Gaia: gazteak

Mai
08
8:00

Aiaraldea: Inguruko 170 gaztek parte hartuko dute udako multiabentura udalekuetan

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Arakaldoko udalak izan dira udako multiabentura udaleku hauen antolatzaileak. 12 urtetik 17 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta bertan parte hartzeko herri horietako batean erroldatuta egotea behar bestekoa da.

Irudiak: 
Snorkel ikastaroa egiteko aukera izango dute gazteek./ Wikipedia

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, gazteak, kirola, multiabentura, udalekuak | ( Komentarioak )


Ots
15
8:39

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko gazteek “altxamendurako” deia egin dute

URIBARRI ALTXA 485177_344902495625178_2095361104_n

“Auzoa irabazteko baldintzak sortu” direla-eta, Uribarriko gazteek gaur, hilak 15, “altxamendura” dei egin dute. Uzturre plazan, 19:00etan jarri dute hitzordua.

Bilboko Udalak “diru apur bat” duenean Patakon-Irazabal eraikina “gazte ekintzaileentzako zentro” gisa egokituko duela adierazi ostean, gaur Uribarriko gazteek mobilizatzeko hitzordua jarri dute Patakon-Irazabal auzotarren beharrizanak asetzeko  espazio gisa aldarrikatzeko.

2012ko ekainaren 26an hustuarazi zuen Ertzaintzak Patakon kolektiboak hilaren hasieran okupatutako eraikina. Ordura arte, sotoa eta beste 7 solairu dituen eraikinak ia mende erdi eman zituen hutsik.

INFO + URIBARRI AUZOA

 


BERTON | berriak, gazteak, patakon-irazabal, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
14
11:42

Mahatserria (Bilbo): Patakon-Irazabal eraikinari emango zaion erabilera eztabaidagai

URIBARRI ALTXA 485177_344902495625178_2095361104_n

Bilboko Udalak auzoko taldeekin batera Patakon-Irazabal eraikinari emango zaion erabilera erabaki dezala eskatu du Bildu alderdiak eta Uribarriko gazteek “altxamendua” deitu dute biharko.

“Auzoa irabazteko baldintzak sortu” direla-eta, Uribarriko gazteek biharko, hilak 15, “altxamendura” dei egin dute. Saturren, 19:00etan jarri dute hitzordua.

Bestetik, Bildu Udal Taldeak, Patakon Gaztetxea, egun Irazabal eraikina, izan zenaren eraikinaren erabilera Matiko eta Uribarri auzoetako elkarteekin batera adostea eskatzen duen mozioa aurkeztu du. Bilduk eskatuta gaia 2. Barrutiaren kontseiluan jorratu da. Ibaibarriaga zinegotziaren aburuz, “udalak ezin du orain jabego pribatua aitzaki bezala erabili” eta eraikinean erabilera ezberdinak “bateragarriak” direla esan du.

Ibaibarriagak gogora ekarri du gazteek okupazioaren bitartez eraikinari bizitza emateko erabakia hartu izan ez balute, “eraikina, azken 50 urteetan egon den bezala, hutsik jarraituko luke Matiko auzoko erdigunean”. “Gazte hauen iniziatibak agerian utzi zuen alde batetik jabeen utzikeria, eta bestetik udalaren akzio falta”, adierazi du.

Zinegotziak gogoratu du gaia Udalbatzan jorratu den aurreko guztietan, udal talde guztien partetik, orduan hirigintza zinegotzia zena Rikardo Barkala barne, agerian geratu dela Bilboko auzoetan gabezi nabarmenak daudela ekipamenduei dagokionean. Hala ere, momentu horretan ezer ez egiteko aitzakia jabetza pribatua zen.

Jabetzaren arazo hau dagoeneko desagertu da jabeek Udalari eraikina eskaini baitiete 85 urteetarako, erabilpen sozial batera bideratzeko baldintzapean. Ibaibarriagak, eraikinari eman nahi zaion erabilera gazte ekintzailentzako enpresalde bat izango dela prentsa bidez jakin izana salatu du.

Erabaki honekin Udalaren jarrera agerian geratzen dela uste du. Alde batetik Udala izan baita 2012ko abenduan zituen lau enpresaldeetatik hiru ixteko erabakia hartu duena, egun irekita dagoen enpresalde bakarrean, ‘la Cantera’n hain zuzen, %25ea hutsik dago oraindik. Bigarrenik adierazi du, eraikinaren erabilera zehazteko moduak talka egiten duela Auzoko Bihotzak proiektuak defendatzen duen filosofiarekin, zeinean auzoetako eragile ezberdinekin lan egiten ari den auzoarentzat erreferentzialak edo estrategikoak izan daitezkeen ideia eta proposamak elkartrukatuz. Zalantzarik ez dago tamaina honetako eraikin bat estrategikoa izan daitekeela Uribarri-Matiko auzoarentzat.

Bilduk proposamen zehatza egin du, “udalak auzoko taldeekin batera erabaki behar du zein erabilera emango zaion 1100 metro koadroko eraikin honi”. Ibaibarraigak enpresalde bat kokatzea eta, beste batzuen artean, auzoan lan egiten duten taldeentzat lanerako tokia bideratzea, erabilera bateragarriak direla azpimarratu du. Udalbatzara gaia eramateaz gain, Bilduk udaleko ordezkariaren agerraldia eskatu du lagapenaren detaileak azaldu eta erabilera zehazteko irizpideak zeintzuk izan diren azaldu ditzan. 2. Barrutiaren bileran gaia jorratu da ere, Bilduk bilera monografiko bat eskatu zuen proiektu honek auzoan izan dezakeen oihartzunagatik, baina proposamen hori ez da onartu eta gai ordeneko beste puntu bat bezala jorratu da.


BERTON | berriak, bildu, gazteak, patakon-irazabal, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
11
15:58

Mahatserria (Bilbo): Hizkuntzak praktikatzeko aukera izango dute gazteek Bilborocken

bilborock 32666599

Bihar, otsailak 12, Munduko Hizkuntzak ekimena abiaraziko dute Bilborock-La Merceden. Horren bidez, modu lasai eta dibertigarrian, ingelesez, frantsesez eta alemanez gazteek berba jario hobea eskuratu dezaten.

Topaketa hauen hasiera-ordua 19:00 izango da eta ordu eta erdiz luzatuko dira, bertoko gazteek eta aipatutako hizkuntza horien jatorrizko hiztunek elkar ezagutu, berba egin eta hizkuntza horietan ahozko ulermena lantzeko zenbait dinamika burutuko dituzte. Plaza mugatuak dira, eta saioak, doakoak. Gazteak programatutako egunean hurreratuko dira, plazak agortu arte. Ingeleserako aurreikusitako egunak otsailaren 12a eta 26a, martxoaren 5a eta apirilaren 23a izango dira.

Ingelesaren kasuan, hilaren bigarren eta laugarren astearteetan, gutxienez jatorrizko 8 hiztun ekarriko ditugu Munduko Hizkuntzak topaketara. Deustuko Unibertsitatearen lankidetza izan dugu Erresuma Batutik, Zelanda Berritik eta AEBetatik etorritako jatorrizko hiztun gazteak hautatzeko.  Horiek izango dira zenbait jardueraren bitartez eguna dinamizatuko dutenak. Bertoko gazteek eta aipatutako hizkuntza horien jatorrizko hiztunek elkar ezagutu, berba egin eta hizkuntza horietan ahozko ulermena lantzeko zenbait dinamika burutuko dituzte.

Dinamizatzaile bakoitzak gehienez 5 lagunekin batzartuko da. Beraz, tailer hau gehienez 40 lagunentzat bideratuta dago. Munduko hizkuntzak ekimenean parte hartuko duen bakoitzak tailerraren hasieran bere ingeles-maila bereiztuko du kolorezko zenbait eranskailua ipinita.  Aurretik, guztientzako aurkezpen orokorra egongo da. Horren bidez, bakoitzaren taldea zein den eta bere ingeles-maila zehaztuko da. Hortik aurrera, topaketa hasi egingo da. Talde dinamizatzaile bakoitzaren aurretiazko bileraren ostean, lan egiteko dinamikak zehaztuko dira.

Bilborock: Kezka guztietarako espazioa

Karel Topaketak ekimenaren bidez, Bilborock gazteek elkar topo egin eta beren kezkak partekatzeko leku bihurtu nahi da. Karel Topaketak ekimena, gazteen ekimen eta interesak sustatzeko programazioa du ardatz, adibidez: Horrela, gazte artista batek bere obra zuzenean azaldu dezake Bilborocken bere erakusketa jarrita dagoen bitartean; sormen-industrien egoera jorratu daiteke profesional beterano eta gazteen ikuspuntuaren arabera, edo aurrez aurreko harremanak eta sareko komunikazioak uztartzen dituzten momentuak sortzea proiektuak ikuspegi berritzaile baten bitartez aztertzeko.

Munduko hizkuntzak, Bilborock aretoan

Otsailaren 12an eta 16an, martxoaren 5ean eta apirilaren 9an eta 23an:  ingelesa

  • 19:00-20:30
  • Prezioa: doakoa
  • Plaza mugatuak: 40 lagun

BERTON | berriak, bilborock, gazteak, hizkuntzak, munduko hizkuntzak | ( Komentarioak )


Urt
16
23:01

Aiaraldea: Udal zerbitzu berria abiatu dute familiek nerabeei laguntzeko orientabideak eskura ditzaten

Laudioko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria arloak familiei nerabeak laguntzeko orientabideak eskainiko dien zerbitzua abiatu du. Etxeko egunerokoan antzeman daitezkeen alarma egoera ezberdinei, alegia, etxean, lagun artean edo eskolan sor daitezkeen oztopo edo arazo nabariei aurre egiten lagunduko duen zerbitzua izango da.

13 eta 21 urte bitarteko seme-alaba nerabeen familiei zuzendutako zerbitzua izango da eta nerabea Laudioko ikastetxeetan matrikulatuta edo herrian erroldatuta egon beharko da.

Irudiak: 
ZUZEN zerbitzua udaletxean kokatuko da / aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, gazteak, laudio, laudioko udala, zuzen zerbitzua | ( Komentarioak )


Abe
14
9:00

Aiaraldea: Amurrioko Gazte Asanbladako 9 gazte epaiketaren zain daude Landazuri okupatzeagatik

Duela urtebete “Gazte Lokala” proiektua aurkeztu zion Gazte Asanbladak udalari. Hilabete erantzunaren zain egon ondoren, udalak kasurik egiten ez ziela ikusita, 15  urte baino gehiago hutsik zirauen  Landazuri etxea okupatu zuten.

9 lagun sartu ziren eraikinera, handik ordu gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin zituen. Gazte Asanbladaren helburua, herrian lokal publiko eta autogestionatu bat sortzea zen.

Irudiak: 
Mobilizazioak egin dituzte Gaztetxea aldarrikatzeko/A.G.A
Okupatu zuten etxea, Landazuri/A.G.A
Amurrioko Gazte Asalblada/A.G.A

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, amurrioko gazte asanblada, amurrioko udala, gazteak, gaztetxea, okupazioa | ( Komentarioak )


Urr
31
17:45

Deustualdea (Bilbo): Gazteek eginiko euskarazko blogen lehiaketa abian: BILBLOGARI

Arazoak arazo eta krisialdiak krisialdi, aurten ere Bilblogari lehiaketa gaztea martxan da, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa.

Nontzeberrik euskara sustatzeko blog lehiaketa abiatu du Interneten Bilboko Udalarekin batera. Internet, idaztea eta euskaraz mintzatzea baldin badira zuen obsesioak, hemen duzue Bilblogari 2012. Euskarazko blogik interesgarrienak sarituko ditu lehiaketak beste behin ere.

 

INFO + BILBLOGARI


PREST! aldizkaria | bilblogari, blogak, euskara, gazteak, uncategorized | ( Komentarioak )


Urr
30
17:30

Mahatserria (Bilbo): Gazteek eginiko euskarazko blogen lehiaketa abian: BILBLOGARI

Arazoak arazo eta krisialdiak krisialdi, aurten ere Bilblogari lehiaketa gaztea martxan da, Bilboko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa.

Nontzeberrik euskara sustatzeko blog lehiaketa abiatu du Interneten Bilboko Udalarekin batera. Internet, idaztea eta euskaraz mintzatzea baldin badira zuen obsesioak, hemen duzue Bilblogari 2012. Euskarazko blogik interesgarrienak sarituko ditu lehiaketak beste behin ere.

 

INFO + BILBLOGARI

 

 


BERTON | berriak, bilblogari, euskarazko blogak, gazteak, lehiaketa | ( Komentarioak )


Ira
30
11:18

Aiaraldea: Mendiaz eta euskaraz gozatzeko aukera, gazteentzat

Laugarren edizioari helduko diote ikasturte berrian, Oxigenoa Euskarari programaren antolatzaile eta parte hartzaileek.

Oxigenoa Euskarari 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, eta  mendizaletasunaz gain, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute bertan parte hartzen dutenek: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa...

Irudiak: 
Oxigenoa Euskarari programarekin egindako ibilaldietako bat / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, eskalada, euskara, euskara arloa, gazteak, ibilaldi, laudio, mendia, mendizaletasuna, natura, orientazioa, oxigenoa euskarari, udala | ( Komentarioak )


Ira
24
14:05

Aiaraldea: Gazte bat epaituko dute desarrollismo eta kontsumismoaren aurkako ekintza bat egiteagatik

Bihar, hilak 25, desarrollismoaren eta kontsumismoaren kontrako ekintza bat egin izanagatik epaituak izango dira lau gazte Donostian, horien artean Aretako gazte bat dagoelarik.

Ekintzaile hauen epaiketaren zioa aurtengo urtarrilaren 5ean egindako ekintzan datza, izan ere, Irungo Txingudi merkatal guneko porlanezko bidoi batzuetara kateatu ziren Errege Magoz jantzita zihoazelarik.

Irudiak: 
Ekintzan parte hartzeagatik lau pertsona epaituko dituzte guztira./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aht, areta, desarrollismoa, epaiketa, gazteak | ( Komentarioak )


Eka
19
10:39

Aiaraldea: Euskararen kale erabileraren neurketa Laudion

Bideo: 
http://www.vimeo.com/44322625

Maiatzaren 30an aurkeztu zituzten jendaurrean Laudioko Udalak Soziolinguistika Klusterrari agindutako azterketaren emaitzak. Azken 10 urteotan kale erabileraren datua hirukoiztu dela aditzera eman zuten neurketaren emaitzak azaldu zituen Belen Uranga Klusterreko kideak. Belenen balorazioaz gainera, Natxo Urkixo Laudioko alkatearena eta Aroa Cerrada EAJko zinegotziarena ere jaso genituen.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aroacerrada, belenuranga, erabilera, euskara, gazteak, laudio, natxourkixo, soziolinguistikaklusterra, vimeo | ( Komentarioak )


Eka
07
7:45

Aiaraldea: Uztailean hasiko dira gazteei eta umeei zuzendutako ikastaroak eta udako tailerrak

Uztailean emango zaie hasiera Laudioko Udalak Euskara Arloaren bitartez antolatu dituen gazteei zein umeei zuzendutako ikastaroei eta tailerrei. Aurtengo eskaintza oparoa da eta gaurkotasun handikoa gazteen multimedia mikro ikastaroen kasuan. Ikastaroak eta, halaber, umeen tailerrak euskara hutsean izango dira.

Irudiak: 
Umeentzako udako tailerrak
Multimedia mikro ikastaroak eskainiko zaizkie gazteei/ Laudio Euskara Arloa
Gazteei zuzendutako ikastaroak/ Laudio Euskara Arloa

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, euskara, gazteak, ikastaroak, laudio, udalekuak, umeak | ( Komentarioak )


Mar
15
8:58

Deustualdea (Bilbo): GORA DEUSTUKO JAIAK!

Cartel

                                 martxoak 18, ostirala
                  done petri plazan txupinazoa, 20.00etan


asteburu honetan eta hurrengoan jai giro paregabea deustun!

PREST! aldizkaria | berbaizu, bertsolariak, deustu, deustuko_, gazteak, jaiak, jai_batzordea, txupinazoa | ( Komentarioak )