Gaia: haro plaza

Ira
06
13:06

Mahatserria (Bilbo): Hasi dira konponketa lanak Haro plazan

Egoera kaskarrean dagoen Haro plazan hondeamakina lanean hasita dago. Abuztuaren azken egunetatik, eta batik bat aste honetan, ari dira makinak Haro plazan eta plazako sarbideetan bertan lurzorua altxatzen.

Ea auzotar eta udalaren arteko akordioak emaitzak ematen dituen eta milaka santutxuarrek egunero erabiltzen dituzten plaza eta espaloiak konpontzen dituzten.


BERTON | berriak, haro plaza, konponketak, santa klara, santutxu | ( Komentarioak )


Api
13
11:38

Mahatserria (Bilbo): Lapurretak izan dira Haro plazako etxebizitzetan eta dendetan Aste Santuan

Haro plazako bederatzi bizilagunen eta bi dendariren lapurreta salaketa jaso dituzte Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Aste Santuko egunetan. Kasu gehienetan sarraila apurtu edota behartu gabe burutu dira lapurretak, orotariko giltzarekin eta gakordearekin irekiz, etxebizitzetan eta dendetan inor ez zegoela aprobetxaturik. Udaltzaingoa eta Ertzaintza kasuok ikertzen ari dira. 


BERTON | berriak, haro plaza, lapurretak | ( Komentarioak )