Gaia: hilketa

Api
02
11:49

Mahatserria (Bilbo): Iturribide kalean hilketa gertatu da

Atzo (apirilak 1) arratsaldeko azken orduan Iturribide kaleko 52. zenbakiaren parean labankadaz hil zuten 43 urteko gizona. Ertzaintzak ustezko hiltzailea identifikatu du eta bere bila aritu da Uribarriko etxe batean arrakastarik gabe. Bilaketa lanetan jarraitzen du Ertzaintzak.

Argazkia: Luis Calabor


BERTON | berriak, hilketa, iturribide | ( Komentarioak )


Mar
21
12:26

Mahatserria (Bilbo): Gizon bat hilik agertu zen atzo Arbolantxa kalean

Bere neska-lagunak hilik topatu zuen atzo (martxoak 20) Arbolantxa kalean bizi zen 41 urteko gizona. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen eta autopsia egin diote hilketaren arrazoiak ezagutzeko. Ertzaintzaren hipotesi nagusiaren arabera, kontu garbiketa izan zen. Ikerketak zabalik dirau. Hildakoak aurrekariak zituen droga trafikoagatik eta kartzelan egona zen.

Argazkia: Luis Calabor


BERTON | arbolantxa, berriak, hilketa | ( Komentarioak )