Gaia: gazta

Abu
03
7:53

Aiaraldea: Izoriako gaztandegia bisitatzeko aukera egongo da

Izoriako gaztandegia bisitatzeko aukera egongo da datorren larunbatean. Bisita 11:30ean hasiko da, eta gazta eta eztia nola egiten dituzten ikusi ahal izango da, artilea nola kardatzen den ikastearekin batera. Hortaz gain, bertaratzen denak ardi gazta, ezti eta txakolin dastatzean parte hartu ahal izango du, txalapartaren soinuaz lagundurik. Bisita bukatzeko baserriko hainbat aintzinako tresna ikusi ahal izango dituzte bertaratutakoek.

 Bisitan parte hartzeko honako telefono honetara deitu behar da, erreserba egiteko: 675841620

Irudiak: 
Izoriako gaztandegia

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, baserria, eztia, gazta, gaztandegia, izoria, txakolina, txalaparta | ( Komentarioak )