gauzak hobeto egin zitezkeela ikusi genuen, eta kezka horren emaitza da ekimen berria”. Futbolaz Blai bloga sortu dute, eta aurrerantzean ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak eskaintzeko prest daude. Larunbatean dute lehen saioa, Donostian: “Haurrak entrenatzen dituztenei zuzendutako saioa izango da. Futbola heziketa tresna gisa ulertzen dugu eta entrenatzaileei erakutsi nahi dizkiegu haurrak modu egokian motibatzeko estrategiak”. Izan ere, irabaztearen balioa gehiegi azpimarratzen da txikien artean ere. “Haurrei lehenik eta behin kirola ulertzen, ezagutzen eta gozatzen erakutsi behar zaie. Adin horietan irabazteak ez du inolako garrantziarik. Giza balore egokiak erakutsi behar zaizkie”. Kirola egitearen onurak, talde lanaren garrantzia, lagunartea, errespetua eta elkartasuna, dira, besteak beste Kirolaz Blai ekimenaren bitartez zabaldu nahi dituzten baloreak.

Zumaiakoko entrenatzaileei ikastaroa

Donostiako saioa doan izango da, eta parte hartu nahi dutenek futbolazblai@gmail.com helbidean izena eman besterik ez dute egin behar. Anoeta estadioko kirol etxean izango da, Atano III aretoan, 10:30etik 13:00etara. Saio parte-hartzailea izango da. Kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, entrenamenduetan erabiltzeko ariketak eta estrategiak erakutsiko dituzte. Baina Donostiakoa lehen saioa baino ez da izango. Eskola kirolaz gain, klubekin ere egin nahi dute lan, eta dagoeneko Zumaiako Futbol Taldearen eskaera jaso dute txikienen entrenatzaileei ikastaroa emateko.

Urolakostako Hitzan ere irakur dezakezu Aitor Manterolari egindako elkarrizketa.

 

Baleike | futbola | ( Komentarioak )


Abe
27
9:03

Aiaraldea: Kirol eskaintza zabala eguberrietan

Eguberrietan kultur eskaintza zabala izaten da gure herrietan, kirolak ere aisialdian tarte zabala izaten du. Urduñan bada urteko azken aste honetan kirolaz gozatzeko aukera ugari: saskibaloia, futbola, mendia eta abar.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, futbola, kirola, salkibaloia, san silbestre, txarlazo, urduña | ( Komentarioak )


Urr
05
10:34

Mahatserria (Bilbo): Danok Bat, 40 urte goi mailan

Era apalean jaio zen Danok Bat kluba, futbol zelairik gabe eta infantiletako eta gazte mailako talde banarekin. Hala ere, 70eko hamarkadan bertan hasi zen nabarmentzen, umeen kategorietako txapelketa ugari irabazi eta Bizkaiko harrobirik onenetako bat bihurtu zen berehala. Gaur egun, goranzko bide horretan jarraitzen dute eta, dagoeneko, 21 talde eta futbol eskola dauzka. 

1972/73 denboraldia izan zen Danok Baten lehenengoa, aurretik era ez ofizialean saiotxo batzuk eginda zeuzkaten arren. Fika kalean dauka jatorria klubak (izen osoa ere, Danok Bat Club de Fika du), baina futbol zelai egokirik ezean, lehenengo urteetan Deustuko Salesiarren instalazioetan jokatzen zuten. Urte batzuk behar izan zituzten Mallonako zelaian jokatzen hasteko aukera lortzeko. Aurreneko arrakasta, 1974an etorri zen, infantil mailako Bizkaiko txapeldun izan baitzen, Athletici finalean 2-1 irabazita. Harrezkero, lehoien eta mahatsorrien arteko lehia etengabea izan da, Athleticen harrobia Bizkaiko boteretsuena den arren, Danok Batek, apaltasunez, aurre egiten asmatu baitu. Gehienetan, Athletic izan da nagusi, baina, noizean behin, Danok Bateko mutilek txapelketak irabaztea lortzen dute.

Berdegunean lehia bizia den arren, elkarren beharra ere badute klub biek: Athleticek laguntza ekonomikoa ematen dio Danok Bati (harrobiko beste euskal talde askori bezala) eta, sasoi batean, Lezamako zelaia ere laga zion entrenatzeko. Danok Batek, bere aldetik, jokalariz hornitzen du Athletic. Gaur egun, Lezamako harrobiari jokalari gehien ematen dizkion Bizkaiko taldea da. Unai Exposito, Txirri, Bolo, Jorge Perez,… Lehen Mailan zuri-gorriz jokatutakoak dira. Goi mailan jokatzen dute, halaber, Danok Baten ibilitako Mikel Ricok, Iago Herrerinek eta Iñaki Goitiak, Athleticetik kanpo bada ere. “Goi mailako futbolariak haztea da gure helburua, baina baloreak eta jarrera egokiak transmititzea ere ez dugu ahazten”, adierazi dio BERTONi Gotzon Astoreka klubeko presidenteak.

Athleticez gain, talde boteretsu gehiagok ere badakite zer den Mallonan jokatzea. Izan ere, Danok Batek gazte mailako gorengo mailan jokatzen du, Espainiako talderik onenen pare. 1980/81 denboraldian igo zen lehenengo aldiz goi mailara eta urtebete baino ez zuen iraun. 90eko hamarkadaren erdialdetik, ordea, etengabe ari da jokatzen, urtez urte, Ohorezko Mailan. Onenei gordetako Espainiako Kopa bi aldiz jokatu du. 2006/07 denboraldian, Deportivoren aurka (0-3 galdu Mallonan, 2-2 Galizian) eta iaz, Racingen aurka. “Kaleratu egin gintuen Racingek, baina oso kanporaketa berdindua izan zen, zorte txarra izan genuen”, oroitu du Gotzon Astorekak.

Gazte Mailatik behera ere, kategoria guztietan, Danok Baten taldeak puntaren puntan ibiltzen dira Bizkaiko txapelketetan. Nagusien mailako talderik ez dauka klubak eta, hori, berezitasuna izateaz gain, umeekin egiten den lanean kontzentratzeko abantaila ere bada. “Guk ume asko hartzen ditugu, eta hala ere talde gehiago sortu nahi genituzke”, adierazi du Gotzon Astorekak, “baina lekurik ez daukagu, baliabideak falta ditugu”. Aukeran, Danok Bateko zuzendaritzak nahiago izango luke beheko mailak indartu, ume gehiagori lekua egin, nagusien taldea sortzea baino. Gaur egun, 5 eta 19 urte bitarteko 400 mutil inguru dabiltza Danok Baten, 21 taldetan eta futbol eskolan banatuta.

Dimentsio erraldoia hartu du, hortaz, klubak, “45 entrenatzaile eta delegatu, prestatzaile fisikoak eta abar dauzkagu, talde guztien beharrak asetzeko”, dio Astorekak. Zorionez, diru aldetik ez dabiltza txarto, “sobran ez dugu ezer, baina behintzat, larri ere ez gabiltza”. Babesleei, 600 bazkide ingururi, Athleticen laguntzari eta zozketei esker ateratzen dute dirua. Gotzon Astoreka presidenteari, baliabideak bilatzeak baino, beste gai bik ematen diote buruko mina. Batetik, guraso eta futbolarien ordezkari batzuen gehiegizko presioa, “horiek ondo gobernatu behar dira, bestela umeentzat eragin desegokia izan daitezke”. Bestetik, errelebo faltak ere kezkatzen du presidentea, “nik 32 urte daramatzat klubean, eta ikusten dut gero eta gazte gutxiago dagoela prest antolakuntza lanetan benetako konpromisoak hartzeko”.

Futbola eta baloreak

Zailtasunak zailtasun, baina, Danok Bateko kide izateaz harro dago Gotzon Astoreka. “Gauzak ondo egiten ahalegintzen gara eta nabari dut jendeak hori ikusten duela, esker ona adierazten digute eta horrek pozten gaitu”. Danok Bat familia handi baten moduan ikusten du Astorekak. Era berean, baloreak erakusten egiten duten ahalegina ere aipatu du. Hau da, goi mailako futbolariak sortzen dituzte, baina heziketa aproposa izatea ere garrantzitsua da, futbol zelaian errespetua eta jarrera egokia ikas dezaten. “Kirol heziketa deitzen diot nik horri, zelai barruko baloreak erakusteari, izan ere, partiduetako portaera eguneroko bizitzan ere errepikatu ohi da”.

Asmo horren barruan, beste pausu bat egin dute udan, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera antolatutako futbol kanpusarekin. “Futbola bigarren mailakoa izan da hor, batez ere jokabide egokiak eta euskara sustatu nahi izan ditugu”. Gotzon Astorekak balorazio positiboa egin du eta, beraz, badirudi euskarazko futbol kanpusak bigarren ekitaldia izango duela datorren udan. “Etekin ekonomikoa nahi bagenu, beste era batean antolatuko genuke kanpusa, baina umeak eta gurasoak hain gustura ikusita eta, gainera, futbolean euskarak ere lekua daukala frogatuta, bestelako satisfakzio bat lortzen dugu, hori ere beharrezkoa da”.

Testua: Dabi Piedra

Argazkiak: Danok Bat


BERTON | berriak, bilbo, danok bat, futbola, mallona | ( Komentarioak )


Ira
27
10:02

Zumaia: Datorren astean hasiko dira futbol eskolako entrenamendu saioak

Datorren astean hasiko dira Zumaiakok antolatutako futbol eskolako entrenamenduak. Hori dela eta, gurasoekin bilerak antolatu dituzte. Hemen dauzkazue bileren egunak eta orduak:

Astelehena:
2003-2004 urteko neskak: 18:00etan.
Mutilak 2004: 18:30ean.

Astertea:
Mutilak 2001: 18:00etan.
Mutilak 2003: 18:30ean.

Asteazkena:
Neskak 2001/2002: 18:00etan.

Osteguna:
Mutilak 2002: 18:00etan.

Baleike | futbola, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ira
04
10:10

Zumaia: Ostegunean zabalduko da Zumaiakoren futbol eskolan izena emateko epea

Ostegunean, hilak 6, zabalduko da futbol-eskolan izen-emateko epea. Klubeko bulegotik pasa behar da, 17:00etatik 19:00etara. Hauek dira denboraldi honetako entrenamendu egunak. Entrenamendu guztiak 17:00etan hasiko dira, eta ordubeteko iraupena izango dute.

Entrenamendu egunak

Neskak 03/04: astelehena
Mutilak 2004: astelehena
Mutilak 2001: asteartea
Mutilak 2003: asteartea
Neskak 01/02: asteazkena
Mutilak 2001: osteguna
Mutilak 2002: osteguna

Baleike | futbola, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ira
03
8:44

Aiaraldea: Berdinketa eskuratu zuen Laudiok Portugaleteren aurka Ligako bigarren jardunaldian

Aurten Bigarren B mailara igotzea helburu duten bi taldeen arteko norgehiagoka berdinketan amaitu zen igandean, Portugalete 2 - Laudio 2. Partidaren bigarren zatian iritsi ziren golak, lehenengo zatian bi taldeak parekatuta ibili ondoren. 

Irudiak: 
Laudio taldea aurredenboraldian. Iturria/ http://www.clubdeportivolaudio.net/

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, futbola, laudio, portugalete | ( Komentarioak )


Abu
24
7:01

Aiaraldea: Lagun-onak taldearen aurka lehiatuko da Laudio ligako lehen partidan

Bigarren B mailara igotzeko atarian geratu ondoren, Laudio Kirol Klubak denboraldi berriari helduko dio larunbatean. Norgehiagoka Azpeitiko Lagun-onak taldearen aurka izango da, arratsaldeko 18etan Ellakuriko zelaian.

Laudio taldeak aurre-denboraldia ona egin du, eta taldekide berriekin prest da iazko emaitzak hobetzeko.
Kirol klub laudioarrak gainera, larunbateko partidua San Roke jaiekin lotu nahi du, eta horregatik iragarri du partidua ikustera jai-jantziarekin doanak sarrera dohainik izango duela.

Irudiak: 
Zaleak harmailetan. Iturria/ http://www.clubdeportivolaudio.net/

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, futbola, laudio, laudio futbol kluba | ( Komentarioak )


Abu
09
8:35

Zumaia: Athleticen peña osatzeko bilera egingo da gaur Metro tabernan

19:00etan hasita, Athletic futbol taldearen Zumaiako jarraitzaile taldea osatzeko bilera egingo da Metro tabernan.

Baleike | futbola, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abu
08
8:15

Zumaia: Emakumezkoen Reala eta Rayo Aita Marin neurtuko dira hilaren 15ean

Emakumezko 1.mailako partida ikusteko aukera izango da abuztuaren 15ean Zumaian. Zumaiakoko emakumezkoen 25.urteurrena dela eta, Zumaiako Futbol taldeak maila goreneko partida antolatu du. Lehen aldia da, Zumaian, emakumezkoen maila honetako partida antolatzen dela.

Unai Gazpioren Realak aurre-denboraldian jokatuko duen lehen partida izango da Zumaian jokatuko duena. Aurkaria, emakumezkoen futbolean erreferentea den Rayo Vallekano. Talde madrildarrak sekulako palmaresa dauka. 3 aldiz izan da ligako txapeldun eta erreginaren kopa ere irabazitakoa da.

Irailean hasiko den ligari begira indarrak neurtzeko balioko die partida honek bi taldeei. Izan ere, ligako lehen jardunaldian elkarren kontra arituko dira Madrilen.

Zumaian jokatuko den lagunartekoa, abuztuaren 15ean jokatuko da goizeko 11:30etatik aurrera Aita Mari futbol zelaian. Sarreren prezioa 5€koa izango da helduentzat eta 3€ haurrentzat.

Baleike | futbola | ( Komentarioak )


Uzt
26
11:46

Aiaraldea: Abian da denboraldi berrirako C.D. Laudio taldea

Club Deportivo Laudio taldea martxan da 2012-13 denboraldirako atzean utzitako denboraldi oparoaren ostean. Astelehenean argazki ofiziala egin ostean, Arraño eta Ellakuritik lasterketak eta baloiarekin ariketak egiten hasiak dira jada Laudioko jokalariak.

Irudiak: 
Arrañon egon dira prestatzen jokalariak./ C.D. Laudio

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, futbola, laudio | ( Komentarioak )


Uzt
02
11:14

Aiaraldea: "Futbolean existitzen diren interes eta ustelkeriaz konturatzea izan da niretzat desengainu handiena"

ANDOITZ GALDOS (Laudio, 1985) futbol jokalari profesionala da eta aurten Barakaldon aritu da. Taldeak 2. B mailara igotzea lortu du eta sekulako arrakasta lortu du hirian.

Barakaldo taldearekin 2. B mailara igo zara denboraldi honetan eta igoera jende askok ospatu du zuekin, nola bizi izan duzu garaipen hau?

Irudiak: 
Atzerrian jokatu du Andoitz Galdosek./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | barakaldo, elkarrizketa, futbola, kirola, laudio | ( Komentarioak )


Eka
20
9:33

Zumaia: Futbolean jokatu nahi duten 18 urtetik gorako mutilei dei egiten die Zumaiakok

Zumaiako Futbol Taldean jokatzeko interesa duten 18 urtetik gorako mutilei deia egiten zaie bihar, hilak 21, 19:00etan Aita Mari futbol zelaiko klubaren bulegora azal daitezen. Preferenteko taldearekin batera, hurrengo dengoraldian 1. erregional mailako taldea osatu nahi da eta horretarako ikusi nahi da zenbat jokalari egongo liratekeen maila horretan jokatzeko prest.

Baleike | futbola, nabarmenak | ( Komentarioak )


Eka
20
8:58

Aiaraldea: Futbol 7 Indarra Txapelketa jokatuko da asteburuan

Datorren larunbatean goizeko 9:30ean hasiko da futbol 7ko II. Indarra Txapelketa . Aurtengoan, etxekoak ez ezik, Urduña, Laudio, San Miguel, Baskonia, Etxebarri eta Sestaoko San Pedro taldeak ere jokoan arituko dira. Lauko taldeak osatuta, sailkapen fasea goizean jokatuko da, eta ondoren, merezitako bazkariaz gozatu eta gero, finalak jokatuko dira, arratsaldeko 3:30etik aurrera. Azken partida arratsaldeko seiak aldera jokatuko da eta Iturralde Gonzalezek epaitzea espero da.

Irudiak: 
Indarraren haur-taldea. Iturria/ aupaindarra.com

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, arrankudiaga-zollo, futbol 7, futbola, indarra | ( Komentarioak )


Eka
19
9:22

Zumaia: Zumaiakok ohiko batzarra egingo du bihar

Bihar, asteazkena, hilak 20, Zumaiako Futbol Taldeak urteko batzarra ospatuko da arratsaldeko 7:30ean Brankan. Bazkideei bertaretzeko deia egiten die klubak.

Honako gaiak jorratuko dira:

1.- Zumaiako Futbol Taldeko zuzendaritzako kideen aurkezpena

2.- 2011-2012 denboraldiko diru-kontuen azalpena

3.- 2012-2013 denboraldirako prebisioak

4.- Urtearen balorazioa eta proiektu berriak

5.- Eskariak eta galderak

Baleike | futbola, nabarmenak | ( Komentarioak )


Eka
18
9:38

Aiaraldea: CD Laudiok San Fernando CD taldearen aurka galdu zuen atzo Andaluzian

CD Laudiok San Fernando CD taldearen aurka jokatu zuen atzo Andaluzian. Estadio Iberoamericanora 4.000 pertsona hurbildu ziren San Fernando CDren alde egiteko. Talde andaluziarrak zaleek jarritako ilusioari erantzun zion eta garaipena lortu zuen, 2-0 hain zuzen ere.

Irudiak: 
Laudioko futbol taldeak denboraldi honetako azken partidua jokatuko du asteburu honetan./ CD Laudio

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, futbola, kirola, laudio, laudio cd | ( Komentarioak )


Eka
11
8:53

Aiaraldea: CD Laudio taldeak 2. B mailara igotzeko finala jokatuko du

Laudioko futbol taldeak 3-0 irabazi zion igande goizean Llosetenseri eta 2. B mailara igotzeko azkenengo fasea jokatuko du. Gaur arratsaldean, zozketa ostean, jakingo dute laudioarrek noren aurka neurtuko diren.

Atzo itxura ona eman zuten Castelok entrenatzen dituen gizonek. Nahiz eta norgehiagokaren lehen zatian bi taldeen artean berdintasun handia egon, bigarrenean laudioarrek hiru gol sartu zituzten eta kanporaketa gainditu zuten.

Irudiak: 
CD Laudio taldeak garaipena ospatu zuen./ CD Laudio Twitter

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, futbola, kirola, laudio, laudio cd | ( Komentarioak )