Gaia: gabonak

Urt
07
15:01

Zumaia: Errege Magoekin bukatu dira Gabonak

Larunbatean iritsi ziren Errege Magoak Zumaiara.Txepetxa Elkarteak antolatutako kabalgataren ondoren, opariak utzi zituzten herriko hainbat etxetan. Eta horrekin amaitu dira aurtengo Gabonak. Hemen dauzkazue Mikel Castellanok kabalgatan ateratako argazkiak.

Baleike | gabonak | ( Komentarioak )


Urt
04
10:13

Zumaia: Errege Magoak ate joka

Gabonak sartu dira azken txanpan. Gaur, ostirala, Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dituzte Beheko plazan, 18:30ean; eta bihar, 18:00etan hasita, Errege Magoak Zumaiara iritsiko dira itsasoz, ondoren ohiko kabalgata egiteko, Txepetxa elkarteko kideek antolatuta.

Baleike | gabonak, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urt
02
9:00

Aiaraldea: Gabonetako Umeentzako Parkea zabalduko dute Orozkoko kiroldegian

Orozkoko Udalak Gabonetako Umeentzako Parkea antolatu du herriko kiroldegian. Parkea urtarrilaren 3tik aurrera zabalik egongo da, goizeko 11:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Bertan 3 eta 16 urte bitartekoentzako jolasgunea egokituko da, adinaren arabera zatikatuta egongo dena. Bertan,futbolina, arku jaurtiketa, puzgarriak edo txapa tailerrak aurkitu ditu gerturatzen denak.

Irudiak: 
Orozkoko polikiroldegia

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aisialdia, gabonak, gabonetako umeentzako parkea, orozko, orozkoko udala, polikiroldegia, umeak | ( Komentarioak )


Abe
27
9:27

Zumaia: Erkiberen ‘kanastilla’-ren dirua Caritasentzat

Gabon gauaren ondoren Zumaian jaiotako lehen haurrari oparia egiteko ohitura du Erkibe Kultur Taldea. Aurten opariaren dirua Zumaiako Caritasentzat izango da, premia duten haurrei laguntzeko.

Hasiera batean “kanastilla” izaten zen haurrak jasotzen zuen lehen oparia. Erkibe elkartea osatzen zuten emakumeek beraiek eskuz egindako arropatxo, mantuxa eta osagarriez betatako sehaskatxoa izan ohi da “kanastilla”.

Azken urteotan, josten eta puntua egiten dakiten emakumeak gutxi izanik, Erkibe Kultur elkarteak, Gabon-Gauaren ondoren jaiotako lehenengo haurrari 300 euroko saria eman izan dio.

Aurten, Erkibe Kultur Taldeak sariaren diru kopurua Zumaian krisiaren eta pobreziaren eragina jasaten ari diren haurrei zuzentzea erabaki du. Laguntza hau izan dadila premian eta aukera murriztuago dituzten haurrei bideratua, haur behartsuenen duintasuna eta bizi-kalitatea sustatzen laguntzeko .

Honela, Erkibe Kultur Taldearen eskutik Zumaiako Caritas Elkartea izango da ekarpen hau jaso eta kudeatuko duena.

Baleike | gabonak, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abe
26
23:00

Aiaraldea: Gabonetako Haur Parkea urtarrilaren 3tik 5era egongo da irekita

Urtero legez, eta garai honetako opor-egunak aprobetxatuz, etxeko txikienentzako hamaika jarduera antolatu dira Gabonetako Haur Parkearen baitan. Azkenaldian bezala, Bañueta kiroldegian jarriko da, honako ordutegian: goizez, 11etatik 14etara eta, arratsaldez, 16etatik 19etara.

Dena den, urtarrilaren 5ean, goizez soilik egongo da irekita, arratsaldean Errege Magoen kabalgata egongo da-eta.

Haurrek, bada, askotariko joko eta jardueretan parte hartu ahalko dute: puzgarriak, errokodromoa, wii-gunea... Aspertzeko betarik ez dute izango, beraz.

Irudiak: 
Iturria: pixabay.com

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, gabonak, gabonetako haur parkea, haurrentzako jarduerak | ( Komentarioak )


Abe
26
9:02

Zumaia: Gabonetako kantu lehiaketako irabazleak

Astelehen arratsaldean egin zuen urtero Erkibe Kultur Elkarteak antolatzen duen Gabonetako kantu lehiaketa. Jone Aguado, Maite Aizpurua, Irene Agirre eta Ianire Aristondok osatutako laukotea izan da aurtengo onena.

 

Baleike | gabonak, osagarria | ( Komentarioak )


Abe
26
8:51

Zumaia: Mendira itzuli da Olentzero

Argazkia: Mikel Castellano

Pare bat egunez gure artean ibili eta gero, mendira itzuli da Olentzero bere ohiko lanetara. Astelehenean Zumaian ibili zen kalean gora kalean behera, goizez eskolako haurrekin eta arratsaldez Gomezago lagunarekin. Gauean herriko etxeak opariz beteta utzi ostean, zahatoari azken estutua eman –argazkian– eta agur esan du hurrengo urtera arte. Hemen dauzkazue Mikel Castellanok egin zizkion argazkiak.

Gabonetako kantu lehiaketa

Argazki bilduma: Olentzero 2012

Baleike | gabonak | ( Komentarioak )


Abe
24
4:17

Aiaraldea: Mari Domingiren, Pirritxen eta Gorritiren gabonetako mezua

Bideo: 
http://www.vimeo.com/56236309

Mari Domingiren, Pirritxen eta Gorriti eskultoreak gabonetako mezua argitaratu dute http://www.katxiporreta.com web-gunean.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiaraldea, gabonak, gorriti, katxiporreta, maridomingi, olentzero, vimeo | ( Komentarioak )


Abe
20
11:47

Aiaraldea: Kultur egitarau oparoak aurrea hartu dio Olentzerori

Aiaraldeko herri guztietan prestatu dituzte, Gabonak direla eta, egitarau bereziak. Kultur ekintza ugari antolatu dira eta guztiak aipatzea ezinezkoa denez, batzuk nabarmentzea interesgarritzat jo dezakete herritarrek. Hurrengoak dira Olentzeroa heldu baino lehen egingo direnak.

Irudiak: 
Gabonetan ekintzaz lepo egongo dira Aiaraldeko herriak./ O. U.

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, bleibet, gabonak, itzalde, kultura, olentzero, ttiki ttaka | ( Komentarioak )


Abe
20
9:44

Zumaia: Andremaritik jaitsiko da aurten Olentzero

Abenduaren 24an Andremaritik jaitsiko da Olentzero herrira (17:00etan), itsasotik datorren Gomezago lagunarekin bat egin eta herriko kaleetan neguko jaia ospatzeko. Joaldunak eta trikitilariak izango dituzte lagun, eta txotx ere egingo dute Beheko plazan.

Baleike | gabonak, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abe
19
9:35

Zumaia: Gabonetan zer dago Zumaian?

Santo Tomas Egunarekin hasi eta Errege Magoen kabalgatarekin amaitu, jai egitarau betearekin datoz aurten Gabonak. Beheko plazan jarriko den karpa da berrikuntzarik aipagarriena. Egitarau honetan bildu ditugu Gabonetarako iragarrita dauden ekintzak. Baten bat falta bada, bidali oharra aldizkaria@baleike.com helbidera eta atsegin handiz gehituko dugu: Abenduak 21: santomasak

11:00etan hasi eta egun osoan, Santo Tomas eguna Alai auzoan.

Karpan
17:00etatik 21:00etara, txorizo postuak Herri Eskolaren eskutik.
17:00etan, Bertso Eskola eta Musika Eskolaren saioa.
19:00etan, Kupela taldearen kontzertua.
21:00etan Alondegian, Gabon koruaren entsegu orokorra.

Abenduak 22

19:00etan Maria eta Jose aretoan, Zumaiako Musika Bandaren Gabonetako kontzertua. Gonbidatua, Astindu dantza elkartea.
20:00etan, The Romanticos taldearen kontzertua Itzurun tabernan.
22:00etan Torreberri Gaztetxean, bertsolari gazteen saioa, Zumaiako bertso eskolak antolatuta.

Abenduak 22 eta 23

Karpan: Gabonetako saltokia
11:00etatik 20:00etara, Zumaiako 15 dendaren azoka berezia.
Eskulanen tailerra: izen ematea Rubio margoak dendan.
Zezen mekanikoa, puzgarriak, musika…

Abenduak 24

9:30ean Lubaki kiroldegian, areto futbol txapelketa.
Eguerdia bitartean, “Niño Jesusen Eskean”.
12:30ean Institutu parean hasita, “Olentzerorekin kantuan”.
15:30ean Gabon Koruaren saioa kalez kale.
17:00etan Aita Mari aretoan, Gabon Abestien lehiaketa Erkibe kultur elkarteak antolatuta.
18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Jaiotza ikuskizuna.

Abenduak 26tik 29ra eta 2tik 4ra

Karpan: Gabonetako parkea
Ordutegia: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Egun osorako sarrera bi euroan.
Txiki-txokoa zaindariekin, Play Station, puzgarriak…

Abenduak 26

Goizean zehar, Algorri Interpretazio Zentroan Gabonetako tailerra umeentzat.
18:00etan, Joxe Mendizabalekin erromeria, karpan.

Abenduak 27

11:00etan, haur liburutegian, ipuin kontaketa (5-8 urte): Horra Mari Domingi.
18:00etan, Beheko plazan, xake txapelketa.
19:00etan, batukada Dardarakaren eskutik.
22:00etan Aita Marin, zine forum: “El Skylab” (Julie Delfy).

Abenduak 28

19:30ean, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua, karpan.
21:00etan Beheko Plaza jatetxean, bertso afaria, Zumaiako bertso eskolak antolatuta.
22:00etan Aita Marin, antzerkia: Cotillas.

Abenduak 29

16:00etan, Dantza Antza lehiaketa, karpan.

Abenduak 31

13:30ean, Biko lasterketa eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa.

Urtarrilak 2

16:00etan, Zu abeslari karaoke lehiaketa, karpan.

Urtarrilak 3

19:00etan, Azkaiter Funk Band taldea.

Urtarrilak 4

18:30ean, Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dira Beheko plazako karpan.

Urtarrilak 5

18:00etatik aurrera, Errege Magoen zamalkada.

 

 

 

 

Baleike | gabonak | ( Komentarioak )


Abe
17
11:02

Zumaia: Oikiako eskolak irabazi du Bidegik eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketa

Hauek dira saria irabazi duten bi marrazkiak.

Oikiako eta Zarauzko ikasleek irabazi dute Bidegik eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketa. Bidegiko kontrol zentrora eta Lurraldebus gunera txangoa egiteaz gain, 400 euroko diru-saria izango du 5. maila osoak eskola materiala erosteko.Gipuzkoako eskoletako LHko 5. mailako ikasleek hartu dute parte Bidegi, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan. Gabonak gaiaren inguruan 100 marrazki baino gehiago aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Guztien artetik bi saridun hautatu dituzte: Zarauzko Antoniano Ikastetxeko, eta Zumaiako Oikia Eskolako bi marrazki. Saria, ordea, ikastetxe horietako 5. maila osoarentzat izango da. Bi sari jasoko dituzte: Bidegiko bide sareen Kontrol Zentrora eta Lurraldebus gunera bisita; eta 400 euroko diru-saria eskola materiala erosteko, edo txango bat egiteko.

Parte hartzaileek egindako marrazkiak Gipuzkoako AP-1 eta AP-8 autobideetako ordainlekuetan jarrita egongo dira Gabonetan.

Baleike | gabonak | ( Komentarioak )


Abe
17
9:17

Zumaia: Ostiralean zabalduko da Gabonetako karpa

Gabonek bilgune berria izango dute aurten Zumaian: Beheko plazan jarriko den 35 metroko karpa. Ohiko argien partez, aurten ekintzez betetako karparen aldeko apustua egin du Udalak: Santomasak, Gabonetako saltokia, eskulanen tailerra, Gabonetako parkea, kontzertuak, karaoke lehiaketa… Ostiralean zabalduko da, Santo Tomas ospatzeko, eta urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik. Hemen daukazue egitaraua:

Zu abeslari karaoke lehiaketa

Dantza Antza, dantza lehiaketa

Abenduak 21: santomasak

17:00etatik 21:00etara, txorizo postuak Herri Eskolaren eskutik.
17:00etan, Bertso Eskola eta Musika Eskolaren saioa.
19:00etan, Kupela taldearen kontzertua.

Abenduak 22 eta 23: Gabonetako saltokia

11:00etatik 20:00etara, Zumaiako 15 dendaren azoka berezia.
Eskulanen tailerra: izen ematea Rubio margoak dendan.
Zezen mekanikoa, puzgarriak, musika…

Abenduak 26tik 29ra eta 2tik 4ra: Gabonetako parkea

Ordutegia: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Egun osorako sarrera bi euroan.
Txiki-txokoa zaindariekin, Play Station, puzgarriak…

Abenduak 31: Biko lasterketa

13:30ean, Biko lasterketa eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa.

Urtarrilak 4: eskutitz jasotzea

18:30ean, Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dira.

Lehiaketak

Urtarrilak 2

16:00etan, Zu abeslari karaoke lehiaketa.

Abenduak 29

16:00etan, Dantza Antza lehiaketa.

Kontzertuak

Abenduak 21

17:00etan, Bertso Eskola eta Musika Eskolaren eskutik.
19:00etan, Kupela taldea.

Abenduak 26

18:00etan, Joxe Mendizabalekin erromeria.

Abenduak 27

19:00etan, batukada Dardarakaren eskutik.

Abenduak 28

19:30ean, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua.

Urtarrilak 3

19:00etan, Azkaiter Funk Band taldea.

 

 

 

Baleike | gabonak | ( Komentarioak )


Abe
15
6:43

Aiaraldea: Hogeitalau Euskara Elkarteak Aiarako Udalarekin batera euskara sustatzeko ekintzak antolatu ditu gabonetarako

Bihar, abenduak 16, eta abenduaren 30ean, Luiaondoko Sozialean izango dira haur eta familiei zuzendutako euskarazko jarduera hauek.

Gabonetako eskulan tailerrak

Igande honetan arratsaldeko 5etatik 7etara gidatutako saioa izango da herriko Sozialeko Aretoan. Antolatzaileek argitu dutenez, 6ak aldera, atsedenaldia egin eta askaria egongo da umeentzat. Horrez gain, argitu nahi izan dute, etortzeko asmoa duten familien artean banatuko dutela materiala.

"Tina" haur-antzerkia

Irudiak: 
Haurra margotzen / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiara, antzerkia, askaria, ekintza, elkarte, euskara, familia, gabonak, haurrak, hogeitalau, ikuskizuna, luiaondo, sozial, tailerra | ( Komentarioak )


Abe
11
9:24

Zumaia: Inkesta: Gabonetan karpa argien ordez

Udalak eta merkatariek hala adostuta, aurten Gaboneko karpa jarriko da Beheko plazan, ohiko argien ordez. Karpan hainbat ekitaldi antolatuko dira. Zer iruditzen zaizu erabakia? Bozkatu inkestan eta eman zure iritzia.

Baleike | gabonak | ( Komentarioak )


Abe
11
8:40

Zumaia: Igandean Gabonetako jaialdia egingo dute Maria eta Josen

Abenduaren 16an egingo dute Gabonetako jaialdia Maria eta Jose ikastetxean (17:00etan). Urtero ohi dutenez, Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek Gabonetako jaialdia prestatu dute aurten ere, Jesus haurtxoaren jaiotza ospatze aldera. Ekitaldia abenduaren 16an, igandea, arratsaldean taularatuko dute, 17:00etatik aurrera, ikastetxeko aretoan.

Jaialdi honetan ikastetxeko ikasle guztiek hartuko dute parte: Haurtzaindegiko eta Haur Eskolako haur txikienetik hasi eta DBHko ikasle gazteenak arte, alegia. Gogoz eta ilusioz prestaturiko abesti, dantza, antzezpen eta Olentzero eta nahiz Erregeen etorreraz gozatzeko aukera izango da.

Emanaldia batik bat ikastetxeko ikasleen gurasoei zuzenduta dago, baina oro har zumaiar guztiak gonbidatuta daude ikuskizuna ikustera.

Baleike | gabonak, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abe
11
8:35

Zumaia: Gabonetan haurrentzako tailerrak egingo dituzte Algorrin

Datorren abenduaren 26an, gabonetako oporrekin bat eginaz, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak egingo dituzte Algorri Interpretazio Zentroan. Berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo dituzte. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara bitartean eta izena ematea baherrezkoa da.

Gabonetako doako tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz:

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia

algorri@zumaia.net

943 143100

 

Baleike | gabonak, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abe
10
11:50

Aiaraldea: Apill-ek gabonetako kanpaina aurkeztu du

Herriko merkatarien elkarteak (APILL) gabonetako kanpaina abiatu du. Prentsa oharrean adierazi duenez ekitaldi ugari egingo dituzte. Abenduaren 11 eta 21 artean, esaterako, Olentzerok etxeetara deitzeko zerbitzua martxan egongo da. Inskripizio txartelak elkarte hauetan banatuko dira abenduaren 10etik aurrera, eta Apilleko postontzian utzi beharko dira hilaren 19a baino lehen, Olentzeroren deia jaso ahal izateko.

XIX. erakusleiho txapelketa

Irudiak: 
Olentzerok Laudioko umeei deituko die Apill-i esker./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, apill, gabonak, gurutze gorria, laudio, olentzero, zozketak | ( Komentarioak )


Abe
10
8:56

Aiaraldea: Olentzero

Lekua: 
Plaza
Noiz: 
Al, 2012-12-24 16:30

Olentzeroa arratsaldez helduko da Arrankudiaga-Zollora.

Aiaraldea komunikazio leihoa | arrankudiaga-zollo, gabonak | ( Komentarioak )


Abe
04
8:45

Aiaraldea: Abian da Gabon Postalen lehiaketa umeentzat

Gabon postalen lehiaketan izena emateko epea zabaldu du Indumak. 5 urtetik 12 urtera arteko haurrek parte har dezaten. Umeek abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte Gabon txartelak Gaztetxokoan.

Bi kategoria egongo dira:

Batetik, 5-7 urte biartekoak, 11:00etatik 13:30era euren lanak prestatzen jardungo direnak.

Eta bestetik, 8-12 urte bitartekoak, larunbatean 17:00etatik 21:00etara eta igandean 17:00etatik 19:00etara arituko direnak.

Irudiak: 
Orozko udalak antolatzen du lehiaketa./ Jose Asensio

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, gabonak, gaztetxokoa, induma, orozko, postal lehiaketa, umeak | ( Komentarioak )