Gaia: gastronomia

Eka
17
9:16

Zumaia: Slow Zumaia jardunaldiak izango dira astelehenetik igandera

Slow Zumaia izenarekin ezagutzen diren gastronomia eta natura iraunkorraren jardunaldiak izango dira aste honetan Zumaian. Asteburuan izango dira ekintza gehienak eta astean zehar jardunaldi hauetarako espresuki prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da herriko zenbait tabernatan. 

Slow Food Italian sorturiko mugimendua da eta otordu lasaia esan nahi du. Mugimendu honek elikadura garbi, osasuntsu eta orekatua sustatzen du eta Fast Food mugimenduaren kontrakoa kontzeptua da, otordu azkarrarena alegia. Mugimendu honek elikaduraz gozatzen ikastea du helburu: otordu tradizionalak baloratzen, gauza desberdinak modu osasungarrian jaten, astiro eta mahaian jaten… Gainera, jaterakoan, 5 zentzumenak erabiltzen ikasten da: elikagaiak ikusiz, ukituz, usainduz eta dastatuz.

Gaur hasi eta ostegunera bitartean jardunaldietarako bereziki prestatutako pintxoak eta razioak dastatu ahal izango dira Itzurun, Zumaia Hotela, Beheko Plaza, Kalari, Gure Txokoa, Kresala, Idoia ardotegia eta Marina Berrin. Pintxo hauek asteburuan zehar izango dira baita ere taberna hauetan.

Ostiralean, larunbatean eta igandean Slow menu bereziak izango dira Basusta, Beheko Plaza, Marina Berri, Trapaia eta Zumaia Hotela jatetxetan. Menuen prezioa 25 euro izango da, BEZ barne, baina edariak aparte. Zerbitzatuko diren menuak eta astean zehar aurkeztuko diren pintxoak kartelean ikus ditzakezue.

Kulturak ere izango du bere txanda datorren asteburuan. Ostiralean, 19:30ean, Musikeneko ikasleen akordeoi kontzertua izango da Komentuan. Larunbatean, egun osoan, Ludotekako 20. urteurreneko ekitaldiak izango dira. Igandean, goizez eta arratsaldez, Artisau azoka izango da beheko plazan. 11:00etatik 13:00etara, Slow sukaldaritza tailerra egingo da gaztetxoentzat. 19:30ean Melissa and the Jacks taldearen kontzertua egingo da plazan eta 22:30etatik aurrera San Juan suak Sanjuaniturrin. Ondoren, Eki eguneko ekitaldiak egongo dira.

Baleike | gastronomia | ( Komentarioak )


Mai
08
3:01

Aiaraldea: "Laudion bizi gara" kultur-aniztasun jaialdia

Bideo: 
http://www.vimeo.com/65712081

Maiatzaren 4an "Laudion bizi gara" kultur-aniztasun jaialdia ospatu zen. Bertan parte hartu zuten Laudion bizi diren hainbat herrialdetako herritarrek; Sahararrak, Boliviarrak, Paraguaiarrak, Kubatarrak, Marokoarrak... Euren kultura, dantza eta jakiak jendaurrean erakutsi eta ondokoa ezagutzea zuen helburu ekimenak. Antolatzaileak oso pozik agertu dira ekimenak izan duen harrerarekin.

Aiaraldea komunikazio leihoa | bolivia, dantza, etorkinak, etorriberriak, gastronomia, kuba, kultura, laudio, maroko, paraguai, sahara, vimeo | ( Komentarioak )


Api
03
7:00

Aiaraldea: Laudioko Mikologia Elkarteak ikastaro bat antolatu du maiatzerako

Ikastaro honek maiatzaren 6tik maiatzaren 11ra bitartean izango dira, elkarte antolatzaileak dauzkan lokaletan. Saio hauen ordutegia 19-20:30era izango da, eta izen-ematea dohainik.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, barraskiloak, gastronomia, laudio, laudioko mikologia elkartea, perretxikoak, prudentzio deuna | ( Komentarioak )


Aza
12
10:06

Zumaia: Gastronomia eta musika uztartuko dituzte Gourmet Gauetan

Zumaiako bost jatetxek hartuko dute parte larunbatetik aurrera Gourmet Gauak ekimenean. Menu ez ohikoak eta zuzeneko musika saioak uztartzea da ideia, “bezeroak afaria bost zentzumenekin goza dezan”. Datorren larunbatean, hilak 17, Beheko plaza jatetxeak zabalduko du zikloa, Florentziako (Italia) sukaldaritzan oinarritutako menu batekin. Paul San Martinek jarriko du musika (piano blues). Hurrengo asteotan, Basustak, Trapaiak, Zumaia Hotelak eta Marina Berrik osatuko dute eskaintza. Hemen daukazue afari musikalen egutegia, menuak eta prezioak:

Azaroak 17, larunbata

Non:Beheko Plaza jatetxea.
Menua: Italiako menua, Toscana eta Reggio Emilia tradizioa jarraituz: ogi tostadak (tomatearekin, mozzarellarekin) eta kokoliak urdaiazpikoarekin; tortelliniak eta onddo risottoa; basurdea; tiramisua. Edariak barne.
Musika: Paul San Martin (piano blues), 22:00etan.
Prezioa: 25 euro (BEZ barne).

Azaroak 24, larunbata

Non: Basusta jatetxea.
Menua: uztartze afaria: perretxikoak plantxan onddoen alioliarekin; urdaiazpiko iberikoz salteatutako ilartxoak baserriko arrautzarekin; erreboilo solomoa parrilan; sagar errea izozkiarekin. Edarien artean, koktelari batek prestatutako gin-tonica.
Musika: Low Riders (Hillbilly classics), 22:00etan
Prezioa: 30 euro (BEZ barne)

Azaroak 30, ostirala

Non: Trapaia jatetxea.
Menua: Zumaiako menu musikala: ahate eta foie esntsalada epea; bakailaoa Zumaiako begihandiekin; Holandako txahal saiheskia plantxan; etxeko postra. Edariak barne.
Musika: Pablo & Sara Grajal (pop, folk, blues), 22:00etan.
Prezioa: 25 euro (BEZ barne)

Abenduak 7, ostirala

Non: Zumaia Hotela.
Menua: udazkeneko menua: ahate moussea sagar purearekin; entsalada udazkeneko barazkiekin: txipiroi eta perretxikoz betetako piperrak; bakailaoa bi koloretako piperradarekin; ahate gutiziak panadera patatekin; postre aukera. Kafea eta edariak aparte.
Musika: Anna Valentina Trio (jazz, swing), 22:00etan.
Prezioa: 25 euro (BEZ barne).

Abenduak 8, larunbata

Non: Marina Berri.
Menua: Gaztelako menua: Burgosko bonboia eta txupitoa; Arandako eskabetxeak eta Granjako babarrun handiak entsaladan; mutur eta foie raviolia  Pedrosilanoen krema gainean; Soriako tostada; Montanera eta Gijueloko gutiziak kalabaza krematsuarekin; komentuko gozoak. Edariak barne.
Musika: Down Town (Rhythm & blues / soul / rock & roll), 22:00etan.
Prezioa: 30 euro (BEZ barne).

 

Baleike | gastronomia | ( Komentarioak )


Urr
21
23:30

Aiaraldea: "Sukaldariek perretxikoekin egindako errezetak pilatu ditugu liburuan"

GORKA URKIJO (Laudio, 1962) Laudioko Perretxikozaleen Elkarteko kidea da. Mikologia astearen baitan, perretxikoak prestatzeko errezeta liburua aurkeztekoa da Laudion.

Liburua aurkeztu duzue, nola sortu zen argitalpena gauzatzeko asmoa eta ideia?

Irudiak: 
Koldo Urkijo / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aurkezpena, elkarrizketa, gastronomia, koldo urkijo, laudio, liburua, mikologia, mikologia astea, perretxikoak | ( Komentarioak )


Urr
18
7:16

Aiaraldea: Mikoturismo Egunen edizio berria egingo dute

Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean toki-garapenerako sozietateak, Arriola Mikologia Elkartearen lankidetzarekin, mikologiari lotutako hainbat jarduera antolatu dituzte urriaren 4tik eta azaroaren 4ra Mikoturismo Egunak 2012 programaren baitan.

Irudiak: 
Boletus edulisak asko erabiltzen dira sukaldean./ Wikipedia

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, gastronomia, hitzaldia, mikoturismo eguna, perretxikoak, pintxoak | ( Komentarioak )


Urr
06
6:13

Aiaraldea: Udazkeneko Mikologia Astea, ate joka

XXXII.Udazkeneko Mikologia Astea antolatu du Laudioko Perretxikozaleen Elkarteak. Ohikoa denez, garai honetan plaza betetzen dute ehundaka espezie erakusgai eta dastagarri jarriz. Aurten urriaren 29ean izango du hasiera, eta azaroaren 4ra bitartean, ekintza ugari izango dute laudioarrek eskura.

Irudiak: 
Liburua aurkeztuko dute egun batzuk lehenago /Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, astea, dastatu, elkartea, erakusketa, gastronomia, laudio, mikologia, perretxikoak, zizak | ( Komentarioak )


Eka
11
16:40

Zumaia: Kresala tabernak irabazi du pintxo lehiaketa

Asteburuan izan den Slow Zumaia ekimenaren barruan egin den pintxo lehiaketak badu dagoeneko irabazlea: Kresala tabernak jaso zituen herenegun epaimahaiaren eta herritarren sariak. Ostarrenarekin egindako pintxoa aurkeztu zuen oraingoan Kruxek. Epaimahaia Mikel Bermejo eta Jose Blazquez sukaldariek, eta Aitziber Odriozola dendariak osatu zuten. Zazpi taberna eta jatetxek hartu dute parte aurtengo txapelketan. Bigarren saria Itzurun tabernak jaso zuen eta hirugarrena Beheko Plaza jatetxeak. Bozketan parte hartu zuten guztien en artean 100 euroko erosketa txeke bat zozketatu zen: irabazlea Constantino Conde izan zen.

Baleike | gastronomia, merkataritza | ( Komentarioak )


Eka
06
12:32

Zumaia: Honduras eta Marokoko sukaldaritza ezagutzeko aukera izango da Inda Mendi elkartean

“Munduko gutiziak” izeneko sukaldaritza tailerrak antolatu dira Inda Mendi elkartean. Hondurasko eta Marokoko sukaldaritzak ezagutzeko aukera izango da, herrialde haietako emakume etorkinen eskutik. Sarrera doan izango da. Lehen tailerra larunbat honetan egingo dute, Marokoko sukaldaritzaren inguruan.Ekainak 9, larunbata
Marokoko zaporeak

Ekainak 16, larunbata
Hondurazko zaporeak

Tokia: Inda Mendi elkartea
Ordua: 11:00etan.

Baleike | gastronomia, kultura, nabarmenak | ( Komentarioak )


Eka
06
12:24

Zumaia: Slow Zumaiaren hirugarren jardunaldiak hasiko dira ostegunean

Ekainaren 7, 8, 9 eta 10ean, Gastronomia eta natura iraunkorraren III. jardunaldi hauetan, gaiarekin zerikusia duten hainbat antolatu dira.

Egitaraua:

Ekainak 7

Pintxo poteoa

Ekainak 8

18:00etatik 19:30era, pintxo dastaketa Zumaiako jatetxe eta tabernen eskutik; Flysch opilen eta Flysch txakolinaren dastaketa. Musika, Jon Urbietaren eskutik.

Ekainak 9

11:00etan, “Baratza balkoian”, Beheko plazan, Aste Berdearen barruan.
19:30ean, Melissa and the Jacks taldearen kontzertua.

Ekainak 10

19:30ean, pintxo lehiketako sari banaketa Erribera kalean.
18:30etik 20:00etara, musika Jon Urbietaren eskutik.

Ostiralean Flysch pintxo jaia ospatuko da: iaz bezala, Zumaiako taberna eta jatetxeek ikusleen aurrean prestatutako 1.000 pintxo inguru dastatzeko aukera izango da. Gainera, aurtengoan Flysch txakolin berria ere probatu ahal izango da. Zumaiako zenbait tabernek elkarlanean osatu duten Flysch pintxo berria ere aurkeztuko da: “Gildaren formatuan inspiratuta, Zumaiako gastronomiako zerbait tipikoa fusionatzen saiatu gara. Gainera, ikurriñaren koloreetan egiten saiatu gara (tipulin txuria, gindilla berdea eta tomate gorria) bai brotxetan eta baita ozpinean ere (gindilla, arrautza zuria eta pikilloko piperra)” azaldi dute Kresalako Kruzek, Basusta jatetxeko Pepek eta Beheko Plazako Andonik. Aurrerantzean pintxo hau tabernetan eskaintzeko asmoa dute, bakoitzak bere ukitu pertsonala emango diolarik.

Igandean pintxo onenaren lehiaketa eta sari banaketa izango da. Bi sari egongo dira: epaimahaiaren saria eta herritarren saria. Azken honetan parte hartzeko, pintxo-gida eskuratu beharko da, komertzio eta tabernetan. Behin botoak emanda, turismo bulegora eraman beharko da eta parte hartzaile guztien artean, Zumartianek 100 euroko opari txartel bat zozketatuko du. Parte hartzeko, taberna guztietako zigilua eduki beharko da.

Ostiral, larunbat eta igandeko lehiaketa honetan zapi tabernak hartuko dute parte: Beheko plaza, Gure Txokoa, Itzurun taberna, Kresala, Trapaia, Tximista eta Zumaia Hotela.

Iaz bezala, Slow Zumaia menua dastatzeko aukera izango da Basusta, Beheko Plaza, Marina Berri eta Trapaia jatetxeetan, 25 euroren truke (gehi edariak).

Larunbat iluntzea alaitzeko, Amaiako plazan Melissa and the Jacks taldea izango da aurtengoan.

 

 

Baleike | gastronomia, nabarmenak | ( Komentarioak )